Giza kate

Giza katea gizabanakoek elkarri eskuak emanez osatzen duten kate edo ilara da, eremu bat inguratuz edo bi puntu lotuz, protesta edo aldarrikapen gisa oro har. Askotan, giza katean parte hartu duten pertsona kopuruaren inguruan eztabaidak sortzen dira: bultzatzaileek protesta egin zaion gobernuak baino kopuru handiago baten berri eman ohi dute.

1986ean AEBtako Hands Across America ekitaldia zela eta, gosetearen aurkako borrokaren alde 5 milioi lagunek batak besteari eskuak eman zizkioten. Irudian, Philadelphia hiriko Benjamin Franklin Parkway.

Hona hemen egin diren giza kate nabarmenenetako batzuk:

DataGertaeraLekuaParte hartzaileen kopuruaArrazoia
1983Berkshire, Ingalaterra, Erresuma Batua40.000 – 80.000Ameriketako Estatu Batuek Mendebaldeko Alemanian misil nuklearrak jartzearen aurka.
1986ko maiatzaren 25aEskuak Amerikan ZeharAmeriketako Estatu Batuen lurralde osoan zehar5.000.000Gosetearen aurka dirua biltzeko.
1989ko abuztuaren 23aBide baltikoaEstonia; Letonia; Lituania2.000.000Estonia, Letonia, eta Lituaniaren independentzia aldarrikatzeko. Antzeko kate bat egin zen 1991ko abuztuaren 23an, eta orduan parte hartzaileek beloa jantzi zuten.
1990ko urtarrilaren 21aAct ZlukyLvivKyiv, Ukrainiako Sobiet Errepublika Sozialista (egun Ukraina)450.000 (Sobietar miliziaren arabera); 3.000.000 inguru (antolatzaileen arabera)[1]Act Zlukyren 71. urteurrena eta Ukraina Herri Errepublika eta Ukraina Mendebaldeko Errepublika Nazionalaren arteko baterakuntza.
1997Gazteen Munduko XII. Jardunaldia, 1997Paris, Frantzia400.000Paris inguratzen zuen eraztun bat (36 km) eratu zuten, parte hartzaileak kanpora begira jarrita, bakea aldarrikatzeko.
1998ko maiatzaren 16aJubilee 2000 Giza KateaBirmingham70.000 – 100.000Jubilee 2000k -eliz eta sinestun taldeen koalizio batek— antolaturiko lehen giza katea. G8ri, Munduko Bankuari eta FMIri estatu pobreen zorra arintzen laguntzeko eskatu zien.
1999ko irailaren 8aEkialdeko Timorreko indarkeriaren aurkako protesta.Lisboa300.000 inguru20 kilometroko giza kate batek Nazio Batuen delegazioaren egoitza eta Errusia, Txina, Erresuma Batua, Frantzua eta Estatu Batuetako enbaxadak lotu zituen giza kateak, Ekialdeko Timorreko indarkeria amaitzeko.[2]
20002000ko Latinoamerikar JubileeAlemania50.000Garapen bidean dauden estatuen zorra barkatzeko eskatzeko.
2004ko otsailaren 28a228 Hand-in-Hand RallyTaiwan: Keelungtik Eluanbira (500 kilometro, 300 mila)1.000.000 inguru (2.000.000 inguru antolatzaileen arabera)228 Jazoera gogoratzea eta Txinako Herri Errepublikak misilak Taiwanera zuzentzea.
2004ko uztailaren 25aIsraeldar giza kateaGush Katiftik (Gazako zerrenda ondoko judutar komunitatea, Israel), Mendebaldeko hesira, Jerusalem (90 kilometro)130.000 (poliziaren arabera); 200.000 (antolatzaileen arabera)Ariel Sharon lehen ministroaren 2004ko Israelen aldebakarreko atzera-egiteko plana, Gush Katifeko judu komunitatea desegitea zekarren.
2006ko maiatzaren 1aAmerikar Boikot HandiaNew York. (Manhattan, Queens, Brooklyn Bronx)12.000 (CNNren arabera [3])H.R. 4437 protesta, immigrazio-kontrolak areagotzeko Kongresuko lege-proiektaren aurka.
2008ko otsailaren 25aGazako giza kateaGaza20.000 [4]Gazako Israelen blokearen aurkako protestatzeko.
2008ko irailaren 1a"Stop Russia" kanpaina[5]Georgia1.000.000 (Georgiako agintarien arabera)[6]Hego Osetiako Gerra 2008koaren aurka protestatzeko.
2008ko urriaren 24a2009ko Indiako Tamilen protestak[7]Chennai, India100.000 – 150.000Sri Lankan Tamilen aurkako indarkeria eta Sri Lankako Gerra Zibila.
2008ko abenduaren 13a"Mumbaitarrak giza katean erasoa gaitzesteko"[8]Mumbai, India60.0002008ko azaroaren 26an Mumbain gertatu zen erasoaren aurkako protesta.
2009ko urtarrilaren 28a2009ko Kanadako Tamilen protesta[9]Toronto, Kanada20.000Sri Lankan Tamilen aurkako indarkeria eta Sri Lankako Gerra Zibila.
2009ko ekainaren 9aKate berdea, Irango Presidentziarako protestak
2009ko Iraneko hauteskundeetako protestak
Teheran, Iran18.000 – 30.000Mir-Hossein Mousaviri babesa ematea [10][11]
2009ko urriaren 2a2009ko ASEAN hitzarmenaren aurkako protestaKerala, India3.000.000 - 4.000.000+ (30tik 40ra lakh antolatzaileek protestaren ondoren emandako datuen arabera)ASEANen and New Delhiko merkataritza askerako hitzarmenaren aurka[12]
2010ko otsailaren 3aTelangana JAC,
Telanganako giza katea
Andhra Pradesh, India50.000Telanganako jendeak 500 kilometroko giza katea eratu zuen 7 zenbakiko Errepide Nazionalean Adilabadetik Alampurrera (Kurnool barrutiaren ondoan) estatu aske bat eskatzeko.[13]
2012ko abenduaren 10aGiza eskubideen aldeko giza katea.Bhubaneswar, Odisha, India20,000 ikasle tribu.25 kilometroko giza katea egin zuten giza eskubideen alde abenduaren 10an (giza eskubideen eguna) Giza Zientzietako Kalinga Institutoko (KISS) ikasleek Bhubaneswarren, Odisha, India .[14][15]
2013ko irailaren 11Via Catalana, Kataluniaren independentziaren aldeKatalunia<1.600.000[16]El Pertús (Vallespir) udalerritik Alcanar (Montsià) udalerrira, tartean Girona, Bartzelona eta Tarragona hiriak zeharkatuz.[17]
2013ko azaroaren 29aUkrainako Europar Batasunaren aldeko protestak (2013) / Errusiaren esku hartzearen aurkaAsko, handiena Ukrainatik Subcarpathian Voivodeshipera. Baita Lituania - Letonia artean.>2,000,000[18][19]Ukraina Europako Batasunarekin lotzeko kate sinbolikoa[18]
2014ko ekainaren 8a2014ko Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea, Euskal Herriaren Erabakitze Eskubidearen aldeEuskal Herria>150.000Durangotik Iruñera[20]

Erreferentziak

Kanpo estekak