Koteto Ezkurra

pilotaria; erremontean aritzen da
Koteto Ezkurra
Izen osoa:Jose Ezkurra Zuntzarren
Jaiotza data:1973ko abuztuaren 9a
(50 urte)
Jaioterria:Doneztebe, Malerreka (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea:erremontea
Postua:aurrelaria
Debutatze data:1990eko uztailaren 6a
Debutatze pilotalekua:Uharteko Euskal Jai Berri pilotalekua

Jose Koteto Ezkurra Zuntzarren (Doneztebe, Nafarroa Garaia, 1973ko abuztuaren 9a) erremontari profesional ohia da. 1990. urtean debutatu zuen, eta bera da erremonteko buruz buruko txapelketa gehien irabazi duena: 11 guztira. Jesus Abregorekin batera, historiako erremontari handiena dela jotzen da.[1] Haren aita, Jose Ezkurra, esku huskako pilotari profesionala izana da.

1989an Espainiako gazte mailako txapeldun bilakatu zen. Bere trebetasun handiari esker, 1990eko uztailaren 6an debutatu zuen, 16 urte besterik ez zuela. Berehalako gorakada izan zuen, eta 1990eko hamarkadaren erdialdean kirol horretan bere nagusitasuna ezarri zuen. Bereganatu dituen titulu eta txapelketen kopuruak ez du parekorik; erremonteko buruz buruko hamaika txapel irabazi ditu, eta binakako hiru txapelketa ere bai: 1994koa (Eizagirre lagun zuela), 1999koa (Imazekin) eta 2006koa (San Miguelekin batera). Datu horiek guztiek, Jesus Abregorekin batera, inoizko erremontari onena dela adierazten dute.

Erremontaria Altsasuko sustraiak eskulturan

Kotetoren omenez, Doneztebeko pilotalekuak Ezkurra pilotalekua izena du 2015eko irailaz geroztik.[2]

Buruz buruko txapelketan jokatutako finalak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaTantoakPilotalekua
1995Koteto EzkurraAizpuruGalarreta
1996Koteto EzkurraEizagirreGalarreta
1997Koteto EzkurraEizagirreGalarreta
1998Koteto EzkurraLizasoGalarreta
1999Koteto EzkurraEizagirreGalarreta
2000LizasoKoteto EzkurraGalarreta
2001Koteto EzkurraLizasoGalarreta
2002Koteto EzkurraZeberioGalarreta
2003EizagirreKoteto EzkurraGalarreta
2004Koteto EzkurraLizaso35-33Galarreta
2005Koteto EzkurraLizasoGalarreta
2007ZeberioKoteto Ezkurra35-17Galarreta
2010Koteto EzkurraSan Miguel30-24Galarreta
2011Koteto EzkurraUrrutia30-22Galarreta

Erreferentziak