Emakumezkoen Traineru Ligako 2009ko denboraldia

2009ko Euskotren Liga
Gipuzkoako selekzioa
Datu orokorrak
AntolatzaileaTKE Liga
Partaideak4 talde
Estropadak8 estropada
Hasiera2009ko uztailaren 11
Amaiera2009ko abuztuaren 16a
Palmaresa
TxapeldunaGalizia
TxapeldunordeaGipuzkoa
← ez
2010

Emakumezkoen Traineru Ligako 2009ko denboraldia Euskotren Ligaren lehenengo denboraldia izan zen. Galizia erraz nagusitu zen zortzi estropadatatik sei irabazita[1].

Historia

Aurreko urteko esperientzia ikusita Liga bat sortzeko beharra ikusi zen. 8 estropadatako Euskotren Liga sortu zen orduan. Selekzioen Liga egitea pentsatu zen, Gipuzkoan ezik, zaila baitzen klubek traineru oso bat ateratzea. Kantabriako gobernuak uko egin zion TKE Ligaren gonbidapenari eta azken unean Kataluniako selekzio bat eratzea lortu zen. Horrela, Galizia, Bizkaia, Gipuzkoa eta Kataluniako selekzioek osatu zuten Liga[2]. Ibilbidea milia eta erdikoa (bi luze, ziaboga bakarra) eta hiru jubenil tostaratzeko aukera zuten traineruek.

Gipuzkoako selekzioan parte hartzeko hiru kluben artean banatu zituzten estropadak, Getaria-Tolosak, Zumaia eta Hondarribiak bina jardunaldi jokatu zituztelarik, Zarauzko Ikurrinarako aldiz arraunlarien selekzio bat egin zen[3]. Bizkaiko Selekzioaren oinarria Arkoteko neskak ziren.

Galiziako selekzioa Samertolameu, Cabo da Cruz eta Chapelako arraunlariez osatu zen[3]. Hurrengo urtetan kluba osatu zen, S.D. Rias Baixas taldea hain zuzen ere. Kataluniako selekzioa llagutetan aritzen ziren lau klubetako arraunlariak ziren, aurreko urteko Kontxako banderak liluratuta arraunera etorri zirenak. Galiziako patroiak txandakatu egin ziren kataluniarrak gidatzeko, eta hauena zen erabili zuten trainerua ere.

Ligaren historiako lehenengo estropada O Groven jokatu zen eta Gipuzkoako selekzioak irabazi zuen[2].

Estropadak

Z.IzenaLekuaDataTxapelduna
1.Concello O GroveO Grove, Pontevedra2009-7-11
Gipuzkoa
2.Concello de PontevedraPontevedra, Pontevedra2009-7-12
Galizia
3.B. Marina de CudeyoMarina de Cudeyo, Kantabria2009-7-25
Galizia
4.Plentziako IkurriñaPlentzia, Bizkaia2009-7-26
Galizia
5.Zumaiako IkurriñaZumaia, Gipuzkoa2009-8-1
Galizia
6.Getxoko IkurriñaGetxo, Bizkaia2009-8-2
Galizia
7.Zarauzko Estropadak 1Zarautz, Gipuzkoa2009-8-15
Galizia
8.Zarauzko Estropadak 2Zarautz, Gipuzkoa2009-8-16
Gipuzkoa

Sailkapena

PostuaSelekzioaPuntuakPatroiakTraineruaBanderak
1  Galizia29Laura Hermo, Maria LopezGalicia5: Pontevedra, Pedreña, Plentzia, Zumaia, Getxo
2 Gipuzkoa21O.Aldalur, M.Urbieta, A.ArrizabalagaGipuzkoa2: O'Grove, Zarautz
3 Bizkaia19Iratxe Ortiz de PinedoBizkaia
4  Katalunia7Laura Hermo, Maria LopezGalicia

Erreferentziak

Kanpo estekak