Guadalupe uhartea

Artikulu hau Mexikoko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guadalupe».

Guadalupe uhartea (gaztelaniaz: Isla Guadalupe) Ozeano Barean dagoen uhartea da. Nahiz eta Mexikoko Gobernuak berak kudeatua izan, Ensenada udalerriaren zati bat da eta bere ekosistema paregabeari esker ezaguna da.

Guadalupe uhartea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Augusta (en) Itzuli
Garaiera769 m
Motauharte
Luzera35 km
Zabalera9,5 km
Azalera244 km²
Geografia
Map
Koordenatuak29°02′43″N 118°16′39″W / 29.04521°N 118.27754°W / 29.04521; -118.27754
KokapenaOzeano Barea
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Kalifornia Beherea
Ur-gorputzaOzeano Barea

Kaliforniako penintsulako kostaldetik 241 kilometrotara dago eta 253,8 km²-ko azalera du.

Klima

    Datu klimatikoak (Guadalupe uhartea 1951–1980)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)27.830.030.028.429.531.331.735.032.232.230.628.8'
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)18.919.619.820.120.821.823.023.924.223.221.620.121.4
Batez besteko tenperatura (ºC)15.515.615.616.116.717.619.020.120.319.417.916.317.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)11.811.611.612.012.413.114.515.916.415.513.812.513.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)3.53.42.21.06.27.68.08.85.46.24.50.9'
Pilatutako prezipitazioa (mm)16.321.618.09.51.11.20.40.20.65.112.322.2108.5
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm)2.162.002.551.100.370.140.120.070.170.821.892.3213.71
Hezetasuna (%)79797878798283818180797980
Iturria: Colegio de Postgraduados[1]

Bitxikeriak

Lezo Urreiztieta euskal itsasgizon, abertzale, mugalari eta kontrabandistaren ametsean, uharte honetan Euskal Herri aske bat eraikitzea izan zen[2][3].

Kontua da garai batez Urreiztietak pentsatu zuela uharte bat erosi behar zuela euskaldunak hara bizitzera eramateko, Frantzia eta Espainia artean ezinezkoa ikusten baitzuen. Eta bitartean, erbestera joan, euskaldunen «odolustea» ikusten baitzuen. Gudari itsasontzia zen erabiltzekoa uharte hartara joateko bidaiarako. Eta atzeman zuen irla bat. Guadalupe uhartea zen, Pazifikoan. Euskal Herriaren hedadura zuen «Euskadi berria deituko zuenak».[4]

Joan zen Mexikora, hamar urtez familia Euskal Herrian utzita, uhartea erosteko asmoz.«Martin, klima zoragarria da urte guzian! 20 eta 25 graduren artean, atuna nahi beste…» esan zion Ugalderi. 100 urtez alokatzea proposatu zioten mexikarrek, baina ez zitzaion egokia iruditu[5][6].

Erreferentziak

Kanpo estekak