Oion

Arabako udalerria


Oion Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Errioxa kuadrilla edo eskualdekoa. Arabako lurralde historikoko udalerririk populatuenetan bosgarrena da, Gasteiz, Laudio, Amurrio eta Agurainen ondoren, 3.405 biztanle baititu 2023ko erroldaren arabera. Azken urteotan asko hazi da.

Oion
 Araba, Euskal Herria
Oiongo Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Oiongo armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Oyón-Oion
AlkateaJosé Manuel Villanueva Gutiérrez
Posta kodea01320
INE kodea01043
Herritarraoiondar
Kokapena
Koordenatuak42°30′21″N 2°26′11″W / 42.5059°N 2.4364°W / 42.5059; -2.4364
Map
Azalerakm2
Demografia
Biztanleria3.405 (2023)
−3 (2022)
alt_left 1.678 (%49,3) (%50,2) 1.708 alt_right
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 27,89
Zahartze tasa[1]% 14,18
Ugalkortasun tasa[1]‰ 44,33
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,65 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,03 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 18,65 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 23,2 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 4.98 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ayuntamientodeoyon.com/

Euskal Autonomia Erkidegoan hegoalderen dagoen herria da, Logroñotik 4 kilometrotara eskasera eta Gasteiztik 58 bat kilometrora, eta ondorioz oiondarrek Errioxako hiriburuan dituzte zerbitzu gehienak.

Geografia

Udalerri mugakideak

Historia

Oion

923. urtean dagoeneko bazen herrixka hau Nafarroako Erresumako Sonsierra eskualdean. Hipotesi baten arabera Ullone izeneko iturri baten inguruan sortu zen[4]. X. mende hartan Iruñea eta Naiara arteko bidean kokaturik zegoen[4]. XI. mendean Donejakue bidea pasatzen zen bertatik. Logroñora iritsi aurreko azken herria zen.

1366 urteko agiri batean aipatzen da Oion herrixka. Nafarroako Erresumaren barnean Guardiaren menpeko herria zela aipatzen da. Aldi berean Iruñeko apezpikutzari zegokion. 1461 urtean Henrike IV.a Gaztelakoak Nafarroako sonsierra (gaur egungo Arabako Errioxa dena) konkistatzerakoan Oionen dorretxea zuela aipatzen da. 1486an Guardia Arabako ermandadean sartu zen eta Oion ere bai beraz. Hala ere Iruñeko apezpikutzan jarraitu zuen 1862 artean, Arabar Errioxako herri bakarra zen egoera horretan zegoena[5].

1633an Felipe IV.ak emandako pribilejioari esker Guardiatik banandu eta hiribildu titulua jaso zuen[5].

Labraza eta Gorrebusto

1196koa da Labraza eta Gorrebustoren aurreneko aipamenak. Ez zeuden Guardiaren menpe eta Gorrebusto Labrazaren barruan zegoen. 1501 urtean Arabako Ermandadean sartu ziren. XIX. mendean Gorrebusto independizatu egin zen baina 1977an herri biak Oion udalerriaren barruan kokatuta gelditu ziren.

Ekonomia

Oiongo ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Oiondar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu, herrian ehunka mahasti-hektarea dauzkaten enpresa handiak baitaude. Oiongo upategiak handiak dira eta mundu osora esportatzen dute ardoa. Ezagunenak Faustino, Coto de Rioja eta Valdemar dira[4].

Olioa ekoizteko olibondoak ere badaude[4].

Aipatzekoa da Arabar Errioxako enpresen %40 Oionen daudela kokatuta.

Sinboloak

Oiongo armarriak Oiongo historia erakusten du. Oinarri berdean urre koloreko munduko bola dago PHILIPUS IV idazkia duena, herri titulua eman zion erregea jain zuzen ere. Gainean erregearen koroa du. Ezkerrean ezpata duen beso bat ateratzen zaio.

Alboetan maskor bana du, Donejakue bidearen erakusle eta azpialdean liliak dituen pitxar bat. Hauek guztiak zilar kolorekoak dira.

Banaketa administratiboa

Udalerria hiru herriz osatua dago:

Demografia

Oiongo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Banderak udaletxeko balkoian.

Udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, PP alderdiko Rubén Garrido hautatu zuten alkate.

2015ko hauteskundeen ondoren, berriz, EAJ alderdiko Eduardo Terroba bihurtu zen alkate, PSE-EE eta Euskal Herria Bildu alderdien botoei esker. 2019ko udal hauteskundeetan EAJk lau zinegotziei eutsi zien, baina PP alderdiak bi galdu zituen, eta gehiengo horri esker, Terrobak alkatetzari eutsi zion. Hauteskundeetako daturik nabarmenena izan zen Alderi Popularra, alderdirik bozkatuena izatetik, laugarren izatera igaro zela.

2023ko udal hauteskundetan EH Bildu izan zen garaile nagusia, aurrenekoz alkatetza eskuratuz. Bost zinegotzi lortu zituen, 2019an baino 3 gehiago[6]. Jose Manuel Villanueva izendatu zuten alkate.

Oiongo udalbatza

Alderdia

2019

2023

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
2 / 11
347 (% 22,36)
5 / 11
504 (% 34,78)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 11
506 (% 32,60)
3 / 11
378 (% 26,08)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 11
270 (% 17,40)
2 / 11
255 (% 17,59)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
2 / 11
304 (% 19,59)
1 / 11
192 (% 13,25)
Oion Si Se Puede
1 / 11
125 (% 8,05)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateak

Hauek izan dira Oiongo azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[7]
Antonio Santander Ruiz de Esquide[7][8]19791983Zentro Demokratikoaren Batasuna
Francisco Maria Fernandez Sarabia[7][9]19831984 aEuzko Alderdi Jeltzalea
Ricardo Andollu Maestu[7]19841987Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Martinez Duque[7][10]19871991Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan J. Zabala Echazarreta[7]19911993 bEuzko Alderdi Jeltzalea
Alberto Ortega Melon[7][11]19931995Euzko Alderdi Jeltzalea
Alberto Ortega Melon[7][11]19951999Euzko Alderdi Jeltzalea
Alberto Ortega Melon[7][12][11]19992003Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Julian Antonio Irribarria Cabredo[7]20032007Alderdi Popularra
Alberto Ortega Melon[7][13][11][14][15]20072011Euzko Alderdi Jeltzalea
Ruben Garrido Remirez[7][16][17][18]20112015Alderdi Popularra
Jose Eduardo Terroba Cabezon[7][19][18][20]20152019Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Eduardo Terroba Cabezon[7][21][22][23]20192023Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Manuel Villanueva Gutierrez[24][25][26][27]2023JarduneanEuskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Garraioa

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
8Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarGuardia
9Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoMeanuriMeanoEkoraOionLogroño (Portales)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuUrizaharraLeza (ospitalea)GuardiaGuardia (hotel-gasolindegia)Logroño (Portales)
Logroño
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
22Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLezaGuardia
Leza Osp.

Kultura

Euskara

Oiongo Edurne Azkarateren[28] pasartea, Oion eta inguruko herrietako euskararen egoeraren ingurukoa. Gazte Gara Gazte[29] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

2010ean egindako ikerketa batek erakutsi zuen oiondarren %23ak euskaraz hitzegiteko gai dela. Hori herriko ikastetxeek eta euskaltegiak egindako lanaren ondorioa da.

Oionek[30] ikastola dauka 1978tik, "San Bizente" izena duena. 1984, 1997, 2000, 2009, 2015 ea 2024. urteetan antolatu zuten oiondarrek Arabako ikastolen jaia, Araba Euskaraz alegia. Azken ekitaldiak ordea Gasteizen ospatu ziren. Eskola publikoa ere badu, "Ramiro de Maeztu" izenekoa. B eta D ereduak ditu.

Helduentzat IKAren euskaltegia dago. Herriko euskararen aldeko eragileek 2016ko apirilaren 24an Oiongo plazan dagoen kioskoari izena jarri zioten, Euskaldun Berrien Kioskoa[31].

Dantza, musika eta bertsoak

Irule Kultur Elkartea da Oiongo kultura sustatzaile nagusia. Dantza taldeaz gain txistulariak ere badaude eta kontzertuak antolatzen ditu[32].

Prudentzio Egunsentia Abesbatzak Oiongo ekitaldi nagusietan abesten du[33]. 1990. hamarkadan osatu zuten San Bizente ikastolako gurasoek.

Bertso-eskola ere badago, Arabar Errioxako kuadrilla ordezkatzen duena. Txandrio du izena bertso eskola honek eta 2018ko Arabako bertso kuadrilla artekoan finala jokatu zuen[34].

Jaiak eta ospakizunak

Katxiaren Iraulia Oiongo urtarrileko jaietan.
Patroi sainduen dantza, mutilen eta nesken taldeak, 2005ean.
  • Errege eguneko aurorak, urtarrilaren 6an goizeko lauretan elartzen dira herriko gazteak eta erlijio kutsuko kantak abesten dituzte.
  • Herriko zaindari diren Done Bikendi eta Done Anastasioren jaiak, urtarrilaren 21ean eta 22an. Hainbat ekitaldi aipagarri izaten ditu jaiak:
    • Katxiaren Iraulia, urtarrilaren 21 eta 22an. Herriaren independentzia ospatzen duen antzinako dantza da, 300 urte baino gehiago dituena. Katxi izeneko pertsonaia bufoien antzera janzten da, jantzi gorri eta berdearekin, eta azeri larrua darama eskuan. XVII. mendean dagoeneko aipatzen da eta herriko banderaren azpian egiten du iraulketa.[35]
    • Suak edo Martxoak: urtarrilaren 21ean.
    • Patroien aurorak: urtarrilaren 22an izaten da. Errege eguneko ekintza bera da baina oriangoan herriko nagusiek hartzen dute parte.
    • Patroi sainduen dantza: urtarrilaren 22ko mezaren ondoren herrian patroi sainduekin prozesioa egiten da eta geldialdietan patroi sainduen dantza egiten da. 11 dantzariren taldeak burutzen du kriskitiñak eskuetan dituztela eta dultzaina eta danborren soinuan. Lehen mutilek bakarrik dantzatzen zuten baina azken urteetan nesken taldea eta mutilen taldea batera aritzen dira.
    • Suzko zezentxoa: Su artifizialez zutabe baten gainean herrian gertaturiko miraria errepresentatzen da. Duela urte asko oiondarrak prozesioan zebiltzala zezen batek ihes egin zuen. Herritarrak ihes egin beharrean geldi geratu ziren sainduen babesa eskatuz eta zezena beren aurrean ziplo erori zen.
    • Erraldoi eta buruhandiak: Bi erraldoi bikote dituzte, Nafarroako errege-erregina eta euskal jantzi tradizionalak daramatzaten gizonezkoa eta emakumezkoa.
  • Pazko igandea: Judasen erreketa.
  • San Prudentziotako danborrada: Arabako patroiaren eguna da eta danborrada 1992tik urtero ospatzen da apirilaren 28a.
  • Abuztuaren azken astean Esker Oneko Jaiak ere izaten dira Oionen.

Kirolak

Oiongo kirol elkarte nagusia Sociedad Deportiva Oyonesa da. 1928an sortu zen eta futbol taldeak Errioxako Hirugarren RFEF multzoan jokatzen du, Logroñorekiko duen gertutasunagatik. 2010ean multzoko txapelduna izan zen. Igoera play-offak Real Sociedad B taldearen aurka jokatu zituen eta ezin izan zuen Bigarren B mailara igo[36].

Club Petanca Oyonesa taldea ere badago[37].

Instalakuntzei dagokionez 2010ean Oion Arena futbol estadioa inauguratu zen[38]. Horretaz gain Arroyo I.a polikiroldegia (frontoia barnean duela)[39] eta udal igerilekuak ere badaude[40].

Ondasun nabarmenak

Oiongo elizaren Giralda kanpandorrea.
Labrazaren ikuspegia

Oion

  • Oiongo Jasokundeko Andre Mariaren eliza, barroko estilokoa, baina XVIII. mendean eraikia. Aipagarria da dorre barrokoa, puntan duen haize orratzarengatik La Giralda edo El Giraldón ezizenaz ezagutzen dena[41].
  • Buretako kondeen jauregia: Adreiluzko dorrea da eta lau arku itsu ditu alde banatan.
  • Portuko markesaren jauregia: Elizaren alboan kokaturik dagoen jauregi ederra da.
  • Mahastietako Andre Mariaren baseliza: Santa Maria mendiaren magalean aurkitzen da. 1993an eraiki zen.
  • Museo etnografikoa.
  • XVII. mendeko elurtegia.

Labraza

Erdi Aroko hiribildu harresitua da. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen. Honako ondasun hauek ditu:

Gorrebusto

  • Donemiliaga eliza.
  • Andre Maria Magdalenaren baseliza
  • Gorrebustoko trujalaren museoa.
  • Teilategia

Oiondar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba