Nerbioiko Sari Handia

traineru estropada

Nerbioiko Sari Handia 1966 urtetik 2003 arte Portugaleteko uretan jokatu zen estropada garrantzitsua izan zen.

Nerbioiko Sari Handia
Sorrera1966
HerriaPortugalete, Bizkaia
AntolatzaileaPortugaleteko Udala
Modalitatealerrokatua
Garaipen gehienEuskal Herria Orio (10)
Azken ekitaldia2003 (azkena)
Irabazlea(k)Espainia Astillero

Historia

50 eta 60. hamarkadetan urtean Kontxako Bandera, A Coruñako Generalisimoaren Kopa eta Espainiako Traineru Txapelketa baino ez ziren jokatzen. Bizkaian ere estropada handi bat antolatzeko asmotan sortu zen Nerbioiko Sari Handia. Lehenengo edizioa 1966ko urriaren 1 eta 2an izan zen eta Pedreña nagusitu zen Hondarribia eta San Juanen aurretik.

1971ean El Corte Ingles Bandera jokatzen hasi zen Nerbioiko saria izan eta astebete beranduago. Bandera bi hauek klasiko bihurtuz joan ziren urteak pasa ahala eta beti denboraldiko azken bi estropadak izaten ziren. 2003an izan zuen azken ekitaldi handia Nerbioiko Sari Handiak. 2003an bizkaitar traineruentzako bigarren bandera bat antolatu zen eta 2004ean jarraipena izan zuen. El Corte Ingles Banderak aldiz oraindik ere jarraitzen du TKE Ligaren barruan.

Portugaleteko estropada eremua bikaina da ikusleentzat baina kirolari dagokionez kaleen artean neurriak estuagoak dira eta istiluak gertatu izan dira. Bestalde kaleen arteko diferentzia ere haundia izaten da eta hainbat sistema frogatu izan dira diferentzia hauen eragina gutxitzeko.

Palmaresa

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
1966PedreñaHondarribiaSan Juan
1967HondarribiaOrioAstillero
1968HondarribiaLasartePedreña
1969LasarteSan JuanHondarribia
1970OrioAstilleroLasarte
1971AstilleroOrioLasarte
1972AstilleroGetariaOrio
1973OrioLasarteHondarribia
1974OrioLasarteAstillero
1975LasarteCastro UrdialesOrio
1976SanturtziOrioLasarte
1977SanturtziOrioKaiku
1978KaikuSan JuanSanturtzi
1979SanturtziKaikuOrio
1980KaikuHondarribiaSanturtzi
1981KaikuZumaiaAlgorta
1982KaikuSanturtziAlgorta
1983ZumaiaSanturtziKaiku
1984ZumaiaOrioAlgorta
1985San JuanKaikuZumaia
1986ZumaiaSan JuanKaiku
1987San PedroZumaiaSan Juan
1988San JuanSan PedroSanturtzi
1989San PedroSan JuanSanturtzi
1990San PedroSan JuanZierbena
1991San PedroOrioZierbena
1992Donibaneko ArraunlariakArraun LagunakSanturtzi
1993San PedroDonibaneko ArraunlariakCiudad de Santander
1994San PedroDonibaneko ArraunlariakOrio
1995OrioDonibaneko ArraunlariakSan Pedro
1996OrioSan PedroHondarribia
1997anulatua
1998OrioSan PedroSanturtzi
1999OrioKoxtapeUrdaibai
2000OrioKoxtapeTrintxerpe
2001OrioSanturtziCastro Urdiales
2002OrioUrdaibaiSan Juan
2003AstilleroOrioCastro Urdiales

Laburpena

ElkarteaGaraipenakUrteak
Orio101970,1973,1974,1995,1996,1998,1999,2000,2001,2002
San Pedro61987,1989,1990,1991,1993,1994
Kaiku41978,1980,1981,1982
Santurtzi31976,1977,1979
Zumaia31983,1984,1986
San Juan (Koxtape+Donibaneko)31985,1988,1992
Astillero31971,1972,2003
Hondarribia21967,1968
Lasarte (Michelin)21969,1975
Pedreña11966

Bizkaitarren BBK Saria

2003an eta 2005ean traineru bizkaitarren artean jokatu zen saria antolatu zen.

UrteaIrabazlea
2003Bateratze (Arkote-Elantxobe)
2004Arkote
2005Santurtzi

Kanpo estekak