La Défense

La Défense Parisko eskualdeko negozio gune nagusia da, eta Europako lehena bulego merkatuan[1]. Senako Gainak departamenduan dago, Parisko ardatz historikoaren jarraipenean, Louvre museoan hasi, Eliseo Zelaien hiribidetik jarraitu, Garaipen Arkutik igaro eta Sena ibaia zeharkatu ondoren[2]. Negozio gune hau hiru udal barrutien barnean dago: Nanterre, Courbevoie eta Puteaux.

La Défense
Finantza barrutia
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSenako Gainak
Izen ofizialaParis La Défense
Posta kodea92
Geografia
Koordenatuak48°53′30″N 2°14′27″E / 48.8917°N 2.2408°E / 48.8917; 2.2408
Map
Azalera14 km²
Altuera53 m
MugakideakPuteaux, Courbevoie, Nanterre, La Garenne-Colombes eta Neuilly-sur-Seine
Demografia
Biztanleria42.000
Dentsitatea3.000 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1958
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Udako Ordua
parisladefense.com

La Défense auzoan etxe orratz eta eraikin garai ugari dago, gehienak bulegoak (3 milioi m² inguru). Hala ere, funtzio askotako auzoa da: 600.000 m² etxebizitza eta Quatre-Temps merkatari gunea (1981ean inauguratua). 2009an, auzoak 180.000 soldatako eta 20.000 biztanle zituen[3].

Auzoa norabide bakarreko ingurabide baten barnealdean eta kanpoaldean hedatzen da. 160 ha ditu eta 2010tik aurrera lau sektoretan banatuko da (Arche Nord, Arche Sud, Esplanade Nord eta Esplanade Sud), aurreko 12 sektore zenbakituak ordezkatzeko. Auzoaren erdigunea 31 hektareako[3] oinezkoen lauza batek hartzen du, lur naturaletik goratua, non ibilgailuak (garraio eta hornikuntzakoak) eta oinezkoak bertikalki banandurik dauden. Lauzaren gainean, 60 inguru artelan daude, La Défense aire zabaleko museo bihurtuz.

La Défense ez da negozio gune bakartu bat, baizik eta Paris mendebaldeko beste atal bat, aktibitate tertziarioko eskualde garrantzitsua[4].

Negozio gunearen hiri-antolaketaren ardura 1958tik Etablissement Public pour l'Aménagement de la région de la Défense (EPAD) erakundeak du. 2010tik, erakundearen kudeaketa eremua hedatu egin zen, Établissement Public d'Aménagement de la Défense Seine Arche (EPADESA) sortzeko, ardatza jarraitu Grande Arche eraikinetik haraindira, Senarekin berriz topo egin arteko eremua hartuz.

Eraikinak

Auzoko eraikin ezagunak gaur egun La Défense Arkua edota Grande Arche (Arku Handia) eta CNIT (Centre des nouvelles industries et technologies) dira. Grande Arche bulego-eraikinak Garaipen Arkuaren jarraipena-edo da, ardatzean kokatua eta erdian hutsune handia uzten duena, ardatzeko ikuspegia jarraituz.

Hala ere, eraikin ikusgarrienak etxe orratzak dira, auzoaren garapenaren arabera lau arotan banatuak. Hauek dira aipagarrienak: Tour Initiale eta Tour Europe lehen belaunaldikoak,Tour CB21 eta Tour Areva bigarrenekoak, Tour Total hirugarrenekoak eta Tour Alto etq Tour Trinity laugarrenekoak.

Dorre nagusiak

Taulako dorre edo etxe orratz batzuk ez daude EPAD erakundeak kudeatutako eremuan, baina hurbil daudenez, auzoaren partetzat hartzen dira. Granite dorrea da horietako bat, Seine-Arche proiektukoa.

LekuaIzenaDataGaraieraSolairuakEgoera
1Hermitage Plaza Tour A2025323 m93proiektua
2Hermitage Plaza Tour B2025323 m91proiektua
3The Link2025242 m52proiektua
4Tour First (ex Tour AXA)1974 / 2011 [5]231 m50Eraikia
5Tours Sisters2025231 m50proiektua
6Tour Hekla2022220 m51proiektua
7Tour Majunga2013195 m45Eraikia
8Tour Total (Coupole)1985187 m48Eraikia
9Tour T12008185 m37Eraikia
11Tour Granite2008184 m37Eraikia
12Tour D22013180 m37Eraikia
13Tour CB21 (ex Tour Gan)1974 / 2010179 m42Eraikia
14Tour Saint-Gobain (ex Tour M2)2019178 m44Eraikia
15Tour Areva (CB1)1974178 m44Eraikia
16Tours Société Générale1995167 m (x2)37Eraikia
17Tour Trinity2020167 m33Eraikia
18Tour Carpe Diem2012166 m32Eraikia
19Tour EDF (PB6)2001165 m40Eraikia
20Tour Cœur Défense2001161 m40Eraikia
21Tour Alto2020160 m38Eraikia
22Tour Adria2002155 m40Eraikia
23Tour Égée1999155 m40Eraikia
24Tour Ariane (PB13)1975152 m36Eraikia
25Tour Dexia (CBX)2005143 m34Eraikia
26Tour Eqho (CB50)1988140 m40Eraikia
27Tour Défense 2000 (PH3)1974136 m46Eraikia
28Tour Les Poissons1970128 m42Eraikia
29Tour Michelet (ex Total - PB17)1985127 m34Eraikia
30Tour France1973126 m41Eraikia
31Tour Europlaza (CB12)1972122 m31Eraikia
32Tour Franklin (PB3/PB4)1972120 m33Eraikia
33Tour Séquoia1989119 m33Eraikia
34Tour Winterthur (PB2)1973119 m33Eraikia
35Tour CGI (CB16)1971117 m32Eraikia
36Tour Neptune (CB33)1975113 m28Eraikia
37Tour Aurore (CB17)1970110 m29Eraikia
38Tour Manhattan (CB18)1975110 m32Eraikia
39Tour Ève (PH21)1975109 m37Eraikia
40Tour Initiale (PB31)1967109 m34Eraikia
41Tour Gambetta (CH2)1975106 m37Eraikia
42L'archipel2021106 m24Eraikia
43Tour Cèdre1998103 m23Eraikia
44Tour Landscape (PB111/PB112)1983101 m28Eraikia
45Tour Allianz One1984100 m22Eraikia
46Tour Opus 12 (PB12)1973100 m25Eraikia
47Tour Blanche (CB15)196799 m27Eraikia
48Tour Europe (CB14)196499 m28Eraikia
49Tour Prisma199697 m25Eraikia
50Tour Atlantique (PB11)197095 m27Eraikia
51Tour Pacific199290 m25Eraikia
52Hôtel Meliá Paris La Défense201582.7 m23Eraikia
53Tour Voltaire (PB 113)198882 m23Eraikia
54Tour Exaltis200672 m16Eraikia

Hezkuntza

Paris La Défense-k Pôle universitaire Léonard-de-Vinci klusterra, IA Institut[6], EPITA campusa[7] eta 4 negozio eskola biltzen ditu: EDC Paris Business School, ESSEC Business School, ICN Business School eta IESEG Business School[8]. Paris-La Défense European School of Paris-La Défense, 2020an Europako Eskola gisa egiaztatua izan zen nazioarteko lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako eskola.

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak