Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa


Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa (ofizialki FIFA Women's World Cup) emakumezkoen futbolean jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da Olinpiar Jokoetako Futbol Txapelketaren parean dago. 1991ean izan zuen lehenengo ekitaldia eta lau urtean behin jokatzen da. Estatu Batuetako selekzioak lau garaipen lortu ditu eta Alemaniako selekzioak bi. 2019 artean Estatu Batuek beti lortu dute podiumean sartzea, 2023an ez ordea.

Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa
FIFA Women's World Cup
KonfederazioaFIFA
Sorrera1991
Taldeak32 (2023an)
Garaipen gehienAmeriketako Estatu Batuak Estatu Batuak (4)
TxapeldunaEspainia Espainia (2023)
Webguneawebgune ofiziala

Brasilgo emakumezkoen selekzioak garaipenik lortu ez badu ere txapelketako golegile nagusia Marta (17 golekin) da[1] eta txapelketa gehien jokatu dituena Formiga (7 txapelketa), biak ala biak brasildarrak. Beste jokalari aipagarri batzuk honako hauek dira: Birgit Prinz (Alemania), Hope Solo (AEB), Kristine Lilly (AEB), Homare Sawa (Japonia), Carli Lloyd (AEB), Abby Wambach (AEB), Megan Rapinoe (AEB) eta Sun Wen (Txina).

2023an bi futbolari euskaldun izan ziren txapeldunak Espainiako selekzioarekin, Irene Paredes eta Oihane Hernandez[2].

Historia

Estatu Batuek lau txapelketa lortu dituzte.

FIFAren lehendakaria izan zen João Havelangeek bultzatu zuen Emakumezkoen Munduko Txapelketa egiteko egitasmoa. Hamabi talde aurkeztu ziren 1991ean eta Txinan jokatu zen txapelketa. Estatu Batuetako selekzioa izan zen lehenengo txapelduna. 1995ean ere hamabi talde izan ziren Suedian eta europarren arteko finalean Norvegia nagusitu zen.

Hurengo bi ekitaldiak Amerikako Estatu Batuetan jokatu ziren, lehenengoan etxekoak nagusitu ziren Txinari penalti jaurtiketatan irabazita eta bigarrenean Alemaniak irabazi zuen "urrezko golari" esker. Gizonezzkoetan eta emakumezkoetan Munduko Txapelketa lortzen duen lehenengo selekzioa izan zen.

2007an berriz ere Txinara itzuli zen txapelketa eta alemaniarrek bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. 2011ekoa Alemanian jokatu zen eta etxekoak faborito ziren arren Japoniak eta Estatu Batuek jokatu zuten finala. Japoniarrek penalti jaurtiketetan lortu zuten garaipena.

2015ean Kanadan jokatu zen Munduko Futbol Txapelketa eta final ikusgarri batean Estatu Batuak nagusitu zitzaion Japoniari. 2019an Frantzian jokatu zen eta Estatu Batuetako selekzioak laugarren titulua eskuratu zuen, Herbehereen aurka jokatutako finalean.

2023an Espainia eta Ingalaterra iritsi ziren finalera, biak ere lehenengo aldiz. Ingelesak ziren faborito, baina espainiarrek gol bakarrarekin irabazi zuten finala. Bi euskal jokalari izan ziren munduko txapeldun, Irene Paredes legazpiarra eta Oihane Hernandez sopelarra.

Podiuma

 
AEB
1991, 1999, 2015, 2019
 
Alemania
2003, 2007
 
Norvegia
1995
 
Japonia
2011
 
Espainia
2023

Palmaresa

UrteaEgoitzaTxapeldunaEmaitzaFinalistaHirugarrenaEmaitzaLaugarrena
1991Txina Estatu Batuak2-1 Norvegia Suedia4-0 Alemania
1995Suedia Norvegia2-0 Alemania Estatu Batuak2-0 Txina
1999Estatu Batuak Estatu Batuak0-0 (pen:5-4) Txina Brasil0-0 (pen:5-4) Norvegia
2003Estatu Batuak Alemania2-1 (u.g.) Suedia Estatu Batuak3-1 Kanada
2007Txina Alemania2-0 Brasil Estatu Batuak4-1 Norvegia
2011Alemania Japonia2-2 (pen:3-1) Estatu Batuak Suedia2-1 Frantzia
2015Kanada Estatu Batuak5-2 Japonia Ingalaterra1-0 Alemania
2019Frantzia Estatu Batuak2-0 Herbehereak Suedia2-1 Ingalaterra
2023Australia
Zeelanda Berria
Espainia1-0 Ingalaterra Suedia2-0 Australia
  • (u.g.), "urrezko gola".
  • (pen), penalti jaurtiketan.

Dominak

Herrialdeka

Selekzioa Guztira
Estatu Batuak4138
Alemania2103
Norvegia1102
Japonia1102
Espainia1001
Suedia0145
Brasil0112
Ingalaterra0112
Txina0101
Herbehereak0101

Konfederazioka

Selekzioa Guztira
UEFA (Europa)45514
CONCACAF (Ipar-Erdi Amerika)4138
AFC Asia1102
CONMEBOL (Hego Amerika)0112
OFC (Ozeania)0000
CAF (Afrika)0000

Jokalari onenak

Marta (Brasil) da historiako golegile nagusia.
Birgit Prinzek (Alemania) bi txapelketa irabazi zituen eta 2003n "urrezko baloia" eta "urrezko bota" jaso zituen. Historiako bigarren golegilea ere bada.

Hauek dira Munduko Txapelketetako azken faseetan gol gehien sartu dituzten jokalariak:

Golegile nagusiak

#Golegile nagusiakGolakTxapelketak
1 Marta172003, 2007, 2011, 2015, 2019
2 Birgit Prinz141995, 1999, 2003, 2007, 2011
Abby Wambach142003, 2007, 2011, 2015
4 Michelle Akers121991, 1995, 1999
5 Cristiane Rozeira112003, 2007, 2011, 2015, 2019
Sun Wen111991, 1995, 1999, 2003
Bettina Wiegmann111991, 1995, 1999, 2003
8 Ann Kristin Aarønes101995, 1999
Carli Lloyd102007, 2011, 2015, 2019
Heidi Mohr101991, 1995
Christine Sinclair102003, 2007, 2011, 2015, 2019

Txapelketa gehien

Formigak (Brasil) zazpi txapelketa jokatu zituen.
#JokalariakParte hartzeakTxapelketak
1 Formiga71995, 1999, 2003, 2007, 2011, 2015, 2019
2 Homare Sawa61995, 1999, 2003, 2007, 2011, 2015
Marta62003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023
Christine Sinclair62003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023
Onome Ebi62003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023

Partehartze gehien

Kristine Lilly (AEB) da partida gehien jokatu dituen futbolaria.
#JokalariaPartidak
1 Kristine Lilly30
2 Formiga27
3 Abby Wambach25
Carli Lloyd25
5 Julie Foudy24
Homare Sawa24
Birgit Prinz24
Christine Sinclair24
9 Joy Fawcett23
Mia Hamm23
Marta23

Sariak

Urrezko baloia

Homare Sawak (Japonia) sei txapelketa jokatu zituen. 2011n "urrezko baloia" eta "urrezko bota" sariak jaso zituen.
Aitana Bonmatí izan zen 2023ko jokalari onena (urrezko baloia).

Urrezko baloia txapelketako jokalari onenari ematen zaion saria da.

UrteaUrrezko baloiaZilarrezko baloiaBrontzezko baloia
1991 Carin Jennings Michelle Akers Linda Medalen
1995 Hege Riise Gro Espeseth Ann-Kristin Aarønes
1999 Sun Wen Sissi Michelle Akers
2003 Birgit Prinz Victoria Svensson Maren Meinert
2007 Marta Birgit Prinz Cristiane Rozeira
2011 Homare Sawa Abby Wambach Hope Solo
2015 Carli Lloyd Amandine Henry Aya Miyama
2019 Megan Rapinoe Lucy Bronze Rose Lavelle
2023 Aitana Bonmatí Jennifer Hermoso Amanda Ilestedt

Urrezko bota

Txapelketan gol gehien sartu dituen jokalariari ematen zaio.

UrteaUrrezko botaGolak
1991 Michelle Akers10
1995 Ann-Kristin Aarønes6
1999 Sun Wen
Sissi
7
2003 Birgit Prinz7
2007 Marta7
2011 Homare Sawa5
2015 Célia Šašić
Carli Lloyd
6
2019 Ellen White
Alex Morgan
Megan Rapinoe
6
2023 Hinata Miyazawa5

Urrezko eskularrua

Hope Solo (Estatu Batuak) bi aldiz aukeratu dute txapelketako atezain onena, 2011 eta 2015ean.

Txapelketako atezainik onenari ematen zaio. 1999an eman zen lehen aldiz.

UrteaUrrezko eskularrua
1999 Gao Hong
Briana Scurry
2003 Silke Rottenberg
2007 Nadine Angerer
2011 Hope Solo
2015 Hope Solo
2019 Sari van Veenendaal
2023 Mary Earps

Erreferentziak

Ikus, ginera

Kanpo estekak