Jose Iraragorri

futbolari bizkaitarra

Jose Iraragorri Ealo (Basauri, 1912ko martxoaren 16a - Galdakao, 1983ko apirilaren 27a)[1] bizkaitar futbolari eta entrenatzailea zen, Athletic eta Euskal Herriko futbol selekzioan jokatu zuena.

Jose Iraragorri

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Iraragorri Ealo
JaiotzaBasauri1912ko martxoaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGaldakao1983ko apirilaren 27a (71 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Athletic1929 / 193611387
Espainiako futbol selekzio nazionala1931 / 193672
Euskal Herriko futbol selekzioa1937 / 193911381
Club Atlético San Lorenzo de Almagro1939 / 194150
Real Club España1943 / 1946
Athletic1946 / 1949287
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera1,78 metro
Izengoitia(k)Chato

FIFA: 51276 Edit the value on Wikidata

Espainiako Gerra Zibila zela eta, Euskal Herriko futbol selekzioarekin nazioarteko bira egin eta Amerikan erbesteratu zen, argentinar eta mexikar txapelketetan jokatuz.

Biografia

'Galdakaoko sudurmotza' deitua,[2][3] 1930eko eta 1940ko hamarkadetan futbolaria izan zen. Hamasei urte besterik ez zituela, Athletic Clubeko gazte taldean hasi zen. 1929an Athletic Clubeko lehen taldean sartu zen, Lafuente, Bata, Txirri II.a eta Gorostizarekin lehen aurrealde historiko ospetsuan.[4] Athletic 1929/30 denboraldian partida bakar bat galdu gabe ligako txapeldun geratu zen eta, gainera, Kopa irabazi zuen denboraldi horretan bertan. Hurrengo denboraldian, Fred Pentlanden eskutik berriro titulu biak eskuratu zituen. Hurrengo bost denboraldietan beste lau titulu nazional irabazi zituen, bi Liga eta bi Kopa.

Gerra Zibila piztean, euskal selekzioaren Europa eta Mexikoko biran parte hartu zuen.[5][6] 1939an, Angel Zubietarekin batera, CA San Lorenzo de Almagro talde argentinarrera joan zen. Argentinako taldean lesio larri bat izan zuen partida gutxira. Ondoren, zazpi urtez jokatu zuen Real Club Españan. Mexikar talde honetan erbesteratutako euskal futbolari askorekin batera aritu zen, Blasco, Zilaurren edo Langara kasu.[7]

1946an Athleticera itzuli zen, baina futbolari karrera amaitzeko. Euskal taldean eman zituen hiru denboraldietan, lehenengoan bakarrik maiz jokatu zuen. Horregatik, 1949an, futbol profesionaletik erretiratu zen, Athletic Cluben hamar denboralditan 179 gol lortu zituelarik.

Oraindik Athleticeko jokalaria zela (1947-48), Barakaldo CF taldean entrenatzeari ekin zion.[8] Gero, 1949 eta 1952 artean, Athletic Club hartu zuen bere gain. Bilboko taldearekin Kopako titulu bat eta Eva Duarte Kopako beste bat lortu zituen. Euskal taldea 103 partidatan zuzendu zuen, horietatik 54 irabaziz.

Hurrengo denboraldietan Real Valladolid eta Celta de Vigoko aulkietatik ere labur pasa zen, lehen taldearekin Federazioaren Kopa irabaziz.[9] 1955eko azaroan Hércules Club de Fútbol taldearen ardura hartu zuen.[10] Patricio Caicedo kargutik kendu eta Sergio Rodríguez uruguaitarrak bitartekaritza lanak egin ondoren, bizkaitarrak alacantear taldearen egoera bideratzea eta Lehen Mailan jarraitzea zuen helburua, baina jaitsiera saihestezina izan zen. Ondoren, besteak beste, Indautxu Kirol Elkartea entrenatu zuen,[11] klub horretako kirol zuzendaria izateaz gain.

Bere ibilbidean zehar, Espainiako futbol selekzio nazionalarekin zazpi aldiz internazionala izan zen, lehena 19 urte zituela 1931ko apirilaren 19an San Mamesen. Emaitza Espainia 0 - Italia 0 izan zen. Bere bigarren partidan, Espainiako selekzioak 1934ko Munduko Futbol Txapelketan egindako lehen golaren egilea izan zen, Espainia 3 - Brasil 1 final-zortzirenetako partidan.[12][3] Guztira, Alemaniaren eta Italiaren aurka birritan, eta Portugalen, Austriaren eta Brasilen kontra behin jokatu zuen.

Ibilbidea

Futbolaria

KlubaUrteakJP (G)
Athletic Club1929-1937113 (81)
San Lorenzo de Almagro1939-1941
Real Club España1941-1946
Athletic Club1946-194927 (7)

Entrenatzailea

KlubaUrtea(k)JP (G)
Barakaldo CF1947-1948
Athletic Club1949-1952
Real Valladolid1952-1953
Celta de Vigo1953-1954
Hércules CF1955-1956
Indautxu KE1959-1960
Indautxu KE1962-1963

Palmaresa

Futbolaria

TituluaKlubaUrtea
Errege KopaAthletic Club1930
LigaAthletic Club1929-30
Errege KopaAthletic Club1931
LigaAthletic Club1930-31
Errege KopaAthletic Club1932
Errege KopaAthletic Club1933
LigaAthletic Club1934
LigaAthletic Club1936
Mexikoko futbol kopaReal Club España1943-44
Campeón de CampeonesReal Club España1944
Mexikoko futbol ligaReal Club España1944-45
Campeón de CampeonesReal Club España1945

Entrenatzailea

TituluaKlubaUrtea
Errege KopaAthletic Club1950
Eva Duarte KopaAthletic Club1950
Federazioaren KopaReal Valladolid1953

Erreferentziak

Kanpo estekak