Moreda Araba

Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Moreda (argipena)».

Moreda Arabako hego-ekialdeko udalerria da, Arabako Errioxako eskualdekoa. Gasteiztik 55 bat kilometrora dago, Nafarroako muga parean. Izen bereko herria udalerriaren erdialdean dago.

Moreda Araba
 Araba, Euskal Herria
Moredaren ikuspegia

Moreda Arabako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Moreda de Álava / Moreda Araba
AlkateaMiguel Ángel Bujanda Fernández (en) Itzuli
Posta kodea01314
INE kodea01039
Herritarramoredar
Kokapena
Koordenatuak42°31′30″N 2°24′29″W / 42.525°N 2.4080555555556°W / 42.525; -2.4080555555556
Map
Azalerakm2
Demografia
Biztanleria208 (2023)
−8 (2022)
alt_left 113 (%54,3) (%51,9) 108 alt_right
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 15
Zahartze tasa[1]% 22,31
Ugalkortasun tasa[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 84,38 (2011)
Genero desoreka[1]% 20,78 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,61 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 21,07 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 5.08 (2016)
Datu gehigarriak

Etimologia

Moreta gisa azaltzen da 939. urteko Donemiliaga Kukulako errolda-agiri batean[4]. Benetan Rivo de Moreta aipatzen da (Moretako erreka), eta monasterioari biztanle/urteko ardo unitate bat ematen diola esaten da. XI. mendeko agiri batean Senior Lope Albarez de Moreca agertzen da, Kripango biztanle dela eta monasterioari eskaintza egiten diola esaten du.

Gazteleraz Moreda izenak "masustondo ugari dagoen tokia" esan nahi du.

Euskaltzaindiaren arabera euskal era arautua Moreda da. Hala ere, 1916ko uztailaren 2tik aurrera Moreda Araba erabili behar da beste Moreda batzuekin nahasteko aukera dagoenean, zein izenburuetan.[5] Bertako euskaldunek Moreta ere erabiltzen dute.

Geografia

Arabar Errioxaren hego-ekialdeko erpinean dago Nafarroa eta Errioxarekin muga egiten. Malda batean kokaturik dago herria, hegoaldera begira. Perezuellos ibaia eta Gorrebustotik datorren errekaren artean sartuta dago[6].

Udalerri mugakideak

Historia

Burdin Aroko aztarnak aurkitu dira San Kristobal baselizaren hondarren inguruan. K.a. VII, mendean herri gotortua eraiki zen bertan. Donemiliaga Kukulan dagoen 939. urteko agiri batek dio Moreda eskualdeko herri zaharrena dela[7].

Guardiako udalerriaren zati izan zen Erdi Aro osoan. 1486. urtean Arabako ermandadean sartu zen. Guardiarengandiko independentzia 1666an lortu zuen[7].

Ekonomia

Inguruko herriak bezala nekazaritzan da Moredako jarduera ekonomiko nagusia. Ardogintzak tradizio handia du, 939. urtean dagoeneko aipatzen baita. Gaur egungo upategi ezagunena Fernández de Piérolaa.Olibondoak ere baditu eta olioa egiten da herriko La Equidad trujalean. Interes historikoa duen jarduera da eta urtean 42.000 litro ekoizten ditu[8].

Demografia

Moreda Arabako biztanleria

Politika

Udal hauteskundeak

Moreda Arabago udalbatza

Alderdia

2019

2023

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 5
95 (% 59,75)
4 / 5
63 (% 28,29)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
0 / 5
0 (% 0)
1 / 5
43 (% 28,29)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
1 / 5
53 (% 33,33)
0 / 5
42 (% 27,63)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 5
6 (% 3,77)
0 / 5
7 (% 4,61)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak alea.eus webgunean

Alkateak

Hauek izan dira Moredako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[9]
Maria Soledad Bujanda Pellejero[9][10][4][11]19791983Electores Independientes de Moreda[4]
Pedro Larrion Ceballos[9][4]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria San Juan Garcia[9]19871991Euskadiko Alderdi Sozialista
Maria Pilar Ceballos Chasco[9]19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Eugenio Jimenez Ibañez[9]19951999Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Jose Los Arcos Bujanda[9]19992003Alderdi Popularra
Angeles Garcia de Jalon Marauri[9]20032007Euzko Alderdi Jeltzalea
Miriam Garrido Remirez de Ganuza[9][12]20072011Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Miguel Angel Bujanda Fernandez[9][13]20112015Euzko Alderdi Jeltzalea
Miriam Garrido Remirez de Ganuza[9][13]20152019Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Miguel Angel Bujanda Fernandez[9][13]20192023Euzko Alderdi Jeltzalea
Mara Garcia Diaz de Cerio[14]2023JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
8Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarGuardia

Kultura

Moreda Arabako udal pilotalekua.
Santa Maria eliza.

Jaiak eta ospakizunak

  • Otsailaren 5an, Agate Deunaren egunean Andre Maria Beltzaren eguna ospatzen da, XVI. mendean sortutako tradizioa.
  • Martxoan Arabako Olioaren jaia[15]
  • Pazko-igandean Judasen erretzea ospatzen da, gaitzak aldentzeko asmoz. Sinesmen paganoetan oinarritutako festa da.
  • Abuztuaren 15ean Jasokundeko Andre Mariaren jaiak ospatzen dira.
  • Abuztuaren 16an San Roke Suak pizten dira.
  • Urriaren 22an Birjinatxoak (Las Virgencitas) ospatzen da Santa Nunilo eta Alodiaren omenez[16]. Prozesioa da ekintza nagusia[17].

Ondasun nabarmenak

Herri txikia izan arren kultur ondare aberatsa du. Armarriak, puntu-erdiko arkuak eta eguteran dauden galeria ugari daude eraikinetan[18].

Moredar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa