Hiriburu (Lapurdi)

Lapurdiko udalerria

Hiriburu Lapurdiko iparraldeko udalerri bat da, eta Lapurdi Beherekoa.

Hiriburu
 Lapurdi, Euskal Herria
Hiriburuko hilarria.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaErrobi-Aturri
Izen ofiziala  Saint-Pierre-d'Irube
AuzapezaAlain Iriart (abertzale)Alain Iriart (independentea[1]) (2008-2014)
Posta kodea64990
INSEE kodea64496
Herritarrahiriburutar
Kokapena
Koordenatuak43°28′35″N 1°27′32″W / 43.4764°N 1.4589°W / 43.4764; -1.4589
Map
Azalera7,68 km2
Garaiera0 - 146 metro
Demografia
Biztanleria5.167 (2018:  8)
alt_left 2.593 (%44,5) (%38,7) 2.251 alt_right
Dentsitatea606,9 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 25,51
Ugalkortasuna[2]‰ 40,73
Ekonomia
Jarduera[2]% 73,89 (2011)
Desberdintasuna[2]% 2,72 (2011)
Langabezia[2]% 5,93 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 8,93 (2010)
Erabilera% 0,45 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.saintpierredirube.fr

Geografia

Ingurune naturala

Hillans erreka udalerriko lurretatik igarotzen da.

Udalerri mugakideak

Auzoak

  • Ametzondo;
  • Barratxiri;
  • Eliza;
  • Garrika;
  • Mizpirakoitz

Historia

Jean Duvergier de Haurannek, geroago Saint-Cyraneko priore izango zenak, Cornelius Jansenekin batera Hiriburun landu zuen jansenismoaren doktrina.

1813ko abenduaren 13an, Hiriburuko inguruetan Soult mariskalaren eta Wellintongo dukearen tropen arteko gudua izan zen, Gerra Napoleonikoen barruan.[3].

Demografia

XIX. mendearen hasieran 500 biztanleko herrixka bat zen Mugerre. Mende horretan zehar hazkunde txikia izan zuen eta 900 biztanle izatera iritsi zen. XX. mendearen hasieran, berriz, biztanleak gutxi batzuk galdu zituen. Hala ere, 1960ko harmarkadan 1.000 biztanleen maila gainditu eta hazkunde nabarmena izan zuen ondoren, XXI. mendearen hasieran 4.000 biztanletik gora kokatu arte.

Hiriburuko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Alkateak

AlkateaAgintaldiaAlderdia
Pierre Mendiboure1995-2001
Alain Iriart2001-2008Indep.
Alain Iriart2008-2014Indep.

Ondasun nabarmenak

  • Serorategia, 1991. urtean izendatu zuten monumentu historiko[4]. Herriko etxe modura erabili izan den arren, gaur egun erakusketa aretoa da.
  • Done Petri elizak[5], XV. mendean du jatorria eta birritan dago zaharberriturik. XIX. mendeko Done Petriren koadroa du, Eugénie de Lagatinerie-k egina. Elizaren inguruan dagoen hilerriak Kultura ministerioak katalogaturiko hilobi bat du[6].

Hiriburutar ospetsuak

Kultura

Errobiko joaldunak taldea Hiriburun dago kokatuta.[7] [8]

Euskararen erabilera

2010ean egindako inkesta baten arabera biztanleen %8,93 euskalduna zen. Euskararen erabilera, berriz, %0,45 zen.

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi