Lantaron

Lantaron[1][oh 1] Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gaur egun duen lur eremua 1978an hartu zuen, Bergonda eta Salcedo udalerriek bat egin zutenean. Bi zati bereiziak ditu, Gaubeako lurrak tartean direla. Gasteiztik 34 bat kilometrora dago.

Lantaron
 Araba, Euskal Herria
Kondestablearen dorrea, Lantarongo Fontecha herrian

Lantarongo armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñana
Izen ofiziala Lantarón
AlkateaFrancisco Javier Uriarte Jairo (EAJ)
Posta kodea01213 / 01423
INE kodea01902
Herritarralantarondar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°44′49″N 2°59′41″W / 42.7469°N 2.9947°W / 42.7469; -2.9947
Map
Azalera67,85 km2
Garaiera520 metro
Distantzia34 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria938 (2023)
7 (2022)
alt_left 381 (%40,6) (%52,7) 494 alt_right
Dentsitatea14,65 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 0,86
Zahartze tasa[2]% 14,96
Ugalkortasun tasa[2]‰ 22,22
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 87,5 (2011)
Genero desoreka[2]% -7,33 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 8,83 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 14,8 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 4.36 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1978
Webguneahttp://www.lantaron.org/

Geografia

GR 1 edo Bide Historikoa ibilbide luzeak udalerria zeharkatzen du. Araba barruko zatian, etapa hauek pasatzen dira Lantarondik: 10.a (Armiñón-Salcedo), 11.a (Salcedo-Fontecha) eta 12.a (Fontecha-Gesaltza).[5]

Ingurune naturala

Ebro ibaiak markatzen du hegoaldeko muga, Euskal Herrikoa ere badena. Udalerria bi zatitan banatuta dago:

  • Mendebaldekoan Sobrón herrixka eta bainuetxe zaharra daude. Gaubeako Bachicabo herriko lurrek banatzen dituzte beste herriengandik. Árcena mendilerroak zaildu egiten du iparraldearekiko komunikazioa; bertan dago udalerriko mendirik altuena: Mota (1315 m); tontorrean Tobalina, Gaubea eta Lantaron biltzen dira. Sobrongo lurrak Ebroren urek moztu duten arroila batean daude: aipatu Árcenaren eta hegoaldean, dagoeneko Gaztelako lurretan Obarenes mendien artean pasatzen da. Arroilan bertan Sobrongo urtegia dago.
  • Beste herri guztiak ekialdeko zatian daude; altuerak xumeagoak dira. Hala ere muino ugari dago eta iparraldean, Erriberagoitiarekiko mugan Somo mendia (902 m) dago.Udalerriko Ebroren ertzeko lurrik baxuenak 450 bat metrotara daude.

Ebrora doazen ibai eta erreka batzuek zeharkatzen dute udalerria. Handiena Omecillo da. Xumeagoen artean Del Lago erreka,[oh 2] Arreoko aintziratik datorrena; Nuestra Señora del Lago baseliza, aintziratik hurbil Fontechatik Gesaltza Añanara zihoan "gatzaren bidean" dago,[6] eta ingurua kondaira batzuen kokalekua da.

Udalerri mugakideak

Historia

Egungo udalerria, Bergonda eta Salcedo udalerriak batu zirenean sortu zen, 1978. urtean. Izena, Erdi Aroan existitu zen Lantarongo herri eta konderritik datorkio; gerora desagertu zen (1800 ingururako jada herri hustua zen), eta Sobrón eta Bergonda artean kokaturik zegoen. 911. urtean Lantarongo Tellez delako baten aipamena ageri zen; eta 929. urtean, Alvaro Herrameliz zen Lantarongo kondea.

Ekonomia

Nekazaritza izan da historikoki arlo ekonomiko nagusia baina XX. mendearen azken hamarkadetan gauzak aldatu ziren. Lantaronen hamar bat kimika-enpresa daude. Halaber, 2006tik, udalerriko Zubillaga herritik gertu, ziklo konbinatuko zentral termiko bat eraiki nahi du Gas Natural konpainiak, Euskal Autonomia Erkidegoaren elektrizitate-beharraren %25a asetuko omen duena.[7] Proiektuaren aurrean herri-kontsulta bat burutu zen 2008an eta biztanle gehienek kontrako iritzia plazaratu zuten.[8] Kontuan izan kimika-enpresen ugaritasunak eta Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren hurbiltasunak ingurumena udalerriko arazo larrienetakoa bihurtzen dutela.

Merkataritza-harreman gehienak Mirandarekin garatzen dira.

Banaketa administratiboa

Lantaron 12 herrik osatzen dute. Kontzeju bana dute; beraz, herri horietako bakoitzean administrazio batzarrerako hauteskundeak egiten dira.

Demografia

Lantarongo biztanleria
Datu-iturria: INE

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Lantaronen»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Lantarongo udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

ZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
217 (% 48,76)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 7
110 (% 24,72)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
1 / 7
87 (% 19,55)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
31 (% 6,97)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

Alkateak

Hauek izan dira Lantarongo azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[9]
Jose Maria Cabezon Perez[9][10]19791983Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Cabezon Perez[10]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Cabezon Perez19871991Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Cabezon Perez19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Cabezon Perez19951997 aEuzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Barredo Arana19971999Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Barredo Arana19992003Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Barredo Arana20032007Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Barredo Arana20072011Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Uriarte Jairo[11]20112015Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Uriarte Jairo[9][11]20152019Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Uriarte Jairo[11]20192023Euzko Alderdi Jeltzalea[12]
Koldo Salbidea[11][13][14]2023JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Ondasun nabarmenak

Sobrongo urtegia

Lantarondar ezagunak

Kartografia

  • Eusko Jaurlaritzako 1:25.000 eskalako mapen serieko 4 (Valderejoko Natur Parkea) eta 8 (Arkamo eta Badaia mendikateak) zenbakiak.

Argazki galeria

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba