Harry Maguire

futbolari britainiarra

Jacob Harry Maguire (Sheffield, Ingalaterra , Erresuma Batua , 1993ko martxoaren 5a) Ingalaterrako Premier Leagueko Manchester United F. C.-n defentsan jokatzen duen futbolari britainiarra da.[1]

Harry Maguire

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacob Harry Maguire
JaiotzaSheffield1993ko martxoaren 5a (31 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaSt Mary's Catholic High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Sheffield United Football Club2011 / 20141349
England national under-21 association football team2012 / 201210
Hull City Association Football Club2014 / 2017542
Wigan Athletic Football Club2015 / 2015161
Leicester City Football Club2017 / 2019695
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala2017 / baliorik ez627
Manchester United Football Club2019 / baliorik ez1345
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
Kirol zenbakia5
Pisua90 kilogramo
Altuera194 zentimetro

Facebook: HarryMaguire93 Twitter: harrymaguire93 Instagram: harrymaguire93 TikTok: harrymaguire93 FIFA: 407498 UEFA: 250075007 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Maguire bere herriko talde baten harrobian trebatu zen, Sheffield United taldean. Lehenengo ekipo zuri-gorriarekin egin zuen debuta 2011ko apirilaren 12an, Championship-eko partida batean, Cardiff City-ren aurrean. Denboraldi horretan beste lau topaketatan parte hartu zuen, eta, azkenean, taldeak behera egin zuen. 2013ko otsailaren amaieran, Leyton Orient aurrean zegoen partida batean, ehun partida ofizial lortu zituen klubarekin, 20 urte bete gabe.[2] [3] [3] League Onen jolastu zuen hiru denboraldietan, lehiaketaren talde idealean hautatu zuten eta taldeko jokalaririk onenaren saria jaso zuen.[4] [5] [6]

2014ko uztailaren 29an kontratua sinatu zuen Hull Cityrekin, Premier Leagueko taldearekin, eta 2.5 milioi libra ordaindu zituen 21 urteko defentsagaitk.[7] Abuztuaren 21ean debutatu zuen Los Tigresekin, Europako Ligako partida batean, Lokeren talde belgikarraren aurka. Premier League-ko debuta abenduaren 20ra arte itxaron behar izan zan, 78. minutuan Curtis Davies ordezkatuta izan arte. 2015eko otsailaren 10ean Wigan Athletic-era joan zen hilabete batez lagatuta, baina azkenean lagapena denboraldi amaierara arte luzatu zen.[8]Hull City-ra itzuli zen, orain Championship-era, 2015-16 denboraldirako. Defentsa gazteak 33 partidatan hartu zuen parte, eta Premier League-ra igotzea lortu zuen 2016-2017 denboraldian.[9] 2016-17 denboraldian Premier League-n, taldeak behera egin zuen arren, taldeko jokalari onenaren saria jasotzera eraman zuen, zaleek zein taldekideek eurek aukeratua.[10]

2017ko ekainean ofizial egin zen Leicester Cityra 17 milioi libren truke iritsi zela. Los Zorrosekin egin zuen lehen kanpainan Premier League-n jokatu zuen denboraldiko minutu guztietan (3820), eta bi gol lortu zituen.[11]

2019ko abuztuaren 5ean Manchester United F. C. taldeak sei denboraldirako fitxaketa ofizial egin zuen. Talde ingelesak 88 milioi euro ordaindu zituen bere traspasoagaitik, eta defenlari batek inoiz ordaindutako eskualdaketarik garestiena izatera pasa zen, Virgil van Dijkena gaindituz 2018. 2020ko urtarrilaren 17an taldeko kapitain berria izendatu zuen ofizialki Ole Gunnar Solskjärrek, Ashley Young Milango Interrera joan ondoren.[12]

Selekzio nazionala

2012ko azaroaren 13an 21 urtez azpiko ingeles partida bakarra jokatu zuen Ipar Irlandaren aurka.

2017ko urriaren 8an debuta egin zuen Ingalaterrako selekzioarekin Lituaniaren aurka Munduko Txapelketarako sailkatzeko partida batean. Gareth Southgatek 2018ko Errusiako Munduko Txapelketarako deitu zuen partida. Uztailaren 7an bigarren gola egin zuen, Suediaren aurka 2 eta 0 irabazita, txapelketako final-laurdenetan.[13]

Munduko kopetan parte hartzeak

Harry Maguire-ek bakarrik munduko kopa batean parte hartu dau. Munduko kopa hori Rusian jolastu zen, laugarrenak gelditu ziran. Harry Maguire-ek 7 partidu jolastu eban, 7 partidu horretan gol 1 sartu eban Suediaren kontra 2-0 gelditu eben.

Europako txapelketetan parte hartzeak

Harry Maguire-ek europako txapelketa baten parte hartu dau. Bigarrenak gelditu ziran, finala galdu eben Italiaren kontra 1-1 gelditu ziren eta penaltietan Italia irabazi eban. Harry Maguier-ek 5 partidu jolastu eban eta 5 partidu horretan gol 1 sartu eban Ukrainaren kontra, 0-2-a sartu eban eta partidua 0-4 gelditu zan.

Nazioarteko golak

Harry Maguire-ek 7 gol internazionlak sartu dauz.

1go gola, 2018ko mundialan izan zan. 2018ko uztailaren 7an izan zan. Errusian jokatu zan Samara Arena estadioan, Samaran dagoala. Suediaren kontra izan zan, gola 0-1a izan zan eta partidua 0-2 amaitu zen.

2. gola, amistoso bat izan zan Irlandaren kontra. Partidua 2020ko azaroaren 12an izan zan, Erresuma batuan jolastu zan Wembley estadioan, Londresen dagoala. Gola 1-0a izan zan eta partidua 3-0 amaitu zen.

3.gola, 2022ko munduko sailkapenarako izan zan. Partidua Poloniaren aurka izan zen, 2021eko martxoaren 31an izan zen. Erresuma batuan jolastu zan Wembley estadioan, Londresen dagoala. Gola 2-1a izan zan eta partidua 2-1 amaitu zen, Harry Maguier-en golaren esker irabazi eben.

4.gola, 2020ko Eurocopan izan zan. Partidua Ukrainaren aurka izan zen eta 2021eko uztailaren 3an izan zen. Italian jolastu zan, Estadio Olimpico de Roma estadioan, Roman dagoala. Bere gola 0-2a izan zen eta partidua 0-4 amaitu zen.

5. gola, 2022ko munduko sailkapenarako izan zan. Partidua Hungariaren kontra izan zan eta 2021eko irailaren 2an jolastu zen. Partidua Hungarian jolastu zen, Estadio Ferenec Puskás estadioan, Budapesten dagoala. Harry Maguire-en gola 0-3a izan zen eta partidua 0-4 irabazi eben.

6. gola, 2022ko munduko sailkapenarako izan zan. Partidua Hungariaren konta izan zan eta 2021eko azaroaren 12an jolastu zen. Partidua Erresuma Batuan jolastu zan, Wembley estadioan, Londresen dagoala. Bere gola 1-0a izan zan eta partidua 5-0 amaitu zan.

7. eta azken gola, 2022ko munduko sailkapenaraiko izan zan. Partidua San Marinoren aurka izan zan eta 2021eko azaroaren 15an jolastu zen. Partidua San Marinon jolastu zen, Estadio Olimpico de San Marino estadioan, Serravallen dagoala. Harry Maguier-ek sartu eban gola 0-1a izan zan eta partidua 0-10 amaitu zan.

Estatistikak

Klubak

Sheffield United F. C.-en 2010etik 2014era jolastu izan dau. 2010-2011 denboraldian 2. dibisioan egoan. Denboraldi horretan, guztira, 5 partidu jokatu eban eta ez eban golik sartu. Hurrengo denboraldian (2011-2012) behera egin zituen 3. dibisiora. Denboraldi osoan, 56 partidu jolastu ebazan eta gol 1 sartu eban. 2012-2013 denboraldian 3. dibisioan egozan, denboraldi guztian 53 partidu jolastu ebazan eta 5 gol sartu zituen. Bere azken denboraldian Sheffield United F. C.-n (2013-2014 denboraldia) 52 partidu eta 6 gol egin ebazan. Sheffield United F. C.-n, guztira, 4 denboraldiekin 166 partidu jolast ebazan eta 12 gol sartu ebazan. Amaitu zenean Hull City A. F. C.-ra joan zan.

Hull City A. F. C.-en ez zan egon ezta denboraldi oso bat. 2014-2015 denboraldian 1.go dibisioan egozan. Bakarrik emon zion denbora 6 partidu jokatzeko eta 0 gol sartzeko. Datu horrek egin ondoren, Wigan Athletic F. C.-ra joan zen.

Wigan Athletic F. C.-en heldu ebanean Wigan Athletic F. C.-ak 2. dibisioan egoan. 2014-2015 denboraldian 16 partidu jokatzeko denbora eman zituen eta gol 1 sartzeko. Baina denboraldia amaitu zenean Hull City A. F. C.-ra bueltatu zan.

Hull City A. F. C.-era bueltatu zenean 2. dibisioan egoan. 2015-2016 denboraldian 33 partidu jolastu eban baina ez eban golik sartu. Errendimentu oso ona egiteagaitik 1.go dibisiora igo eben. Orduan, 2016-2017 denboraldian 1.go dibisioan egozan. Harry Maguier-ek , denboraldi guztian 36 partidu eta 3 gol egin ebazan. 2015-2016 eta 2016-2017 denboraldietan, guztira 75 partidu jolastu ebazan eta 3 gol sartu ebazan. Baina 2017-2018 denboraldirako Leicester City F. C.-ra joan zen.

Leicester City F. C.-an egoanean 1.go dibisioan egozan. 2017-2018 denboraldian 44 partidu jolastu ebazan eta 2 gol sartu ebazan. 2018-2019 denboraldian 32 partidu jolastu ebazan eta 3 gol sartu ebazan. Orduan 2017-2018 eta 2018-2019 denboraldietan, guztira 76 partidu jolastu ebazan eta 5 gol sartu ebazan. Baina berriro taldez aldatu egingo zan eta Manchester United F. C.-ra joan zan.

Manchester United F. C.-ean egozanean Manchester United F. C.-a 1.go dibisoan egoan eta 2019-2020 denboraldian 55 partidu jolastu ebazan eta 3 gol sartu ebazan. 2020-2021 denboraldian 52 partidu jolastu ebazan eta 2 gol sartu ebazan. 2021-2022 denboraldia oraindik jolasten dago eta momentuz 37 partidu eta 2 gol daroaz. 3 denboraldi honeetan 144 partidu eta 7 gol daroaz.

Bere karrera guztian 477 partidu eta 28 gol daroaz.

Polemikak

Maguire beste turista britainiar batzuekin borrokan aritu zen Greziako Mikonos uharteko taberna batean, 2020ko abuztuaren 20an. Poliziak esku hartu zuen arazoa amaitzen saiatzeko, eta nazioarteko defentsako hiru laguntzailek legearen agenteei eraso egin zieten.[14] Liskar hori zela eta, 21 hilabete eta 13 eguneko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta zigorra hiru urtez eten zioten gorputzeko lesioen delituengatik, baita agintaritzaren agenteei aurre egiteagatik ere. Fiskalak epaiketan azaldu zuenez, jokalaria komisariara eraman zutenean agenteei esan zien: "Badakizue nor naizen? Manchester Unitedeko kapitaina naiz. Oso aberatsa naiz, dirua eman diezaieket. Dirua emango dizuet, mesedez, utzi joaten ".[15]

Erreferentziak

Kanpo estekak