Juan Garzia

euskal idazlea

Juan Garzia Garmendia[1] (Legazpi, Gipuzkoa, 1955eko otsailaren 8a) euskal idazlea, euskalaria eta itzultzailea da. Filologia ikasi ondoren, irakasle aritu da urte askoan. Gaur egun, EHUko Euskara Zerbitzuan lan egiten du, eta lanpostu horretatik Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bilduma zuzendu du. Joxerra Garzia idazle eta irakaslea anaia du.

Juan Garzia

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaLegazpi1955eko otsailaren 8a (69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Inguma: juan-garzia-garmendia Literaturaren Zubitegia: 69
  Hamlet (Shakespeare)
Fitxategi:0
Audioa
Juan Garzia itzultzailea Shakespeareren "Hamlet" obrako pasartea irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2012
BildumaUrrezko Biblioteka
ISBN978-84-9027-006-6
ItzultzaileaJuan Garzia
  Ostegun izan zen gizona (Maupassant)
Fitxategi:0
Audioa
Juan Garzia itzultzailea Gilbert Keith Chestertonen "Ostegun izan zen gizona" liburuko pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1997
BildumaLiteratura Unibertsala
ItzultzaileaJuan Garzia

Itzulpengintzako Euskadi Saria eman diote bi aldiz: 1999an, Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak liburuagatik, eta 2015ean, William Shakespeareren Sonetoak disko-liburuagatik.

Itzulpengintzan egindako lanekin batera, gramatikari eta estiloari buruzko entsegu batzuk argitaratu ditu.[2][3][4][5][6]

2013an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.[7]

Biografia

Filologia ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan. Geroztik, irakasle jardun du hainbat urtez eta literatura itzulpen ugari egina da. Melville, Borges, Chesterton, Shakespeare, Primo Levi, Schwob, Beckett eta Rulforen obrak euskaratu ditu, besteak beste. 1999an, literatura itzulpen onenaren Euskadi saria irabazi zuen Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak lanarekin. Harenak dira halaber Akaso (1987) ipuin bilduma eta Itzalen itzal (1993) eta Fadoa Coimbran (1995) narrazio-lanak. Haur eta gazte literaturan, Antonio Maria Labaien saria eskuratu zuen 1994an, Sudur puntan mundua lanagatik. Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen (IVAP) Institutuan itzulpengintza-irakasle jardun zuen denboraldi batez eta 1997an, Joskera lantegi liburua argitaratu, euskararen sintaxia hizpide zuela. Urte hartan bertan, Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik saiakera argitaratu zuen.

Idazlanak

Narrazioa

  • Akaso (1987, Erein)
  • Gabonak Gubbio-n (1992, Kutxa Fundazioa)
  • Itzalen itzal (1993, Alberdania)
  • Pernixio (1996, Erein)

Nobela

  • Fadoa Coimbran (1995, Alberdania)

Saiakera

  • Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik (1997, Alberdania)
  • Joskera lantegi (1997, IVAP)

Haur eta gazte literatura

  • Sudur puntan mundua (1995, Alberdania)

Itzulpenak

Erreferentziak

Kanpo estekak