G8

Zortziko taldea (G8) munduko estatu industrializatuen koalizioa da: Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Errusia eta Kanada.

G8
Datuak
Izen laburraG8
Motagobernu arteko erakundea eta group of major economic countries (en) Itzuli
Osatuta
23rd G8 summit (en) Itzuli
24th G8 summit (en) Itzuli
25th G8 summit (en) Itzuli
26th G8 summit (en) Itzuli
27th G8 summit (en) Itzuli
28th G8 summit (en) Itzuli
29th G8 summit (en) Itzuli
30th G8 summit (en) Itzuli
31st G8 summit (en) Itzuli
32nd G8 summit (en) Itzuli
33rd G8 summit (en) Itzuli
34th G8 summit (en) Itzuli
35th G8 summit (en) Itzuli
36th G8 summit (en) Itzuli
37th G8 summit (en) Itzuli
38th G8 summit (en) Itzuli
39th G8 summit (en) Itzuli
Historia
Sorrera1997
Ordezkatzen duG7
Desagerpena2014

1975 urtean, Valery Giscard D'Estaingek G5 taldea sortu zuen ekonomia eta finantza gaiak era informal batean tratatzeko. Beste modu batean esanda, G8ak ez du egitura berezirik, ez da akordio baten inguruan sorturiko erakunde bat: Estatu buru bilkura bat besterik ez da, non "mundu osoko gaiei buruz" hitz egiten da "era lasai batean".

Urtean behin, G8ak goibilkura bat antolatzen du non estatu buruak eta estatu bakoitzeko nazioarteko goimailako funtzionarioak biltzen dira, horrekin batera hainbat bigarren mailako bilera antolatzen dira.

2009ko urtarrilaren 20an, G8ko buruak hauek ziren:

G8aren kideak

G5: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua eta FrantziaG6: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta ItaliaG7: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta KanadaG8: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Kanada eta Errusia

2008ko Hokkaidoko Gailurrean Frantziako estatuburu den Sarkozyk G8aren irekiera proposatu zuen, G13a eskatuz. G13an India, Txina edota Brasil bezalako estatu garatu berriak bezalakoak parte hartuko lukete. Estatu Batuek eta Japoniak proposamen horren kontra egin dute, Txina bezalako herrialde batek eurentzako suposatzen duen mehatxua dela eta.

G8aren aurkako mugimendua

G8aren aurka antiglobalizazio mugimendua edo altermundialismoa (beste motako globalizazioa bilatzen dutenak, hau da, globalizazio justuago bat) garatu da. Bertan, antikapitalistak (anarkistak, trotskystak, maoistak...), ekologistak, antimilitaristak, eta abar luze batek bat egiten dute helburu berarekin: beste mundu hobe baten aldeko eta neoliberalismoren aurkako borroka.

G8aren aurkako mugimenduak badu bere presentzia Euskal Herrian. 2006. urte ingurutik gizarte mugimendu ezberdinak (internazionalistak, ekologistak, antimilitaristak, Gazte Asanbladak, Sare Antifaxista...) mobilizazioak edota hitzaldiak burutu izan dituzte G8ak Euskal Herrian duen eragina salatuz. Webgune bat dute, g8akatu.org non garaiko Gailurraren informazioa eskaintzeaz gain, globalizazioaren aurkako mugimenduaren informazioa errazten den.

Bilkuraren Egoitzak urtez urte

UrteaEgoitzaEstatua
1975Rambouillet  Frantzia
1976San Juan, Puerto Rico Estatu Batuak
1977Londres  Erresuma Batua
1978Bonn  Alemania
1979Tokio  Japonia
1980Venezia  Italia
1981Ottawa  Kanada
1982Versailles  Frantzia
1983Williamsburg, Virginia Estatu Batuak
1984Londres  Erresuma Batua
1985Bonn  Alemania
1986Tokio  Japonia
1987Venezia  Italia
1988Toronto  Kanada
1989Paris  Frantzia
1990Houston, Texas Estatu Batuak
1991Londres  Erresuma Batua
1992Munich  Alemania
1993Tokio  Japonia
1994Napoli  Italia
1995Halifax  Kanada
19961Mosku1  Errusia1
1996Lyon  Frantzia
1997Denver, Kolorado Estatu Batuak
1998Birmingham  Erresuma Batua
1999Kolonia  Alemania
2000Nago  Japonia
2001Genova  Italia
2002Kananaskis  Kanada
2003Évian-les-Bains  Frantzia
2004Sea Island, Georgia Estatu Batuak
2005Geneagles  Erresuma Batua
2006San Petersburgo  Errusia
2007Heiligendamm  Alemania
2008Toyako  Japonia
2009L'Aquila  Italia
2010Huntsville, Ontario  Kanada
1Segurtasun nuklearrari buruzko bilkura berezia.

Kanpo estekak