Julen Retegi

Esku huskako pilotaria
Retegi Bi
Izen osoa:Julen Retegi Altzugarai
Jaiotza data:1985eko uztailaren 29a (38 urte)
Jaioterria:Eratsun (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:erretiratua
Postua:aurrelaria
Altuera:1,79 m
Pisua:78 kg
Debutatze data:2005eko uztailaren 7a
Debutatze pilotalekua:Aritzbatalde (Zarautz)
Erretiratze data:2019ko abenduaren 15a
Erretiratze pilotalekua:Astelena (Eibar)

Julen Retegi Altzugarai, pilota arloan Retegi Bi deituraz ezaguna (Eratsun, Nafarroa Garaia, 1985eko uztailaren 29a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, lehenik Asegarce enpresarekin (2005-2009), gero Asperekin (2009-2019).[1] Julian Retegi pilotari handiaren semea da. Datu ofizialetan jasota dagoenez, 1,79 metro luze da, eta 78 kilo pisatzen zuen.[2] Estreinako partida 2005eko uztailaren 7an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan; eta azkena, 2019ko abenduaren 15ean, Eibarko Astelena pilotalekuan. Bere pilotari ibilbideko une gorena 2014ko Buruz Buruko Txapelketa Nagusian heldu zitzaion, txapeldunorde izan baitzen, behe-behetik hasita: Ezkurdia, Olaizola II.a eta Idoate garaitu eta kanporatu ondoren, finala Martinez de Irujoren aurka galdu zuen, 22-9.[3]

Ez daki euskaraz, aitak ez baitzion bere lehen hizkuntza semeari irakatsi.[4][5]

Kirol lorpenak

Erreferentziak