Jekaterinburg

Jekaterinburg [1] (errusieraz Екатеринбу́рг) — 1924 eta 1991 bitartean Sverdlovsk (errusieraz Свердловск) deitua — Errusiako hiria da, herrialdearen erdi-mendebaldean dagoen Sverdlovsk oblastaren hiriburua izanik. Iset ibaiaren ertzean dago, Uralen ekialdeko isurialdean, Europa eta Asiaren arteko mugan[2]. 2010ean 1.349.772 biztanle zituen eta Errusiako laugarren hiririk handiena zen[3].

Jekaterinburg
Екатеринбург
Свердловск
Екатеринбург
hiri handiena
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Sverdlovsk oblasta
Errusiaren banaketa administratiboaYekaterinburg Municipality
AlkateaAlexey Orlov (en) Itzuli
Izen ofizialaЕкатеринбу́рг
Jatorrizko izenaЕкатеринбург
Свердловск
Екатеринбург
Posta kodea620000–620999
Geografia
Koordenatuak56°50′08″N 60°36′46″E / 56.8356°N 60.6128°E / 56.8356; 60.6128
Map
Azalera490 km²
Altuera237
MugakideakPervouralsk Urban Okrug (en) Itzuli, Degtyarsk Urban Okrug (en) Itzuli, Sredneuralsk Urban Okrug (en) Itzuli, Borough Upper Pyshma (en) Itzuli, Beryozovsky (en) Itzuli, Beryozovsky Urban Okrug (en) Itzuli, Beloyarsky District (en) Itzuli, Sysertsky District (en) Itzuli, Polevskoy Urban Okrug (en) Itzuli eta Revda Urban Okrug (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.468.833 (2018)
12.929 (2017)
Dentsitatea2.754,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1723
Telefono aurrizkia343
Ordu eremuaUTC+05:00
Hiri senidetuakSan Jose, Ferentino, Plovdiv, Wuppertal, Pilsen, Genova, Guangzhou, Incheon, Göteborg, Bixkek, Birmingham, Turin eta Ho Chi Minh Hiria
Matrikula66, 96 eta 196
Hizkuntza ofizialaerrusiera
http://www.ekburg.ru

Historia

1721ean sortu zen, eta izena Petri Handia tsarraren emazte Katalinaren (Jekaterina) omenez jarri zioten. 1924 eta 1991 artean, Jakov Sverdlov errusiar iraultzailearen omenez eman zioten Sverdlovsk izena. 1918ko uztailean, boltxebikeek han fusilatu zituzten Nikolas II.a tsarra eta haren familia.

Geografia

Ural mendien ekialdean dago, Iset ibaiaren haranean, Moskutik 1.667 km ekialdera.

Klima

Jekaterinburgek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Jekaterinburg)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)5.69.417.328.833.435.638.837.231.924.713.55.938.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)-9.1-6.81.09.817.423.024.421.114.56.8-2.8-7.97.6
Batez besteko tenperatura (ºC)-12.6-11.1-3.84.311.317.119.015.99.83.4-5.8-11.03.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-15.7-14.5-7.60.06.212.114.411.96.40.7-8.3-13.7-0.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-44.6-42.4-39.2-21.8-13.5-2.31.5-1-9-26.6-39.2-46.7-46.7
Pilatutako prezipitazioa (mm)262020285074897258393328537
Eguzki orduak46.596.1164.3207.0257.3273.0269.7217.0144.077.551.037.21840.6
Hezetasuna (%)79756860576368737575787971
Iturria: [4]

Gobernua

Jekaterinburg Sverdlovsk oblasteko hiriburua da. Beste 29 landa-herrirekin batera osatzen du Jekaterinburg Hiria.

Jekaterinburgeko administrazio barrrutiak[5]
LabelOKATOIzenaEremuaBiztanleria (2017)[6]SorreraUdal-buruaWebguneaAurrezenbakia(k)Azpibanaketak
165 401 364[Betiko hautsitako esteka]Verkh-Isetski240 metro kkiloarratu (93 sq mi)213,0201919Nirkov Sergei Fedorovitx.cm+7 3432, +7 34338
265 401 368[Betiko hautsitako esteka]Zheleznodorozhni126.3 metro kkiloarratu (48.8 sq mi)161,6701938Kurotxkin Andrei Viktorovitx.cm+7 3438
365 401 385[Betiko hautsitako esteka]Ordzhonikidzevski102 metro kkiloarratu (39 sq mi)284,5101934Trapeznikov Viatxeslav Anatolievitx.cm+7 34336
465 401 373[Betiko hautsitako esteka]Kirovski72 metro kkiloarratu (28 sq mi)225,6911943Loxakov Alexander Jurievitx.cm+7 3437
565 401 380[Betiko hautsitako esteka]Oktiabrski157 metro kkiloarratu (61 sq mi)146,6701934Rudometov Roman Alexandrovitx.cm+7 343211
665 401 390[Betiko hautsitako esteka]Txkalovski402 metro kkiloarratu (155 sq mi)265,1131943Mixarin Viatxeslav Nikolaievitx.cm+7 343210
765 401 377[Betiko hautsitako esteka]Leninski25 metro kkiloarratu (9.7 sq mi)158,8401934Dmitry Nozhenko.cm+7 3433

Ekonomia

Ekonomia-jarduera nagusiak meatzaritza, industria siderurgikoak eta industria kimikoa dira. Garrantzi handiko kulturagunea da.

Garraioa

Jekaterinburg Errusiako hirugarren garraio-gunerik garrantzitsuena da Mosku eta San Petersburgoren atzetik. Hirian 7 errepide federal gurutzatzen dira, 7 burdinbide nagusi daude (Transiberiarra, Transmongoliarra eta Transmantxuriarra tartean) eta herrialdeko 3. aireporturik garrantzitsuena bertan dago. Jekaterinburg-Koltsovo aireportua 1928an inauguratu zuten.

Hiri barneko mugimenduetarako ondorengo garraio publiko eskaintza dago:

  • Jekaterinburgeko metroa: Linea bakarra 9 geltokiekin. 2007an 46,4 milioi bidaiarik erabili zuten.
  • Tranbia: 183 milia, 29 linea eta 245 milioi bidaiari ingururekin.
  • Autobusa: 45 linea.
  • Trolebusa: 19 linea.

Hiri senidetuak

Jekaterinburg hiri hauekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Kanpo estekak