Jelena Isinbaieva

Jelena Gadzhievna Isinbaievaerrusieraz: Елена Гаджиевна Исинбаева— (Volgograd, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1982ko ekainaren 3a) errusiar atleta bat da, pertika jauzilaria, hain zuzen ere. Bitan Olinpiar Jokoetan urrezko dominaren irabazle (2004an eta 2008an), hiru aldiz munduko txapeldun (2005ean, 2007an and 2013an), eta egungo munduko errekorra duena. Bere emaitzak direla eta, emakumezkoetan inoizko pertika jauzilaririk onentzat jotzen da.[1][2]

Jelena Isinbaieva

Bizitza
JaiotzaVolgograd1982ko ekainaren 3a (41 urte)
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Hezkuntza
HeziketaVolgograd State Academy of Physical Culture (en) Itzuli 2010)
Hezkuntza-mailaCandidate of Sciences in Pedagogy (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
tabasaranera
Jarduerak
Jarduerakpertika-jauzilaria, atleta eta sports official (en) Itzuli
Atletismoa
Kirol diziplinakpertika jauzia
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 
EntrenatzaileaYevgeny Trofimov (en) Itzuli
Vitaly Petrov (en) Itzuli
Pisua65 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaNazioarteko Olinpiar Batzordea
Graduamaior

yelena-isinbaeva.com
Facebook: yelenaisinbaeva Twitter: yelenaisinbaeva Instagram: isinbaevayelena VK: yelena_isinbaeva IAAF: 14297931 Olympic.org: yelena-isinbaeva Edit the value on Wikidata

2009an Züricheko Mitinean 5,06 metroko munduko marka ezarri zuen; 2011ko Daeguko Munduko Txapelketan, ordea, 4,80 metrotik ezin pasa izan zen, eta dominarik gabe geratu zen. 2012ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen, 4,70 metroko markarekin.[3]

Ibilbide profesionala

Bere espezialitateko maila gorenera iritsi eta munduko errekorra behin baino gehiagotan gainditu ondoren, 2005ean 5 metro baino gehiago salto eginda eta aurkariei aukerarik eman gabe proba menderatuta, bere aurrerapenak geldialdia izan zuen. Isinbáyevak irabazten jarraitzen zuen, baina emaitzen krisia izan zuen.

Denbora horretan entrenatzailez aldatu zen, Serguéi Bubka, Vasili Petrov, arrakastara eraman zuen entrenatzailearen agindupean jartzeko. Isinbáyevak berriro hautsi zuen munduko errekorra 2008an hiru aldiz, eta munduko gainmarka 5,05 metro utzi zuen Pekingo Olinpiar Jokoetan.

Urtebete geroago, 2009ko abuztuaren 28an, Isinbáyevak berriro gainditu zuen gainmarka Züricheko lehiaketan, eta lurretik 5,06 metrora kokatutako listoian. Entrenatzaileak esan zuen 5,15 edo 5,20 metroko jauzia ere egin zezakeela. Isinbayeva kanporatuta geratu zen, ordea, Berlingo Munduko Txapelketan, 4,75ean hasi baitzen lehiaketa, eta altuera horretan behera bota zuen listoia. Gero, 4,80ra pasatu zen, eta bi hutsegite izan zituen. Erori egin zen, eta lehiaketako lehen sorpresa handia eragin zuen.

2012ko otsailaren 23an lortu zuen azken errekorra Stockholmen, pista estalian 5,01 metroko jauzia egin baitzuen.

2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan 4.70 metroko marka eginda brontzezko dominarekin konformatu behar izan zuen, Jennifer Suhr estatubatuarraren eta Yarisley Silva kubatarraren atzetik.

2013ko martxoaren 3an, pista estaliko errekorra Jennifer Suhri utzi behar izan zion Stockholmen, zeinek Estatu Batuetako txapelketan, Albuquerquen, gainditu egin zuen, 5,02 metroko jauziarekin.

2013ko abuztuaren 13an, Moskuko atletismoko munduko txapelketan, Isinbáyeva lehiaketatik erretiratu zen goi mailako lehiaketetatik, urrea irabazi ondoren, denboraldiko jauzirik onena lortuz, 4,89 metroko jauziarekin.

Sariak

  • IAAFk urteko atletarik onena izendatu zuen 2004an, 2005ean eta 2008an.
  • 2007an eta 2009an, Laureus Sari ospetsua jaso zuen, urteko kirolaririk onenarentzat.
  • 2009ko irailaren 2an Kirolaren Asturiasko Printzea Saria eman zioten..

Emaitzak

Isinbáyeva 2009ko Munduko Atletismo Lehiaketan Berlin
AñoCompeticiónLugarPuestoMarca
2001Indoor Munduko lehiaketaLisboa4,25m
2002Campeonato de Europako lehiaketaMunich4,55m
2003Indoor Munduko LehiaketaBirmingham4,60m
2003Munduko LehiaketaParis4,65m
2004Campeonato del Mundo Indoor Mundko LehiaketaBudapest1.ª4,86m
2004Olinpiar JokoakAtenas1.ª4,91m
2005Indoor Munduko LehiaketaMadril1.ª4,90m
2005Munduko LehiaketaHelsinki1.ª5,01m
2006Campeonato del Mundo IndoorMosku1.ª4,80m
2006Europako LehiaketaGöteborg1.ª4,80m
2006Copa del Munduko KopaAtenas1.ª4,60m
2007Campeonato del Munduko LehiaketaOsaka1.ª4,80m
2008Indoor Munduko LehiaketaValentzia1.ª4,75m
2008Olinpiar JokoakPekin1.ª5,05m
2009Munduko lehiaketaBerlinDNFXXX
2012Indoor Munduko LehiaketaIstambul1.ª4,80m
2012Olinpiar JokoakLondres4,70m
2013Munduko LehiaketaMosku1.ª4,89m

Palmares hautatua

Palmaresa
Olinpiar Jokoak
Brontzea2012ko Udako Olinpiar Jokoak (Londres)Pertika jauzia
Urrea2008ko Udako Olinpiar Jokoak (Beijing)Pertika jauzia
Urrea2004ko Udako Olinpiar Jokoak (Atenas)Pertika jauzia

Munduko errekorrak

Aire librean

  • 4,82m (Gateshead, 2003ko uztailaren 14a)
  • 4,87m (Gateshead, 2004ko ekainaren 27a)
  • 4,89m (Birmingham, 2004ko uztailaren 25a)
  • 4,90m (Londres, 2004ko uztailaren 30a)
  • 4,91m (Atenas, 2004ko abuztuaren 24a)
  • 4,92m (Brusela, 2004ko irailaren 3a)
  • 4,93m (Lausana, 2005eko uztailaren 5a)
  • 4,95m (Madril, 12005eko uztailaren 6a)
  • 4,96m (Londres, 2005eko uztailaren 22a)
  • 5,00m (Londres, 2005eko uztailaren 22a)
  • 5,01m (Helsinki, 2005eko abuztuaren 12a)
  • 5,03m (Erroma, 2008eko uztailaren 11)
  • 5,04m (Monako, 2008ko uztailaren 29a)
  • 5,05m (Pekin, 2008ko abuztuaren 18a)
  • 5,06m (Zürich, 2009ko abuztuaren 28a)

Pista estalian

  • 4,83m (Donetsk, 2004ko otsailaren 15a)
  • 4,85m (Atenas, 2004ko otsailaren 20a)
  • 4,86m (Budapest, 2004ko martxoaren 6a)
  • 4,87m (Donetsk, 2005eko otsailaren 12a)
  • 4,88m (Birmingham, 2005eko otsailaren 18a)
  • 4,89m (Liévin, 2005eko otsailaren 26a)
  • 4,90m (Madril,2005eko martxoaren 6a)
  • 4,91m (Donetsk, 2006ko otsailaren 12a)
  • 4,93m (Donetsk, 2007ko otsailaren 10a)
  • 4,95m (Donetsk, 2008ko otsailaren 16a)
  • 4,97m (Donetsk, 2009ko otsailaren 15a)
  • 5,00m (Donetsk, 2009ko otsailaren 15a)
  • 5,01m (Stockholm, 2012ko otsailaren 23a)

Erreferentziak

Kanpo estekak