Konrad Lorenz
Konrad Zacharias Lorenz (Viena, Austria, 1903 azaroaren 7a -Altenberg, Austria, 1989ko otsailaren 27a) Etologiaren sortzailetariko bat izan zen, 1973ko Fisiologia eta Medikuntzako Nobel Saria jaso zuena. Ekarpen oso garrantzitsuak egin zituen animalien portaeraren ikerkuntzan, aditu gehienen ustez bera izan baitzen Etologiaren nondik-norakoak ezarri eta finkatu zituena.
Konrad Lorenz | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Viena, 1903ko azaroaren 7a | ||
Herrialdea | Austria | ||
Heriotza | Viena, 1989ko otsailaren 27a (85 urte) | ||
Hobiratze lekua | Sankt Andrä-Wördern (en) | ||
Heriotza modua | : giltzurruneko gutxiegitasuna | ||
Familia | |||
Aita | Adolf Lorenz | ||
Ezkontidea(k) | Margarethe Gebhardt (en) | ||
Anai-arrebak | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Vienako Unibertsitatea 1933) Doktoretza : zoologia Columbia Unibertsitatea (1922 - 1923) undergraduate education (en) : medikuntza Vienako Unibertsitatea (1923 - 1928) Medikuntzako doktorea | ||
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea Doktoretza | ||
Doktorego ikaslea(k) | Gertraud Kühnelt (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | etologoa, zoologoa, biologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, medikua, filosofoa, psikologoa eta naturalista | ||
Lantokia(k) | Königsbergeko Unibertsitatea eta Munich | ||
Enplegatzailea(k) | Vienako Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea Königsbergeko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Austriako Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Bavariar Akademia | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista | ||
Biografia
1903ko azaroaren 7an jaio zen Vienan, garai hartako inperio austro-hungariarraren hiria, baina gaur egun Austriako hiriburua dena. Eboluzioaren teoriek erakarrita Zoologia ikasi nahi zuen, baina aitaren aginduz Medikuntza ikasteari ekin zion, New York-eko Columbia unibertsitatean. Ikasketak bukatuta, sorterrian Zoologia ere ikasi zuen, 1933an bere doktoretza lortuz.
1939 eta 1941eko urteen artean Königsberg-eko unibertsitatearen irakasle izan zen, psikologia arloan. Unibertsitate horretako arduradunek ezaguera biologikoak zituen psikologia irakaslea nahi zuten. Bigarren Mundu Gerran nazien armadan mediku gisa aritu zen, Posen-go ospitaleko neurologia eta psikiatria sailean. Ekialdeko frontera bidalia, errusiarren esku erori zen, eta beraien ospital batzuetan lan egin behar izan zuen 1948. urtera arte.
Austriara itzulita buru-belarri sartu zen animalien portaeraren ikerkuntzan. 1950 eta 1954 bitarteko urteetan Bulder-go Max Planck Institutua zuzendu zuen, eta 1955 eta 1973ko urteen artean Seewiesen-ekoa. Bi unibertsitate horietan portaeraren fisiologiaren eremuan jardun zuen. 1989ko otsailaren 27an Viena ondoko Altenberg hirian zendu zen. Hil aurretiko azken urteetan mugimendu ekologistara hurbildu zen, ingurumenaren patuaz kezkatua.
Ekarpen zientifikoa
1939an Nikolaas Tinbergen-ekin batera animali-portaeraren eskola etologikoa sortu zuen, ipar-amerikako psikologo esperimentalen taldearekin talka egingo zuena. Estatu batuarrek animaliak laborategian ikertzen zituzten bitartean, europarrek bere ingurune naturalean behatzen zituzten. Ahate eta antzara kumeen ikasketa prozesuak aztertzerakoan Lorenz ohartu zen etapa labur batean txitek gurasotzat hartzen dutela ikus edo entzumen estimulu egokiak bidaltzen dituen edozein izaki. Inpronta deitu zion kumeek duten ezagutze-etapa horri.
Animalien portaeraren atzean jokabide-eredu zehatzak zeudela frogatzen saiatu zen beti Lorenz. Jokabide-eredu horien oinarrian, funtsean, faktore genetikoak egonik. Eredu horiek animaliaren biziraupenarentzat funtsezkoak dira, bere ezaugarri fisiologikoak bezainbeste. Espezien eboluzioan, hortaz, zeregin oso garrantzitsua ere bete izan dute jokabidearekin lotuta dauden alderdiak.
Gizartearen antolamendua eta giza agresibitatea aztertu zuen, bere oinarri biologikoak azpimarratuz. Giza agresibitatearen osagai genetikoa bere lurraldearen defentsa egiten duten animalien portaerarekin alderatu zuen.