Jakes Bortairu

euskal politikaria

Jakes Bortairu (Paris, Frantzia, 1957) euskal herritar politikaria da. ABko kide da, eta AEKren Ipar Euskal Herriko koordinatzaile ohia.[1]

Jakes Bortairu

Jakes Bortairu 2010ean.
Bizitza
JaiotzaParis, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaAlfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Batera
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Abertzaleen Batasuna
Herriaren Alde

Bizitza

Parisen sortua, 7 urte zituela familiarekin Angelura bizitzera joan zen, 1965ean.[2] Aita euskalduna bazuen ere, txikitan ez zuen euskaraz ikasi, eta 1982an AEKn sartu zen ikasle gisa.[3] Soziologia ikasketak egin zituen eta 1987an elkarteko langile bilakatu zen, Ladix Lanouguere Arrosagarai ordezkatuz Iparraldeko koordinatzaile postuan.[2][3] 1989tik goiti Korrikaren antolatzaileetarik bat izan da, 2019an erretretan sartu arte.[1] Azken 35 urteak Baionan bizitzen eman ditu.

70eko eta 80ko hamarkadak

Hainbat mugimendu politiko abertzaletan engaiatuta ibili da, gaztetatik. 1970eko hamarkadan Hordago talde armatuko kide izan zen. Patxa-Oldartzen taldeko kide ere izana da. 1989an, berak eta bertze lagun batzuek Euskal Herrian Euskarazen Iparraldeko adarra sortu zuten eta euskararen aldeko ekintzak gauzatu zituzten, nagusiki bide seinaleen kari.[3]

90eko hamarkada

1996an Herriaren Alde mugimendu politikoak atera afitxa baten kari epaitua izan zen, Enbata eta Ekaitza komunikabideetako zuzendariekin batera, GAL erakundea laguntzen ibili ziren Frantziako polizia batzuen izen-deiturak agertarazi zituztelako[4][5]. Joël Cathala , Michel Helie eta Alain Etxeto poliziek difamazio salaketa ezarri eta 1996ko otsailean epaituak izan ziren[4][6].1996ko martxoan isuna ordaintzera zigortu zituzten bera zein Enbatako Jakes Abeberri, eta Ekaitza zuritua izan zen prozedura akats batengatik[6]. Bortairuk Cathala poliziaburuari 590.000 libera ordaindu behar izan zion, eta Enbatak 210.000 libera ordaindu zituen[6][7].

Gaur egun

Gaur egun, Oroit eta Sala taldeko kide da,[4] baita Batera plataformakoa ere. 2019an, EH Baiko kide gisa parte hartu zuen G7 Ez plataforman, Miarritzen antolatu zen G7aren gailurra kari.[8]

Argia eta Enbata astekarietan iritzi-artikuluak idatzi ohi ditu, euskaraz zein erdaraz.

Bibliografia

  • Le mouvement culturel basque 1951-2001: Filières bilingues, Seaska, AEK ELKAR (Hainbat idazle)

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak