Mendikota

Zuberoako udalerria

Mendikota ([mendikota]) Zuberoako erdialdeko udalerri bat da, Arbaila eskualdean dagoena, Ühaitza ibaiaren ezkerraldean, Maule-Lextarreko kantonamenduan. 6,33 km2 ditu, eta 2006an 211 biztanle zituen (mendikotarrak). Auzo nagusiak Mendikota (herriburua) eta Etxandi dira.

Mendikota
 Zuberoa, Euskal Herria
Jasokundearen eliza

Armarria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofizialaFitxategi:Ez  Menditte
AuzapezaCyril Arhie
(2020-2026)
Posta kodea64130
INSEE kodea64378
Herritarramendikotar
Ezizenabühamiak eta buhame galantak
Kokapena
Koordenatuak43°09′43″N 0°54′06″W / 43.1619°N 0.9017°W / 43.1619; -0.9017
Map
Azalera6,33 km2
Garaiera176 - 575 metro
Demografia
Biztanleria200 (2018:  2)
Dentsitatea30,17 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,89
Ugalkortasuna[1]‰ 75,02
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,05 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,33 (2011)
Langabezia[1]% 4,04 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 71,28 (2010)
Erabilera% 42,23 (2011)


Geografia

Ingurune naturala

Ühaitza ibaia udalerritik igarotzen da, baita bertara isurtzen diren Ibarra, Ordobi eta Espileko errekak ere.

Udalerri mugakideak

Historia

1327. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mendikotako herria.

Ekonomia

Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (barazkiak, bazkarako landareak, artoa, ardi azienda) eta haren inguruan sorturiko industria (janari industria) dira.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
429453517512586583543555510
185618611866187218761881188618911896
443444423418390414407423416
190119061911192119261931193619461954
405402388304312304288267263
196219681975198219901999200920142020
262253224203214187217191204

Politika

Alkateak

AlkateaAgintaldia
Pierre Patalagoity1995-2001
Pierrette Mercapide2001-2008
Jean-Pierre Etchart2008-2014
Jean-Pierre Etchart2014-2020
Cyril Arhie2020-2026

Azpiegiturak

Hezkuntza

Zuberoako nekazaritza lizeoko ("Lycée Agricole et Rural Privé de Soule", LARPS) egoitza bat Mendikotan dago[2].

Garraioa

Txik Txak autobus sareko 11. lineak zerbitzua ematen dio udalerriari, astelehenetik larunbatera.

Horrez gain, udalerriko biztanleek Txik Txakeko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute astearte, ostegun, ostiral eta larunbatetan, Barkoxera, Maule-Lextarrera, Ospitalepera edo Sarrikotapera joateko.

Kultura

Euskara

Herriko euskara zuberera da (Basabürüako azpieuskalkia[3]), eta euskaldunak dira mendikotarren % 73.

Kirola

U.S. Menditte da herriko errugbi taldea. Etxekopaia udal zelaian jokatzen ditu etxeko partidak.

Ondasun nabarmenak

Argazki galeria

Mendikotar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa