Ibon Ajuria (txirrindularia)

txirrindulari bizkaitarra

Ibon Ajuria Gordón (Izurtza, 1971ko abuztuaren 9a - ) euskal txirrindulari ohia da, 1994 eta 1999 artean profesionala izan zena.[1]

Ibon Ajuria (txirrindularia)
Bizitza
JaiotzaIzurtza1971ko abuztuaren 9a (52 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta unibertsitateko irakaslea
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Euskaltel-Euskadi 1994-1999
 
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea

Afizionatu mailan, Cafés Baqué taldean ibili zen eta 1990an laugarren izan zen Abekkanedan eta Galdakaoko El Corte Ingles sarian bigarren izan zen, 1993ean.

Hurrengo urtean, 1994. urtean, profesionaletan debuta egin zuen baina ez zuen inoiz garaipenik izan. Emaitzarik onena 1996ko Euskal Bizikletaren laugarren etapan izan zuen, Abadiñon amaiera zuena, non bigarren izan zen Alberto Elli italiarraren ondoren.[2]

Palmaresa

1994

1996

Emaitzak lasterketa nagusietan

Lasterketa199419951996199719981999
Italiako Giroa------
Frantziako Tourra------
Espainiako Vuelta-83.-27.--
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak ------

Taldeak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Ibon Ajuria (txirrindularia) - ProCyclingStats