Peio Dospital

hamabosteko errugbilari lapurtarra

Peio Dospital,[1] ezizenez Doxpi (Itsasu, 1950eko maiatzaren 15a), lapurtar errugbilari ohia da. Aviron Bayonnaisen eta frantses estatuko selekzioan kirol horretako maila gorenean aritu zen. Baionako taldeko historiako jokalari enblematikoenetakoa, bere euskaltzaletasunagatik ere ezaguna da.

Peio Dospital
Bizitza
JaiotzaItsasu1950eko maiatzaren 15a (73 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJP
Frantziako errugbi selekzioa1977ko abenduaren 10a-1985eko ekainaren 22a
24
0
 
Posizio edo espezialitateaharroina

Biografia

Itsasun jaio zen Ezpeletako mugatik hurbil dagoen etxean eta bigarren herri honetan egin du bizitzaren zati handi bat; ama Amaiurrekoa du. Errugbia utzi zuenean Ezpeletan trinketari atxikitako Chez Doxpi izeneko jatetxea hartu zuen.[2]

Kirol ibilbidea

Talde mailan

Errugbiko lehen pausoak Kanbon egin eta gero Baionako talde handira jo zuen.

Aviron Bayonnaisekin lehen mailako errugbi ligan 18 urterekin hasi eta 38 urterekin bukatu zuen; urtero ligako lehen taldeen artean, garai honetan "baionar erako jokoa" deitu zenaren bultzatzaileetakoa izan zen. Zenbait kirol-garaipenetan parte hartu zuen:

Beste aldetik, gonbidapenen bidez osatutako Barbarians talderako aukeratu zuten 1984 eta 1986.

Selekzio mailan

Selekzioarekin bere lehen partida 1977ko abenduaren 15ean jokatu zuen Errumaniako errugbi selekzioaren kontra Clermont-Ferranden (Okzitania). Azkena, ordea, Buenos Airesen 1985eko ekainaren 22an izan zen Argentinakoa aurrean zuela.

Hauxe da selekzio mailako palmaresa:

Herri kirolaria

Dospital bizitza osoan zehar herri kiroletan ere aritu da eta lasto altxatzean hain zuzen teknika oso eraginkorraren asmatzailea izan zen.[4] Orga jokoan edota harri jasotzen ere ibilia da eta herri kirolaren inguruko elkarteak eta jaialdiak antolatzeko lanean aritu da; haien artean Parisko Bercyko kiroldegian antolatutako milaka lagunentzako bi "Euskaldun jai".

Euskalduntasuna

Errugbilaria zenean, eta erretiratu ostean ere, engaiamendua agertu zuen hainbeste gairen aurrean. Estatuko selekzioko partidetan ikurrinaren koloredun barneko kamiseta zeraman.[5] Kantu eta pilotazalea ere bada eta Hego Euskal Herriko errugbilariak (Oskar Astarloa, Iñaki Laskurain...) Aviron Bayonnaisera ekarri zituen.

Euskaldun petoa, euskararen aldeko ekimenetan sarritan parte hartu du, eta baita arazo batzuei aurre egiten lan egiten duten taldeak laguntzen ere.[6]

Bibliografia

Bere bizitzari buruzko liburua dago:

  • Alain Legoynie: Pierre Dospital : vie d'un pilier basque : pilier de rugby, de fête et de l'amitié, éd. du Rocher, 2004.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak