Liao dinastia

Liao dinastia (txinera tradizionalez: 遼朝; txinera sinplifikatuz: 辽朝; pinyinez: Liáo cháo, khitanez: Mos Jælud) edo Khitan Inperioa, ofizialki Lao Handia deitua, Yelu klaneko khitan mongolek Txina konkistatu ostean sortu zuten dinastia da.

Liao dinastia
Geografia
HiriburuaLindong (en) Itzuli, Liaoyang Fu (en) Itzuli, Q16078163 Itzuli, Liao Nanjing (en) Itzuli eta Datong Fu (en) Itzuli
43.97892, 43.96734 eta 43.97185,119.38618, 119.35696 eta 119.39174 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Historia
Sorrera data: 916
Bestelako informazioa

Khitanek, gaur egungo Mantxurian duela mende asko bizi ziren tungus talde etnikoetako batek, 907. urtean Kithan izena hartu zuen estatu bat sortu zuten. Geroago, Txinako iparraldea konkistatu ondoren, estatuak txinatar estiloko gobernu-formak bereganatu zituen, Liao izen dinastikoa hartuz, bere antzinako lurraldeko izen bereko ibaitik (gaur egungo Txinako Liaoning probintzian dagoena). Liaotarren inperioa Song dinastiarekin (hegoaldean) eta Txinako ipar-mendebaldeko zati bat gobernatzen zuen Tangut Inperioarekin (edo Mendebaldeko Xia dinastia) bizi izan zen.

Khitanen inperioa 1125. urtean erori zen behin betiko, beste herri altaiko batek garaitua, yurchenek, Liaotarren lurraldea konkistatu eta euren dinastia propioa (Jin dinastia) sortu zutelarik.

"Khitan" izenetik datorkio Erdi Aroan Txinak Europan zuen "Catay" izena. Txinaren egungo izenek, errusieraz (Kitai), mongolieraz (Qitad) eta uigurraz (Hitay), jatorri bera dute.


Enperadoreen zerrenda

Lao dinastiako enperadoreak
Tenplu izenaHilondoko izena1Jurchen izenaAgintaldiaEra eta urteak
Taizu (太祖 Tàizǔ)Shen Tian HuangdiYelü Abaoji (耶律阿保機 Yēlǜ Ābǎojī)907-926Shence (神冊 Shéncè) 916-922
Tianzan (天贊 Tiānzàn) 922-926
Tianxian (天顯 Tiānxiǎn) 926
Taizong (太宗 Tàizōng)Xiao Wu HuangdiYelü Deguang (耶律德光 Yēlǜ Déguāng)926-947Tianxian (天顯 Tiānxiǎn) 927-938
Huitong (會同 Huìtóng) 938-947
Datong (大同 Dàtóng) 947
Shizong (世宗 Shìzōng)Tian Shou HuangdiYelü Ruan (耶律阮 Yēlǜ Ruǎn)947-951Tianlu (天祿 Tiānlù) 947-951
Muzong 穆宗 Mùzōng)Yelü Jing (耶律璟 Yēlǜ Jǐng)951-969Yingli (應曆 Yìnglì) 951-969
Jingzong (景宗 Jǐngzōng)Yelü Xian (耶律賢 Yēlǜ Xián)969-982Baoning (保寧 Bǎoníng) 969-979
Qianheng (乾亨 Qiánhēng) 979-982
Shengzong (聖宗 Shèngzōng)Wen Wu Da Xiao Xuan HuangdiYelü Longxu (耶律隆緒 Yēlǜ Lóngxù)982-1031Qianheng (乾亨 Qiánhēng) 982
Tonghe (統和 Tǒnghé) 983-1012
Kaitai (開泰 Kāitài) 1012-1021
Taiping (太平 Tàipíng) 1021-1031
Xingzong (興宗 Xīngzōng)Xiao Zheng HuangdiYelü Zongzhen (耶律宗真 Yēlǜ Zōngzhēn)1031-1055Jingfu (景福 Jǐngfú) 1031-1032
Chongxi (重熙 Chóngxī) 1032-1054
Daozong (道宗 Dàozōng)Yelü Hongji (耶律洪基 Yēlǜ Hóngjī)1055-1101Qingning (清寧 Qīngníng) 1055-1064
Xianyong (咸雍 Xiányōng) 1065-1074
Taikang (太康 Tàikāng) o Dakang (大康 Dàkāng) 1075-1084
Da'an (大安 Dà'ān) 1085-1094
Shouchang (壽昌 Shòuchāng) o Shoulong (壽隆 Shòulóng) 1095-1101
Tianzuodi (天祚帝 Tiānzuòdì)Yelü Yanxi (耶律延禧 Yēlǜ Yánxǐ)1101-1125Qiantong (乾統 Qiántǒng) 1101-1110
Tianqing (天慶 Tiānqìng) 1111-1120
Baoda (保大 Bǎodà) 1121-1125
1: Hilondoko izen osoak jakiteko, enperadore bakoitzaren artikulura jo.


Kanpo estekak


Artikulu hau Txinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.