1997ko Espainiako Itzulia

1997ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa52. Espainiako Vuelta
TxapelketaEspainiako Vuelta
Datakirailak 6 – 1997.eko irailak 27
Luzera3.759 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaLisboa
Helduera-lekuaMadril
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak125
Bataz besteko abiadura41,187 km/o
Emaitzak
TxapeldunaSUI Alex Zülle (ONCE)
TxapeldunordeaESP Fernando Escartín (Kelme-Costa Blanca-Eurosport)
HirugarrenaSUI Laurent Dufaux (Festina-Lotus)
Puntukako sailkapenaFRA Laurent Jalabert (ONCE)
Eskalatzailerik onenaESP José María Jiménez (Banesto)
Etapa hegalariakITA Mauro Radaelli (Aki-Safi)
Talderik onenaESP Kelme-Costa Blanca-Eurosport
◀19961998▶
Dokumentazioa

1997ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 52. edizioa izan zen. 1997ko irailak 6 eta 28 bitartean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3773 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Alex Züllek, batez beste, 41,344 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Lisboan hasi eta Madrilen amaitu zen.

Edizio honetan luxu handiko txirrindulariek parte hartu zuten. Claudio Chiappucci, Pavel Tonkov, Tony Rominger, Gianni Bugno edo Abraham Olano bezalako txirrindulariek hasi zuten Itzulia Lisboan. Alabaina, horietako gehienak, batzuk euren kirol karreraren amaieran zeudenak, ez ziren sailkapen nagusiagatik lehiatzera joan. Alex Zülle, aurreko urteko irabazlea, zen faborito nagusia. Bere taldekide Laurent Jalabert edo aurreko edizioan bigarren izan zen Laurent Dufaux ziren bere arerio nagusietako batzuk.

Hain zuzen ere hiru txirrindulari hauek izan ziren, Fernando Escartínekin batera, seigarren etapan ihes egin eta pelotoiari helmugan bi minutu ateraz iritsi zirenak. Jalabert bihurtu zen lider, hurrengo etapan, Sierra Nevadan amaitu zenean galduz, zortzi minutu galdu ondoren. Ondorioz, Dufaux, Escartín eta Zülle geratzen ziren itzulia irabazteko faborito bezala. Horien artean, kaltetuena Escartín izan zen bederatzigarren etapan, 35 kilometroko erlojupeko bat izan zena, bi minutu baino gehiago galdu ondoren. Zülle eta Dufaux ziren elkarrengandik denbora tarte txikira zeuden bakarrak.

Züllek, jad liderra zena, ez zuen erritmoa jeitsiko itzulia amaitzeko geratzen ziren egunetan. Dufaux, aldiz, denbora galtzen hasi zen 14. etapan, Alto del Naranco mendatean amaitu zena, hurrengo etapan, Covadongako aintziretan amaitu zenean are denbora gehiago galduz.

Azken etapa garrantzitsua, Züllek jada sailkapen nagusian nahiko abantaila handia zuen arren, azkenaurrekoa izan zen, Alcobendasen amaitu zen erlojupeko bat. Züllek berak irabazi zuen etapa, bere atzetik zetozenekiko abantaila handituz.

Alex Züllek, hala, bere bigarren Espainiako Itzulia irabazi zuen jarraian. Oraingoan, Fernando Escartín izan zen bigarren, Laurent Dufaux hirugarren geratu zen bitartean.

Etapak

EtapaDataIbilbideaKilometroakGaraileaLiderra
1.airailak 6 Lisboa - Estoril155 Lars Michaelsen Lars Michaelsen
2.airailak 7 Évora - Vilamoura225 Marcel Wüst Lars Michaelsen
3.airailak 8 Loulé - Huelva173 Marcel Wüst Lars Michaelsen
4.airailak 9Huelva - Jerez de la Frontera192 Eleuterio Anguita Fabrizio Guidi
5.airailak 10Jerez de la Frontera - Málaga230 Marcel Wüst Lars Michaelsen
6.airailak 11Málaga - Granada 147 Laurent Jalabert Laurent Jalabert
7.airailak 12Guadix - Sierra Nevada 219 Yvon Ledanois Laurent Dufaux
8.airailak 13Granada - Kordoba176 Bart Voskamp Laurent Dufaux
9.airailak 14Kordoba35 (banakako erlojupekoa) Melchor Mauri Alex Zülle
10.airailak 15Kordoba - Almendralejo224 Mariano Piccoli Alex Zülle
11.airailak 16Almendralejo - Plasencia194 Ján Svorada Alex Zülle
12.airailak 17León - El Morredero gaina 147 Roberto Heras Alex Zülle
13.airailak 18Ponferrada - Valgrande-Pajares Estazioa 196 Pavel Tonkov Alex Zülle
14.airailak 19Oviedo - Naranco gaina 169 Chente García Acosta Alex Zülle
15.airailak 20Oviedo - Covadongako aintzirak 160 Pavel Tonkov Alex Zülle
16.airailak 21Cangues d'Onís - Santander170 Ján Svorada Alex Zülle
17.airailak 22Santander - Burgos183 Ján Svorada Alex Zülle
18.airailak 23Burgos - Valladolid184 Léon van Bon Alex Zülle
19.airailak 24Valladolid - Los Ángeles de San Rafael 193 José María Jiménez Alex Zülle
20.airailak 25Los Ángeles de San Rafael - Ávila 199 Laurent Jalabert Alex Zülle
21.airailak 26Alcobendas43 (banakako erlojupekoa) Alex Zülle Alex Zülle
22.airailak 27Madril154 Max Van Heeswijk Alex Zülle

Sailkapenak

Sailkapen orokorra

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Alex Zülle SuitzaONCE91 o 15 min 55 s
2. Fernando Escartín EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport+ 5 min 07 s
3. Laurent Dufaux SuitzaFestina-Lotus+ 6 min 11 s
4. Enrico Zaina ItaliaAsics-CGA+ 7 min 24 s
5. Roberto Heras EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport+ 8 min 04 s
6. Daniel Clavero EspainiaEstepona - Cafés Toscaf+ 10 min 02 s
7. Laurent Jalabert FrantziaONCE+ 10 min 03 s
8. Marcos Serrano EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport+ 10 min 40 s
9. Gianni Faresin ItaliaMapei-GB+ 13 min 53 s
10. Yvon Ledanois FrantziaGan+ 15 min 40 s
11. Claudio Chiappucci ItaliaAsics-CGA+ 16 min 22 s
12. Philippe Bordenave FrantziaCasino, c'est votre équipe+ 18 min 21 s
13. Félix García Casas EspainiaFestina-Lotus+ 18 min 47 s
14. José Manuel Uría González EspainiaEstepona - Cafés Toscaf+ 19 min 42 s
15. Carlos Alberto Contreras KolonbiaTelecom-Flavia+ 20 min 46 s
16. Marco Serpellini ItaliaBrescialat-Oyster+ 22 min 11 s
17. Paolo Lanfranchi ItaliaMapei-GB+ 30 min 35 s
18. Juan Carlos Domínguez EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport+ 31 min 23 s
19. Laurent Brochard FrantziaFestina-Lotus+ 31 min 51 s
20. Rodolfo Massi ItaliaCasino, c'est votre équipe+ 31 min 59 s
21. José María Jiménez EspainiaBanesto+ 34 min 08 s
22. Melcior Mauri EspainiaONCE+ 35 min 42 s
23. Francisque Teyssier FrantziaGan+ 36 min 06 s
24. Sergei Ivanov ErrusiaTVM-Farm Frites+ 37 min 59 s
25. Fabian Jeker SuitzaFestina-Lotus+ 38 min 03 s


Puntukako sailkapena

Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Laurent Jalabert FrantziaONCE206 pt.ak
2. Ján Svorada Txekiar ErrepublikaMapei-GB161 pt.ak
3. Marcel Wüst AlemaniaFestina-Lotus139 pt.ak
4. Alex Zülle SuitzaONCE131 pt.ak
5. Fabrizio Guidi ItaliaScrigno-Gaerne125 pt.ak
6. José María Jiménez EspainiaBanesto107 pt.ak
7. Laurent Dufaux SuitzaFestina-Lotus98 pt.ak
8. Mariano Piccoli ItaliaBrescialat-Oyster97 pt.ak
9. Fernando Escartín EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport89 pt.ak
10. Lars Michaelsen DanimarkaTVM-Farm Frites88 pt.ak


Mendiko sailkapena

Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. José María Jiménez EspainiaBanesto153 pt.ak
2. Alex Zülle SuitzaONCE94 pt.ak
3. Laurent Jalabert FrantziaONCE89 pt.ak
4. Francisco Cerezo EspainiaEstepona - Cafés Toscaf74 pt.ak
5. Laurent Dufaux SuitzaFestina-Lotus72 pt.ak
6. Fernando Escartín EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport61 pt.ak
7. Yvon Ledanois FrantziaGan55 pt.ak
8. Txente García Acosta Euskal HerriaBanesto46 pt.ak
9. Pascal Richard SuitzaCasino, c'est votre équipe46 pt.ak
10. Roberto Heras EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport45 pt.ak


Taldekako sailkapena

Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Kelme-Costa Blanca-Eurosport Espainia274 o 07 min 56 s
2. ONCE Espainia+ 12 min 33 s
3. Festina-Lotus Frantzia+ 18 min 37 s
4. Banesto Espainia+ 29 min 44 s
5. Estepona - Cafés Toscaf Espainia+ 38 min 35 s
6. Asics-CGA Italia+ 1 o 04 min 15 s
7. Casino, c'est votre équipe Frantzia+ 1 o 07 min 15 s
8. Telecom-Flavia Kolonbia+ 1 o 15 min 13 s
9. Mapei-GB Italia+ 1 o 18 min 02 s
10. Euskadi Espainia+ 1 o 22 min 32 s


Kanpo estekak