Arabako Errioxa

Arabako eskualde
Artikulu hau Arabako kuadrillari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errioxa (argipena)».

Arabako Errioxako kuadrilla edo Arabako Errioxa (ofizialki Biasteri-Arabako Errioxako Eskualdea[1]) Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Hiriburua Guardia da; hala ere, Oion da udalerririk jendetsuena (3.544 biztanle 2021ean).

Arabako Errioxako kuadrilla
 Euskal Herria

Arabako Errioxa armarria

Arabako Errioxa udazkenean, Guardiatik.
Administrazioa
Herrialdea Araba
Udalerriak15
EskualdeburuaGuardia
Herri handienaOion
Izen ofiziala 
PresidenteaJoseba Fernandez Calleja
(EAJ)
Geografia
Koordenatuak42°36′N 2°36′W / 42.6°N 2.6°W / 42.6; -2.6
Azalera315,83 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Ebro ibaiaren ertzean dago kokatuta eta klima mediterraneoa du. Ardo ekoizpena da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena.

Udalerriak

Ondoko udalerriak biltzen ditu:

#Udalerria▪︎Herriburua, •Kontzejuak eta •Herriak[2]AlkateaAlkatearen alderdi politikoaBiztanleria
(2021)
Biztanleriaren ehunekoa, Arabako Errioxako guztizkoanAzalera (km²)
1Bastida▪︎Bastida
Gatzaga Buradon
Daniel Garcia RuizAlderdi Popularra1.55713,438,17
2Elvillar▪︎ElvillarEnrique Perez MazoEuzko Alderdi Jeltzalea3493,017,50
3Ekora▪︎EkoraAlfredo Arguijo EchazarretaEuzko Alderdi Jeltzalea2682,318,80
4Eltziego▪︎EltziegoJuan Carlos Uribe RuedaZieko Bai1.0038,716,32
5Kripan▪︎KripanJoseba Fernandez CallejaEuzko Alderdi Jeltzalea1771,512,52
6GuardiaCampillar
▪︎Guardia
Páganos
Serna
Raul Garcia EzquerroEuzko Alderdi Jeltzalea1.54613,481,08
7LantziegoAsa
Binasperi
▪︎Lantziego
Itziar De Alava Martinez de IcayaEuzko Alderdi Jeltzalea7196,224,20
8Lapuebla de Labarca▪︎Lapuebla de LabarcaMaria Teresa Cordoba FernandezLapuebla Avanza8727,55,99
9Leza▪︎LezaIgnacio Gallo HerreraEuzko Alderdi Jeltzalea2191,99,92
10Mañueta▪︎MañuetaFrancisco Javier Garcia Perez de LozaAlderdi Popularra2972,69,46
11Moreda Araba▪︎Moreda ArabaMara Garcia Diaz de CerioEuzko Alderdi Jeltzalea2121,88,67
12Navaridas▪︎NavaridasMikel Fernandez CallejaEuzko Alderdi Jeltzalea2161,98,92
13OionGorrebusto
Labraza
▪︎Oion
Jose Manuel Villanueva GutierrezEuskal Herria Bildu3.54430,645,16
14Samaniego▪︎SamaniegoMaria Pilar Garmendia IparragirreEuskal Herria Bildu3132,710,64
15Villabuena Araba▪︎Villabuena ArabaIñaki Perez BerruecoEuzko Alderdi Jeltzalea2872,58,48
Arabako Errioxako kuadrilla11.579100315,83

Inguru naturala eta klima

Eskualdea Bernedoko mendatetik ikusita.

Arabako Errioxa Ebro ibaiaren sakonunearen barnean dago, bi muga hauek dituela: Toloño mendilerroa iparraldean, eta Ebro ibaia hegoaldean. Kantauri itsasotik gertu dagoen arren klima kontinental leuna du Arabako Errioxak (urtean 16,7 gradu batez beste eta 430 mm ur).

Landarediari dagokionez landareak mediterraneoak dira nagusi, ezpela, artea, pinua eta makala ibaien inguruan. Ebro ibaia da Arabako Errioxako ibai nagusia, eta bertan isurtzen dute ura Toloño mendilerrotik jaisten diren errekek (Herrera, Mayor, Pisarnoso, Acequia, Gines, Uneba, Galijo, Viñaspre, Valvarriñaga, Conchaval, Buenpajera eta Valdevaron).

Historia

K.a. 5000. urtetik, Mesolitotik, hainbat herri finkatu edota igaro dira Arabako Errioxatik. Atlantiko eta Mediterraneo aldeetako kulturen arteko bilgunetzat hartu izan da Arabako eskualde hori (kultura zelta, zeltiberiarra eta euskalduna). Erromatarrak Ebroko goi arroan egokitu zirenean, herri euskaldunak (autrigoiak, barduliarrak edo baskoiak) bizi ziren Arabako Errioxan.

Sorginaren Txabola.

V. mendetik aurrera, Erromako inperioa deuseztu ondoren, bisigodoen begiradapean geratu zen Arabako Errioxa euskalduna. VIII. mendean, Errioxako lurrez jabetu ziren arabiarrak. X-XI. mendeetan, Nafarroako eta Gaztelako koroek gutiziaturiko eremu bihurtu zen Araba guztia. Arabako Errioxa Nafarroako lurra zen, Lizarraldeari zegokiona eta hala iraun zuen XVI. mende hasiera arte. XV. mendean hasi zen, gaztelerak bultzatuta, euskararen gainbehera Errioxan.

Kultura

Hizkuntzari dagokionez, gaztelania da nabarmen nagusi Arabako Errioxan. 2016an, 2.525 euskaldun, 2.200 ia-euskaldun eta 6.448 erdaldun bizi ziren, hau da, eskualdeko biztanleen % 42,28k zekiten euskaraz neurriren batean. 20 urte lehenago, 1996an, 978 euskaldun, 831 ia-euskaldun eta 7.673 erdaldun ziren.

Ekonomia

Ekonomiaren aldetik, eskualde aberatsa da Arabako Errioxa. Oro har ardogintzari lotutako lehen sektoreko jarduerek aparteko garrantzia dute eskualdean. Ardogintzaren inguruan, bestalde, zerbitzuak eta turismo jarduerak ere nabarmen indartu dira Arabako Errioxan azken urteotan.

Ardogintza

Errioxa mahats lurralde oparoa izan da historian zehar, eta, Nafarroarekin batera, ardoz hornitu ditu luzaroan iparraldeko euskal lurraldeak. Mundu osoan ospetsu bihurtu da gaur egun Errioxako ardoa. Mediterraneo aldeko erromatarrek irakatsi bide zizkieten errioxarrei mahatsa lantzeko eta ardoa egiteko teknikak. Erdi Aroan bere horretan iraun zuten teknika horiek. XIX. mendearen bukaeran, teknika berriak abiarazi zituzten Errioxako ardogintzan Bordele aldeko ardogile frantsesek eta gaurko egunean ardo industria modernoa dago Errioxan.

Eskualdea Errioxako ardoa ekoizten duen hiru azpi-eskualdeetako bat da. Tartean, Guardia, Eltziego eta Lantziego dira herri ekoizle nagusiak.

Herritar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak