Hana Horka
Hana Horka (Příbram, 1964ko otsailaren 15a – Praga, 2022ko urtarrilaren 16a) kantari txekiarra izan zen, Asonance folk-taldeko kidea.[1][2]
Hana Horka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Příbram, 1964ko otsailaren 15a |
Herrialdea | Txekia Txekoslovakia (1964ko otsailaren 15a - 1992ko abenduaren 31) |
Heriotza | Praga, 2022ko urtarrilaren 16a (57 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, pop singer (en) , traditional folk singer (en) eta artista eszenikoa |
Lantokia(k) | Praga |
Kidetza | Asonance (en) |
Genero artistikoa | herri-kanta pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Biografia
Hana Horkak Brnoko kontserbatorioan ikasi zuen, eta hortik Janáček Musika Akademian jarraitu zuen[3][4].
Heriotza
Bai Horka bai bere taldea txertoen aurkakoak ziren. COVID-19 pandemiaren baitan, txertoa jartzeari uko egin zion eta COVID-19 bere borondatez kutsatzea erabaki zuen, COVID pasaportea lortzeko.[5]
Bere seme Jan Rek-ek iRozhlas irrati publikoari azaldu zion bera eta bere aita Gabonak baino lehen kutsatu zirela, baina biak txertatuta zeudela eta hiru egunez gaizki sentitu zirela; Horka, bere borondatez kutsatu zena, bost egunez egon zen gaixorik, 2022ko urtarrilaren 16an hil zen arte. Haren semeak, ama hil eta biharamunean, bere heriotzaren erantzule egin zuen txertoaren aurkako mugimendua.[2][6][7][5][8]