Leicester City Football Club

Leicester City Football Club (ˌlɛstər_ˈsɪti ahoskatua) Ingalaterrako futbol taldea da, Leicester hirian du egoitza eta bere zelaia King Power Stadium da. Hiru aldiz irabazi du Ligako Kopa eta Liga behin (2016).

Leicester City Football Club
Ezizena(k)The Foxes
Sorrera1884
Futbol zelaiaKing Power Stadium
edukiera: 32.262 lagun
inaugurazioa: 2002
PresidenteaThailandia Aiyawatt Srivaddhanaprabha
EntrenatzaileaIpar Irlanda Brendan Rodgers
LigaChampionship (2. maila)
2022-23Premier League, 18.a (jeitsi)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Leicester 2016ko liga garaipena ospatzen.

Historia

Leicester Fosse

1884an sortu zen Wyggeston School-en Leicester Fosse izenarekin eta 1890an Futbol federazioan sartu zen. 1908an bigarren mailan bigarren egin zuen eta lehen mailara igo zen, urte bakarrerako ordea.

Leicester City

1919an diru arazoen erruz taldeak berfundatu behar izan zuen eta Leicester City Football Club bihurtu zen. 1925ean lehen mailara igo zen eta 1928-29 denboraldian inoizko posturik onena lortu zuen, ligako bigarrena hain zuzen ere, Sheffield Wednesday-gandik puntu bakarrera geldituz. 1935ean maila galdu zuen.

1949an lehenengo aldiz Kopako finala jokatu zuen baina Wolverhampton Wanderers taldeak 3-1 gainditu zuen.

60. hamarkada

Lehen mailan aritu zelarik hiru alditan jokatu zuen Kopako finala baina guztietan galtzaile atera zen. 1964an berriz Ligako Kopa irabaztea lortu zuen. Ligan lortu zuen posturik onena laugarrena izan zen. 1971 urtean bigarren titulu bat lortu zuen, Ingalaterrako Superkopa.

XXI mendea

1997an eta 2000an berriz ere Ingalaterrako Ligako Kopak irabazi zituen. Azken urteetan bigarren mailan aritu da eta 2014an lehen mailara itzultzea lortu zuen. 2015-16 inoizko denboraldirik onena egin zuen talde handiei aurrea hartu eta liga irabaziz. Hurrengo denboraldian Txapeldunen Liga bikaina egin zuen final laurdenetaraino iritsiz. Atlético Madrilek kanporatu zuen Madrilen 1-0 galdu eta Ingalaterran 1-1 egin ondoren. Hurreengo urteetan ligan apalago ibili zen, taularen erdialdean. 2020an bosgarren postua lortu eta Europa Leaguerako sailkatu zen.

Uniformea

Historikoa

 
1884-1886
 
Historikoa
 
Liga txap. (2016)

Azken urteak

 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Irabazitako txapelketak

Ingalaterran: 6

Nazioartean: 0

Futbolari ospetsuak

Ingalaterrako Fama Aretoan daudenak:

Kanpo estekak


Premier League 2022-23

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton