Ortzaize

Nafarroa Behereko udalerria


Ortzaize[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 13,7 kilometrora. Altuera 101 eta 897 metro artekoa da, eta 42,38 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 826 biztanle zituen.

Ortzaize
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Ortzaizeko ikuspegia, Haltzamendirekin atzealdean

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaBaigorri-Ortzaize
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Ossès
Auzapeza
(2020-2026)
Jean-Marc Oçafrain
(independente)
Posta kodea64780
INSEE kodea64436
Herritarraortzaiztar
Kokapena
Koordenatuak43°14′30″N 1°17′05″W / 43.2417°N 1.2847°W / 43.2417; -1.2847
Map
Azalera42,38 km2
Garaiera101-897 metro
Distantzia13,7 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria826 (2018:  20)
Dentsitatea21,12 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,57
Ugalkortasuna[1]‰ 52,52
Ekonomia
Jarduera[1]% 80,91 (2011)
Desberdintasuna[1]% 10,63 (2011)
Langabezia[1]% 4,53 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 58,91 (2010)
Erabilera% 26,63 (2011)

Bertako biztanleak ortzaiztarrak dira.

Ortzaizeko ibarreko hiriburua da.

Izena

Ortzaize beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Vallis quœ Ursaxia dicitur (983)[4]
  • Vallis quœ dicitur Orsais (1186)[4]
  • Ossais (XII. mendea)[4]
  • Orseis (1249)[4]
  • hespital d'urrugaçaun in hosses (1268)[4]
  • Ouses (1302)[4]
  • Osses en la Sierra de Vaygurra (1446)[4]
  • Oses (1513)[4]
  • Orza (1513)[4]
  • Orçais (1650)[4]
  • Horça (1675)[4]
  • Orseys (1675)[4]
  • Orça (1675)[4]
  • Orses (1783)[4]

Geografia

Ortzaize Ortzaizeko ibarran dago.

Mugakideak

Ingurune naturala

Errobi ibaia udalerritik igarotzen da, baita bere ibaiadarra den Lakako erreka ere (azken erreka honetara isurtzen diren hainbat erreka igarotzen dira Ortzaizetik: Elhurreko erreka, Bordegiko erreka, Saltrako erreka, Otxalarreko erreka eta Eluet erreka). Horrez gain, beste erreka batzuk ere gurutzatzen dute udalerria: Asketako errekak, Eslanguko errekak eta Pagaliko errekak.

Klima

    Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)24.827.030.032.635.040.041.042.039.234.027.026.042.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)11.912.915.617.120.823.725.926.224.420.515.212.518.9
Batez besteko tenperatura (ºC)7.58.010.311.715.218.220.320.518.315.310.68.313.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)3.03.25.06.49.712.714.714.812.310.16.04.08.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-15.4-10.5-9.5-3.2-0.22.85.84.02.0-2.5-8.5-9.8-15.4
Batez besteko prezipitazioa (mm)146.0129.8124.7139.3106.977.065.676.192.5112.1164.8153.41398.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)96.7115.5128.978.870.166.2103.280.369.388.1124.1110.2128.9
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[5]

Etxeak eta auzoak

  • Ahaitz
  • Aitzarra
  • Iriberri
  • Ugartzan
  • Hortza
  • Zubialde
  • Gahardu
  • Apalatsordoki
  • Iraordoki
  • Uhaitze
  • Mutxikoenborda
  • Harizmendia
  • Arlanttoenea
  • Aintzia
  • Gantxabalena

Historia

Bidarraiko parrokia, Ortzaizekoaren menekoa zen eta Ortzaizeko ibarra Nafarroako erresumako zati izan zen.

1790. urtean Ortzaize, Ortzaize eta Bidarrai udalerriek osaturiko kantonamendu baten buru izan zen, Donapaleuko barrutiaren menpekoa zena.

Demografia

1793180018061821183118361841184618511856186118661872187618811886189118961901
3347202121522302206423092182213521692018200419231867178518191784180418461814
190619111921192619311936194619541962196819751982199019992006201120162018
1960208919141130115510981045953989845731678692694785871854826
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Udalerriko jarduera ekonomiko nagusia laborantza da. Irulegiko Arnoa ere ekoizten da udalerriko lurretan.

Politika

Auzapezak

HasieraAmaieraAuzapezaAlderdia
19952020Martin Elgue
2020karguanJean-Marc Oçafrain
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoak

2017ko urtarrilaren 1era arte, Ortzaize Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[6]

Garraioa

Baiona-Donibane Garazi burdinbideak zerbitzua ematen du Bidarrai udalerriri, Txik Txaken 54. linearen bidez.

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ortzaizeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Aldude ibarretan hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ortzaizek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[8]

Ortzaiztar ospetsuak

Ondasun nabarmenak

  • Ahaizen, forte protohistoriko bat dago
  • Ospitalea baserriaren aipamenak daude XIII, XVII eta XVIII. mendeetan
  • Apalasia, Bilaenia eta Sastriarenea baserriak XVII. mendekoak dira
  • Inda baserria, Inxortenia baserriarekin batera XVI. mendekoa da
  • Harizmendia baserriaren aipamenak daude XVI, XVII eta XVIII. mendeetan
  • Done Bikendi kapera XVII. mendekoa da
  • San Julen eliza XII. mendekoa da, eta XVII. mendean izan zen konpondua, Ortzaizeko herritarrek Joana Albretekoari eginiko eskaera bat zela bide

Argazki galeria

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Joseba Aurkenerena: Ortzaizeko kabalkada, maila handiko ikusgarria. [1]
  • Joseba Aurkenerena: Ortzaizeko kabalkada. [2]