Garrüze

Nafarroa Behereko udalerria


Garrüze ([gaʁys̻e]) Nafarroa Behereko udalerria da eta Amikuze eskualdean dago kokaturik.

Garrüze
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Ikuspegi orokorra

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Garris
AuzapezaFrançois Ladeuix (2008-2014)
Posta kodea64120
INSEE kodea64235
Herritarragarrüztar
Kokapena
Koordenatuak43°20′33″N 1°03′40″W / 43.3425°N 1.0611°W / 43.3425; -1.0611
Map
Azalera3,13 km2
Garaiera73 – 219 metro
Demografia
Biztanleria281 (2018:  12)
Dentsitatea98,72 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 16,47
Ugalkortasuna[1]‰ 31,61
Ekonomia
Jarduera[1]% 69,66 (2011)
Desberdintasuna[1]% 1,17 (2011)
Langabezia[1]% 4,49 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 17,61 (2010)
Erabilera% 1,84 (2011)

Geografia

Sarbideak

Garrüze RD11, RD511 eta RD124 errepideek zeharkatua da.

Hidrografia

Bertatik Biduzeko ibaiadarra den Sallarteko erreka eta honen ibaiadarra den Zubiaga erreka pasa dira[2].

Udalerri mugakideak

Toponimia

Euskarazko izen tradizionala Garrüze edo Garruce[3] da. Jean-Baptiste Orpustanen esanetan[4] 'ertz harritsua' esan nahi du.

Frantsesezko toponimoak, Garris, itxura hauek izan ditu inguruko hizkuntza erromaniketan:

Historia

1790ean, Donapaleuko barrutiaren barnean zegoen kantonamendu baten hiriburu bilakatu zen. Aipatutako kantonamenduan Amorotze-Zokotze, Arrueta-Sarrikota, Behauze, Bithiriña, Garrüze bera, Labetze-Bizkai, Lüküze-Altzümarta, Martxueta eta Oragarre udalerriek hartu zuten parte.

1814ko otsailaren 15ean, Espainiako Independentzia Gerra garaian, bertan Garrüzeko gudua egin zuten Harispe jeneral baxenafarrak zuzendutako napoleondar armadak eta Wellingtongo markesak zuzendutako anglo-portugaldar armadak[9].

Herria, Donapaleuko udalerriaren zati izan zen 1967ko urtarrilaren 1etik 1997ko urtarrilaren 1erarte[10].

Administrazioa

Alkateak

AgintaldiaAlkateaAlderdiaLanbidea
2001-2008Noël Chohobigarat
2008-2014François Ladeuix

Herri elkargoa

Amikuzeko Herri Elkargoaren kidea da.

Demografia

Karlos III.a Nafarroakoak agindutako[11]1412 eta 1413 artean egindako erroldaren datuak[12]1551ko erroldan lortutakoekin alderatuak[13], herriaren demografia ez zela asko handitu adierazten du. Lehendabizikoan Garrüzek 64 su zituen, bigarrenean, berriz, 68.

Hona hemen modernoagoak diren datuak:

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
454396472502509535465469430
185618611866187218761881188618911896
390391377371343353318302304
190119061911192119261931193619461954
323323296274246256240254224
196219681975198219901999200920142020
229----302---

Oharra: 2006ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da

Ondasun nabarmenak

Garrüztar ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa