Munduko errugbi sailkapenak

Munduko errugbi sailkapenak (World Rugby Ranking) munduko errugbi selekzioen sailkapena da.

Zeelanda Berria lehen postuan egon ohi da.
Tarteka Hegoafrikak lortu du lehen postua eskuratzea.

Historia

2003 urtean abiatu zen puntukako sailkapen hau[1]. Gizonezkoei dagokionean, hasieran Ingalaterra izan zen lehena baina 2004 urteko erdialdetik aurrera Zeelanda Berria izan da nagusi. 2007ko Munduko Txapelketaren garaipenaren ondoren Hegoafrika izan zen urtebetez lehen postuan eta 2019 urtea ere horrela amaitu du.

Gizonezkoen sailkapena

2019ko azaroaren 25ean eguneratua[2].

PostuaSelekzioaPuntuak
1 Hegoafrika94.19
2 Zeelanda Berria92.11
3 Ingalaterra88.82
4 Gales85.02
5 Irlanda84.45
6 Australia81.90
7 Frantzia80.88
8 Japonia79.28
9 Eskozia79.23
10 Argentina78.31
11 Fiji76.21
12 Italia72.04
13 Tonga71.44
14 Georgia71.26
15 Samoa70.72

Emakumezkoen sailkapena

Ingalaterrako selekzioa mundu mailako indartsuenetakoa da.

2019ko azaroaren 25ean eguneratua[3].

PostuaSelekzioaPuntuak
1 Zeelanda Berria93.88
2 Ingalaterra93.00
3 Kanada87.49
4 Frantzia86.47
5 Australia78.68
6 Estatu Batuak78.19
7 Italia78.17
8 Gales75.99
9 Espainia75.54
10 Irlanda71.30
11 Eskozia67.27
12 Japonia65.80
13 Portugal64.00
14 Hegoafrika63.39
15 Kazakhstan60.45

Erreferentziak