Maule-Lextarre

Zuberoako hiriburua
Artikulu hau Zuberoako hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maule (argipena)».


Maule-Lextarre ([maule leʃtaʁe]) Zuberoako hiriburua da, 1841ean Maule eta Lextarre herriek bat egin zutenean sortua.

Maule-Lextarre
 Zuberoa, Euskal Herria
Maule-Lextarreren ikuspegia Mauleko gaztelutik.


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala  Mauléon-Licharre
AuzapezaLouis Labadot (PCF)
(2020-2026)
Posta kodea64130
INSEE kodea64371
Herritarramauletar-lextarrar
Kokapena
Koordenatuak43°13′27″N 0°53′13″W / 43.2242°N 0.8869°W / 43.2242; -0.8869
Map
Azalera12,8 km2
Garaiera214 metro
Distantzia0 km (Maule-Lextarretik)
Demografia
Biztanleria2.950 (2018:  1)
Dentsitatea239,77 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,92
Ugalkortasuna[1]‰ 46,53
Ekonomia
Jarduera[1]% 70,94 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,33 (2011)
Langabezia[1]% 5,22 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 57,41 (2010)
Erabilera% 25,04 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1841. urtea
Webguneahttp://www.mauleon-licharre.fr/eu.html

Maule, gaztelu-gotorleku bat zuen muino baten magalean garatu zen. Hasiera batean, Akitaniako bizkonderriaren menpe egon zen, eta Maule izenaz 1050-1070. urteen bitartean sortu zen.

Etimologia

"Maule" toponimoa[2] XII. mendeko erdialdean aipatua izan zen (Baionako kartularioa[3]), eta itxura hauek ditu: Malleon (1276, paper gaskoniarrak),lo marcadiu et bastide de Mauleoo (1387, Nabarrengoseko notarioek[4]),Malus-Leo (1454, Baionako kapitulua[5]),Mauleo eta Mauleon de Sole (1460, Ohixen kontratuak[6]) eta, azkenekoz, Mauleon (1650).

"Lextarre" toponimoa,[2] berriz, itxura hauek ditu: lo noguer de Lixarre, hau da lieu d'assemblée judiciaire sous un noyer edo "intxaurrondo baten menpean egiten zen batzar judizialaren lekua" (1385, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[7]),Sent-Johan de Lixare eta la font de Sent-Johan de Lixare edo "Donibane-Lextarreko iturria" (1470 eta 1481 hurrenez hurren, Ohixen kontratuak[6]),Lixarra (1508, Baionako kapitulua[5]) eta Lixarre (1650).

Frantsesez Mauléon-Licharre eta okzitanieraz Maulion-Lextarre ditu izenak.

Geografia

Maule

Hidrografia

Uhaitzandi ibaiak, Oloroeko ibaiaren ibaiadar nagusia dena, udalerria zeharkatzen du.[8] Bere ibaiadarrak diren Urgorri, Lako eta Manga errekek ere gauza bera egiten dute.

Halaber, Oloroeko uhaitzaren ibaiadar den Auzetek ere Zuberoako hiriburua zeharkatzen du.

Udalerri mugakideak

Historia

Ingelesen okupazioa

XI. mendean, Zuberoa Akitaniako bizkonderriaren menpe zela.1261an, Edward I.a Ingalaterrakoa, orduan printzea zela, bere indarrak erakutsi nahi eta Zuberoako bizkondeak meneratzera behartu eta bizkonde bihurtu zen. Bere boterea finkatzeko, eskualdean zenbait hiribildu gotortzea eta Atharratzen (egungo Atharratze-Sorholüze) eta Maulen gotorlekuak eraikitzea erabaki zuen. Erdi Aroko harresiak, orain galduta, hiribildua babesten zuen. Barnealdean angeluzuzeneko enparantza handia etxez inguratuta zegoen. Akitania Ingalaterraren agindupean egon zen 1307-1449 artean, Zuberoa barne.

1449 urtean Gaston IV.a Foixkoak herria setiatu eta harrapatu zuen. Hala ere, hogei urte geroago mauletarrak altxatu eta gainditu egin zuten, aske geratuz. XVI. mendean Beltzuntze familia egon zen agintean.

Maule, Zuberoako hiriburua

Mauleko gaztelua.

Paul Raymondek[2] Maule gazteluzainak, erregearen baile eta Zuberoako administrazioa zituela aipatu zuen.

1790ean, Maule Barkoxe, Domintxaine, Maule, Zünharreta eta Atharratze herriek sortutako kantonamenduaren hiriburu bihurtu zen. Orduko Mauleko Kantonamenduak egungoak dituen udalerriak zituen, Barkoxe, Ospitalepea eta Arrokiaga kenduta eta Doneztebe gehituta.

1841ko martxoaren 19an Maule eta Lextarre herriak batu eta Maule-Lextarre udalerria osatu zuten.

Lextarreko Gortea

Lextarren Zuberoa osoko epaitegi gorena zegoen, "Lextarreko Gortea" izenekoa.[2] Epaitegi honen erabakiak Akizeko Auzitegietan eta Guianako sénéchal aurrean apelatu zitezkeen.

"Lextarreko Gortea" osatzen zuten epaileak Mauleko gazteluzaina, Zuberoako hamar ahaldunak edo potestats eta kapareak ziren. Zuberoako ohituraren arabera,[9] 1520an hauek ziren hamar ahaldunak:

«au pays de Sole son dets potestats, es assaver : lo senhor deu Domec de Lacarri, lo senhor de Bimeinh de Domasanh, lo senhor deu Domec de Sibas, lo senhor de Olhaibi, lo senhor deu Domec d'Ossas, lo senhor d'Amichalgun de Charri, lo senhor de Genteynh, lo senhor de la Sala de Charrite, lo senhor d'Espes et lo senhor deu Domec de Cheraute. Los quoaus son tenguts de venir a tout le menhs de oeitene a oeitene a la Cort de Lixare tenir cort ab lo Capitaine Castellan.»


Aro Garaikidea

Hiria estatu osoan argindarra izan zuen lehenetakoa izan zen; horretarako Uhaitzandiko eihera eta zentral elektrikoak erabili zituzten[10].

Ekonomia

Maule-Lextarreko espartingileak 1909an.

Maule-Lextarre espartinaren hiriburua da. Hala ere, oraindino badaude nekazaritzarekin lotura estua duten jarduerak (abelazkuntza, belardiak).

Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak egoitza ere badu bertan.

Demografia

1840 hamarkadan, Maulek eta Lextarrek bat egin zutenean, 1.500 biztanle ingurukoa zen bertako populazioa. Goranzko joera izan zuen XX. mendearen bigarren erdialdera arte eta 4.500 biztanleen maila gainditu zuen. 1960ko hamarkadatik aurrera, ordea, biztanle galera hasi zen eta XXI. mendearen bigarren hamarkadan 3.000 biztanle zituen.

Maule-Lextarreko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika eta administrazioa

Auzapezak

AgintaldiaAuzapezaAlderdiaLanbidea
1977-2001Jean LougarotPSIrakaslea
2001-2008Denis Barbé-LabarthePSMekanikaria
2008-2020Mixel EtxebestIndependenteaEnpresaria
2020-Louis LabadotPCFIrakaslea

Azpiegiturak

Hezkuntza

Maulek hiru haur hezkuntza, eskola publiko bat (Argia), eskola pribatu bat (Saint-François), lizeo pribatu bat (Saint-François), lizeo publiko bat (Champo[11]) eta nekazaritza eskola pribatu bat (Zuberoako Laborantza Lizeoa) ditu.

Kirola

Mauleko kirol kluba 1905ean sortutako Sport Athlétique Mauléonais da, bere errugbi sailak egun Fédérale 1 mailan aritzen duena.

Mauletik 2007ko Frantziako Tourraren 16. etapa igaro zuen, uztailaren 25ean egindakoa eta Orthezetik Aubisquera zihoana.

Kultura

Sweven taldearen kontzertua Zinka ostatuan.

Jaialdiak

Mauleko jaiak uztailaren 14an ospatzen dira. Festa hauei Pierre Bordazarrek ospea eman zien "Les Fêtes de Mauléon" bere abestiari esker[12]. Lau egunez, hainbat ekintza egiten dute: pilota, musika, dantza, fanfarreak, zezensuzkoak, gaztelutik botatako su artifizialak, eta abar.

Zinka Bizirik Elkartea

Zinka ostatuan zuzeneko kontzertuak izaten dira asteburu askotan. Talde ez hain ezagunak eta ezagunak txandakatzen dituzte, musika estilo anitzekoak. Urtean zehar taldeen erdiak euskaldunak izatea dute helburu[13].

Bertsolaritza

Bertso Txapelketetako saioak ohikoak izaten dira Maulen. Iparraldeko hainbat txapelketa desberdinetako kanporaketak bertan izateaz gain Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak ere jokatu izan dira 2013 eta 2017an.

Ondasun nabarmenak

Mauletar-lextarrar ospetsuak

Hiri senidetuak

Maule ondorengo hiri eta herriekin senidetuta dago:

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa