Oinatz Bengoetxea

esku huskako pilotaria

Oinatz Bengoetxea Berasategi, pilota arloan Bengoetxea VI.a deituraz ezaguna, (Leitza, Nafarroa Garaia, 1984ko abuztuaren 28a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Baiko Pilota enpresarekin. Enpresak emandako datuen arabera, 1,77 metro luze da, eta 75 kilo pisatzen du. Profesionaletako estreinako partida 2002ko urriaren 5ean jokatu zuen, 18 urte besterik ez zuela, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hiru txapelketa nagusiak irabaziak ditu: bi aldiz buruz burukoa, 2008an (Abel Barriolari 22-11 irabazita) eta 2017an (Iker Irribarriari 22-18 irabazita); eta aldi banatan binakakoa, 2015ean (Untoria atzelaria lagun)[1]; eta lau eta erdikoa, 2016an (Jokin Altuna 22-21 mendean hartuta).

Oinatz Bengoetxea

Bizitza
JaiotzaLeitza1984ko abuztuaren 28a (39 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakesku huskako pilotaria eta futbolaria
Pilota
EnpresaBaiko Pilota
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua75 kilogramo
Altuera1,77 metro

Bengoetxearen jokoak abiadura du ezaugarri nagusi: guztiz pilotari bizia da, bere zango lasterrei esker ezinezkoak diruditen pilotetara iristen da. Joko molde alaia du, jokaldi ikusgarriak egiten ditu, pilotari abiadura handia ematen dio eta errematearen bila joan ohi da. Defentsan ere ikusgarria da oso, bizi-bizia, ez du pilotarik galdutzat ematen.[2] Eskuina du esku onena, baina ederki darabil ezkerra ere.

Kirol lorpenak

Txapelketa nagusietako finalak

Buruz buru
UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaPuntuazioaPilotalekua
2008Bengoetxea VI.aBarriola22-17Atano III.a
2017Bengoetxea VI.aIrribarria22-18Bizkaia
Binaka
UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakPuntuazioaPilotalekua
2005Martinez de IrujoGoñi III.aBengoetxea VI.a - Beloki22-12Atano III.a
2015Bengoetxea VI.a - UntoriaBerasaluze VIII.aZubieta22-7Bizkaia
2017IrribarriaRezustaBengoetxea VI.a - Larunbe22-14Bizkaia
Lau eta erdikoa
UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaPuntuazioaPilotalekua
2012Olaizola II.aBengoetxea VI.a22-09Ogeta
2016Bengoetxea VI.aAltuna III.a22-21Ogeta

Erreferentziak

Kanpo estekak