Ilulissateko izotzezko fiordoa

Ilulissateko izotzezko fiordoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Izozmendi bat fiordoa zeharkatzen

MotaNaturala
Irizpideakvii, viii
Erreferentzia1149
Kokalekua Groenlandia
Eskualdea2Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak69°07′00″N 049°30′00″W / 69.11667°N 49.50000°W / 69.11667; -49.50000
Izen ematea2004 (XXVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ilulissateko izotzezko fiordoa (groenlandieraz: Ilulissat Kangerlua; danieraz: Ilulissat Icefjord) mendebaldeko Groenlandiako fiordo bat da. 2004an UNESCOk fiordoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Ilulissat, berez, Groenlandiako mendebaldeko kostaldean dagoen herria da, Disko izeneko badian, zirkulu polarraren iparraldean, 250 kilometrora. Hemen aurkitzen dira planetaren beroaldia gehien pairatzen duten glaziarrak.[1]

Geografia

Groenlandiako izotzezko geruzatik 40 kilometro mendebalderantz Disko badiarainoko bidean dago, Ilulissat herriaren hegoaldean. Bere ekialdeko muturrak Jakobshavn glaziarrean (groenlandieraz: Sermeq Kujalleq) du amaiera, ipar hemisferioaren glaziarrerik emankorrena dena. Glaziarrak izozmendiez betetzen du fiordoa, gero, Ozeano Atlantikoan zehar zabaltzen direnak.

Ilulissat Icefjord Zentroa

Ilulissaten Icefjord Zentroa dago, babesleku, behatoki eta bilgune natural bihurtzea du helburu. Zentroa 2021eko uztailean ireki zituen ateak estreinakoz. Dorte Mandrup arkitekto daniar ospetsuak diseinaturik, erakusketa, hezkuntza eta ikerketa guneak, zinema aretoa, kafetegia eta denda bat biltzen dituen 1.500 metro karratuko eraikina da Ilulissat Icefjord Zentroa.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak