Bhubaneswar

Bhubaneshwar (oriya: ଭୁବେନଶ୍ବର; hindia: भुवनेश्वर) Indiako Odisha estatu federatuko hiriburua da, eta Kalingako antzinako hiriburua izan zen. Indiako ekialdeko kostaldean dago, Khurdha barrutian. Hiriak 837.737 biztanle zituen 2011n, eta 3.920.450 biztanle metropoli-eremuan. Orissako hiririk handiena da, eta eskualdeko gune ekonomiko eta erlijiosoa.

Bhubaneswar
Bhubaneswar
ଭୁବେନଶ୍ବର
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaOrissa
Division in IndiaCentral division
Indiako barrutiKhordha barrutia
Izen ofizialaBhubaneswar
ଭୁବେନଶ୍ବର
Jatorrizko izenaBhubaneswar
ଭୁବେନଶ୍ବର
Posta kodea751001
Geografia
Koordenatuak20°15′52″N 85°49′41″E / 20.2644°N 85.8281°E / 20.2644; 85.8281
Map
Azalera1035 km²
Altuera45 m
Demografia
Biztanleria837.737 (2011)
Dentsitatea809,41 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1948
Telefono aurrizkia0674
Ordu eremuaUTC+05:30
Hiri senidetuakCupertino (Kalifornia) eta Bloemfontein
bmc.gov.in

== Historia ==diHiriak 3.000 urteko historia du, eta, historian zehar, Toshali, Kalinga Nagari, Nagar Kalinga, Ekmra Kanan, Ekmra Kshetra eta Mandira Malini Nagari («tenpluen hiria») izenak izan ditu.

Hiriak ondare arkitektoniko garrantzitsua du, Erdi Aroaz geroztik gune erlijiosoa izan baita: 600 bat tenplu hinduista ditu. Puri eta Konark hiriekin batera, Swama Tribhuja («Urrezko Triangelua») eratzen du, Indiako ekialdeko gune turistiko nagusietako bat.

Hiri modernoa Otto Königsberger arkitekto alemanak diseinatu zuen 1946an, eta Indiako lehenengo hiri planifikatuetako bat da. Gune berde ugari ditu, eta Indiako hiririk garbienetako bat da.

Bhubaneswarrek Cuttack ordezkatu zuen Orissa estatuko hiriburutzan 1948an, Indiak independentzia lortu eta handik bi urtera. Cuttackekin batera, 1.400.000 biztanleko eremu bat osatzen du.

Azken urteetan Indian gehien hazi den hirietako bat da. Informazioaren teknologien industria eta metalgintza dira industria-jarduera nagusiak. Unibertsitate eta eskola tekniko asko ditu.

Klima

    Datu klimatikoak (Bhubaneswar)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)34.838.241.844.846.344.441.037.237.736.435.033.3'
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)28.331.534.937.337.935.431.731.431.731.429.828.032.4
Batez besteko tenperatura (ºC)22.225.128.630.931.730.728.728.428.527.624.922.027.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)15.518.522.225.226.626.225.225.124.823.018.715.322.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)9.412.014.417.818.219.421.418.218.316.412.410.4'
Pilatutako prezipitazioa (mm)12.424.224.221.855.5196.4325.3329.5287.6208.037.45.51542.2
Euri egunak (≥ 1 mm)0.42.32.83.15.112.018.019.114.68.82.10.789
Eguzki orduak253.4234.0237.8238.8242.9140.7107.2128.6150.8221.8217.5155.52329
Hezetasuna (%)60616366667483858376666070.3
Iturria: IMD, NOAA (1971-1990) [1]

Erreferentziak

Kanpo estekak