Unión Deportiva Las Palmas

Unión Deportiva Las Palmas futbol talde kanariarra da, 1949an Kanaria Handiko Las Palmas hirian sortutakoa. Gaur egun Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen du, baita historian zehar bertan 34 denboralditan ibili ere 2019-20 arte. 4 aldiz irabazi dute bigarren mailako txapelketa. Ligaren sailkapen historikoan 19. taldea da.

Unión Deportiva Las Palmas
Sorrera1949
Futbol zelaiaEstadio de Gran Canaria
edukiera: 31.250 lagun
inaugurazioa: 2003
PresidenteaEspainia Miguel Angel Ramírez
EntrenatzaileaEspainia Francisco Javier García Pimienta
Liga1. maila
2023-242. maila, 2.a (igo)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Errealaren aurkako partida.
Gran Canaria estadioa.

Lehiakortasun handia du Club Deportivo Teneriferekin, biak kanariarrak baitira.

Historia

Sorrera eta hasierako urteak

Taldearen sorrera 1949an gertatzen da hiriko bost futbol taldek bat egin zutenean, horti Unión Deportiva izena. Bost taldeak honako hauek ziren: Club Deportivo Gran Canaria, Atlético Club, Real Club Victoria, Arenas Club eta Marino Fútbol Club. Bi urte baino ez zituen behar izan lehen mailara igotzeko, bertan urte bakarra egin bazuen ere. Baina bide onean zegoen eta 1955 eta 1960 artean lehen mailan sei denboraldiz jarraian egon zen.

60. hamarkada: Urrezko aroa

1964-65 urtean igo zen hirugarren aldiz eta 19 denboraldi jarraian eman zituen lehen mailan. Urterik onena baina 60. hamarkadan izan zituen, izan ere 1968an hirugarren egin baitzuen eta 1969an bigarren. Urte haietan ere ohikoa izan Europan parte hartzea, bai Ferien Kopan, nola UEFA Kopan ere.

70. hamarkadan ere bikain aritu zen, batez ere bukaera aldera, 1977an laugarren izan baitzen ligan eta 1978an Errege Kopako finala jokatu baitzuen. Bartzelona nagusitu zitzaion 3-1eko emaitzarekin.

Gainbehera

Baina 19 denboraldi lehen mailan egin ondoren 1983an bigarren mailara jeitsi zen. Ordutik aurrera bi aldiz egon da lehen mailan, 1986-1988 eta 2000-2002, aldi bakoitzean bi urte egin zituen. Bigarren B maila ere ezagutu izan du, batez ere diru arazoak zirela eta. 2005etik aurrera bigarren mailan aritu da, azken urteetan goiko postuetan.

Lehen mailarako itzulera

2013-14 denboraldian lehen mailara igotzeko play-offa jokatu zuen eta luzapenean sarturiko gol baten bidez Córdoba izan zen saria lortu zuena. 2014-15 denboraldian 4. egin zuen ligan eta play-offean Valladolid eta Zaragoza gaindituta lehen mailara itzuli zen.

2015-16 denboraldia makal hasi zuen baina gabon ondoren errekuperatu eta arazo gabe mantendu zen, azkenean 11. postua lortuz. 2016-17 denboraldian ere 14. postu lasaia lortu zuen. 2017-18 denboraldian okerrago ibili da eta hainbat jardunaldiren faltan maila galdu du.

Uniformea

Kamiseta horia eta praka urdinak ditu, hauek baitira Kanaria Handiaren kolore tradizionalak. Bigarren kamiseta urtero aldatzen du, kluba sortu zuten bost taldeen kamisetak erabiltzen dituelarik: urdin argia eta zuria (Marino FC), zuria (CD Gran Canaria), zuria eta gorria (Atlético Club), beltza (RC Victoria) eta gorria (Arenas Club).

Etxeko ekipamendua

 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023
 
2023-2024

Kanpoko ekipamenduak

 
'
 
'
 
'
 
'
 
'

Datuak

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 35
  • Denboraldiak 2. mailan: 33
  • Denboraldiak 2. B mailan: 6
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (1968-69)

2023/2024 Taldea

2023ko abuztuaren 28an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEAarón Escandell
2 AURMarvin Park (Real Madrildik utzita)
3 ATZSergi Cardona
4 ATZAlex Suárez
5 ERDJavi Muñoz
6 ATZEric Curbelo
7 AURCristian Herrera
8 ERDFabio González
9 AURSandro Ramírez
10 ERDAlberto Moleiro
11 AURBenito Ramírez
12 ERDEnzo Loiodice
13 ATEÁlvaro Valles
Zbk.PostuaJokalaria
14 ATZÁlvaro Lemos
15 ATZMika Mármol
16 AURSory Kaba
17 AURMunir El Haddadi
18 ATZDaley Sinkgraven
19 AURMarc Cardona
20 ERDKirian Rodríguez
21 ERDJonathan Viera
22 ERDNuke Mfulu
23 ATZSaúl Coco
24 AURPejiño
28 ATZJulián Araujo (Bartzelonatik utzita)
- ERDMáximo Perrone (Manchester Citytik utzita)

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak: 4

Bigarren 1968-69 denboraldian eta hirugarren 1967-68an.

finalista 1978an.

1953-54, 1963-64, 1984-85 eta 1999-2000an.

1994-95 (Las Palmas B taldea)

Lagunartekoak: 1

Azken urteetako ibilbidea

Urtea#MailaPostuaErrege Kopa
2004-053Bigarren B maila7.a1/64
2005-063Bigarren B maila3.a3. itzulia
2006-072Bigarren maila18.a3. itzulia
2007-082Bigarren maila8.a1/32
2008-092Bigarren maila18.a2. itzulia
2009-102Bigarren maila17.a3. itzulia
2010-112Bigarren maila15.a2. itzulia
2011-122Bigarren maila9.a2. itzulia
2012-132Bigarren maila6.a1/16
2013-142Bigarren maila6.a1/32
2014-152Bigarren maila4.a1/32
2015-161Lehen maila11.a1/4
2016-171Lehen maila14.a1/8
2017-181Lehen maila19.a1/8
2018-192Bigarren maila12.a2. itzulia
2019-202Bigarren maila9.a2. itzulia
2020-212Bigarren maila9.a2. itzulia
2021-222Bigarren maila4.a2. itzulia
2022-232Bigarren maila2.a2. itzulia
2023-241Lehen maila1/16

Kanpo estekak

2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal