Getafe Club de Fútbol

Getafe Club de Fútbol 1983an sortutako Getafeko (Madril) futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena.

Getafe Club de Fútbol
Datuak
Motafutbol-kluba eta kirol talde profesionala
HerrialdeaEspainia
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaColiseum Alfonso PérezGetafe
40°19′32″N 3°42′53″W / 40.3256°N 3.7147°W / 40.3256; -3.7147
 8.800
Agintea
EntrenatzaileaQuique Sánchez Flores
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1983
Koloreak    
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
Webgune ofiziala
Facebook: GetafeCF Twitter: GetafeCF Instagram: getafecf Edit the value on Wikidata
Getafe taldea, 2013an.
Real Madrilen aurkako derbia 2009an.

Historia

Gaur egungo kluba 1945ean sorturiko Club Getafe Deportivo-en ondorengoa da, hau 1983an diru arazoak zirela eta desagertzerakoan sortu berria zuten Club Deportivo Getafe Promesas filialari izena aldatu zioten Getafe Club de Fútbol izan zedin.

2002-03 denboraldian Bigarren mailan ari zela "Gica" Craioveanu, Vivar Dorado eta Diego Rivas jokalariak fitxatu zituen taldeari bultzada eman asmoz. Hurrengo urtean Josu Uribe asturiarra entrenatzaile zuela lehen mailara igotzea lortu zuen.

EuroGeta

2007 eta 2008ko Errege Kopako finalak jokatu zituen, lehenengoan Sevillak 1-0 garaitu zuen eta bigarrenean Valenciak (3-1). Bolada onari jarraituz 2010eko Ligan seigarren postua lortu zuen, 58 punturekin. Hiruzpalau urte bikain horiei esker UEFA Europa League txapelketan jokatzeko aukera izan zuen. 2007-08 denboraldian final laurdenetan kanporatu zuen Bayern Munich handiak, Alemanian 1-1 egin eta Madrilen 3-3 egin ondoren, eta 2010-11 urtean ligaxka fasera iritsi zen. Hurrengo urteetan ordea maila apaldu zuen eta behekaldeko postuetan ibili zen, 2016an lehenengo mailatik bigarren mailara jaitsi zen arte. 2016-17an hirugarren egin zuen ligan eta igoera play-offak jokatu ondoren Lehen mailara itzuli zen. Hurrengo denboralditan gora egin du eta 2018-19 denboraldian Txapeldunen Ligako postuetan egon zen jardunaldi askotan eta azkenean 5. postua lortu eta Europara itzuli zen.

Uniformea

Club Getafe Deportivo-ren uniformea zuria zen. 1983. urtean talde berria sortu zenean ekipamendu urdina hartu zuen, hori baitzen eraikuntzako langileen buzoen kolorea.

Historikoa

 
Getafe Deportivo
 
Getafe CF 1983-1987
 
Getafe CF 1988-tik

Azken urteak

 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023
 
2023-2024

Datuak

Getafe Deportivo + Getafe CF, 2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 19
  • Denboraldiak 2. mailan: 13
  • Denboraldiak 2. B mailan: 11
  • Denboraldiak 3. mailan: 19
  • Ligako posturik onena: 5.a Lehen mailan (2018-19)

2023/2024 Taldea

2023ko uztailaren 19an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
2 ATZDjené Dakonam
3 ATZFabrizio Angileri
5 ERDLuis Milla
6 ATZDomingos Duarte
7 AURJaime Mata
8 ERDJaime Seoane
9 AURPortu
10 AUREnes Ünal
11 ERDCarles Aleñá
13 ATEDavid Soria
14 AURJuanmi Latasa (Real Madrildik utzita)
15 ATZOmar Alderete
16 ERDÁngel Algobia
Zbk.PostuaJokalaria
18 ERDMauro Arambarri
19 AURBorja Mayoral
20 ERDNemanja Maksimović
21 ATZJuan Iglesias
22 ATZDamián Suárez
23 ATZStefan Mitrovic
- ATEDaniel Fuzato
- ATZJonathan Silva
- AURJack Harper
- ERDSergi Altimira
- ATZErick Cabaco
- AURChoco Lozano

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak: 0

seigarren 2009-10 denboraldian

finalista 2007 eta 2008an

Europan: 0

final laurdenak 2008an

Lagunartekoak

2012

Azken urteetako ibilbidea

UrteaEspainiako LigaErrege KopaEuropa
2000-0121.a (2. mailan)1/64
2001-025.a (2.B mailan)1/64
2002-0311.a (2. mailan)1/32
2003-042.a (2. mailan)1/64
2004-0513.a1/16
2005-069.a1/16
2006-079.a2.a
2007-0814.a2.a1/4 (Europa League)
2008-0917.a1/32
2009-106.a1/4
2010-1116.a1/16Liga fasea (Europa League)
2011-1211.a1/32
2012-1310.a1/16
2013-1413.a1/16
2014-1515.a1/4
2015-1619.a1/32
2016-173.a (2. mailan)2. itzulia
2017-188.a1/16
2018-195.a1/4
2019-208.a2. itzulia1/8 (Europa League)
2020-2115.a2. itzulia
2021-2215.a2. itzulia
2022-2315.a1/16
2023-241/8

Erreferentziak

Kanpo estekak

2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal