Piotr Ilitx Txaikovski
Piotr Ilitx Txaikovski[1] —errusieraz: Пётр Ильич Чайкoвский— (Votkinsk, Errusiar Inperioa, 1840ko maiatzaren 7agreg. – San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1893ko azaroaren 6a) musikagilea izan zen, Erromantizismo garaikoa. Baleterako egin zituen lanak dira ezagunenak (Beltxargen aintzira, Loti Ederra eta Intxaur hauskailua). Halaber, opera, orkestrarako musika eta 7 sinfonia landu zituen.
Piotr Ilitx Txaikovski | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Votkinsk (en) , 1840ko apirilaren 25a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa | ||
Bizilekua | San Petersburgo Mosku Votkinsk (en) Mosku Alapayevsk (en) San Petersburgo Clarens (en) Florentzia Erroma Mosku Klin (en) Klin (en) Europa | ||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||
Heriotza | Malaya Morskaya Street, 13 (en) eta San Petersburgo, 1893ko urriaren 25a (juliotar egutegia) (53 urte) | ||
Hobiratze lekua | Tikhvin hilerria | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: kolera | ||
Familia | |||
Aita | Ilya Petrovich Tchaikovsky | ||
Ama | Aleksandra Tchaikovskaya | ||
Ezkontidea(k) | Antonina Miliukova (1877ko uztaila - 1877ko iraila) | ||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa 1865) Imperial School of Jurisprudence (en) (1850 - 1859ko maiatzaren 12a (juliotar egutegia)) | ||
Hezkuntza-maila | Doctor of Music (en) | ||
Hizkuntzak | errusiera frantsesa alemana | ||
Irakaslea(k) | Nikolai Zaremba Anton Rubinstein | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, libretista, orkestra zuzendaria, koreografoa, musika-irakaslea, piano-jotzailea, autobiografialaria, musika-kritikaria, eguneroko-idazlea, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea | ||
Lantokia(k) | San Petersburgo eta Mosku | ||
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea Moskuko kontserbatorioa (1866 - | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Genero artistikoa | sinfonia opera ballet (en) musika klasikoa erromantizismoa | ||
Musika instrumentua | pianoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||
| |||
Biografia
Erdi klaseko familia batean jaio zen Votkinsken, (Errusiar Inperioa), 1840an.
Jasotako heziketak mutila funtzionario bilakatzeko helburua zuen, nahiz eta txikitan musikaren munduan asko nabarmendu. Bere familiak musika ikastea nahi ez bazuen ere, Piotrek musika ikastea erabaki zuen. 1862an San Petersburgo kontserbatoriora ikastera joan zen eta 1865ean graduatu zen. Jasotako formazioak, formala eta mendebaldeko musika estilora orientatua, bere garaiko musika nazionalistatik aldendu zuen.
Bere estiloa garatzen zuen heinean, Txaikovskik hainbat motatako musika idazten zuen, adibidez, sinfonia, opera, balleta, musika instrumentala eta ganbera-musika. Arrakasta handia izan arren, ez zuen inoiz bere buruarengan nahiko konfiantza edota segurtasuna ukan. Ondorioz, etsialdi bat izan zuen. Pentsatzen da, arazo hau bere homosexualitateagatik izan zela. Munduak bere sexu joeraz jakitea beldur zen, Nadezhda von Mec andrearekin ezkonduta baitzegoen.
Bere heriotza 53 urterekin izan zen, koleragatik, baina batzuek pentsatzen dute suizidatu egin zela.
Nahiz eta mundu guztian famatua izan, kritika latzak jaso zituen konpositore eta kritiko batzuengandik. Hala ere, gaur egun Errusiako musikaren historian gehien nabarmendu den musikagiletzat hartzen da, eta historian zehar Errusiako kulturan figura garrantzitsuenetariko bat izan da.
Lan hautatuak
Baletak
- Beltxargen aintzira, op. 20 (1875–1876).
- Loti Ederra, op. 66 (1888–1889).
- Intxaur hauskailua, op. 71, (1891–1892).
Operak
Sinfoniak
- 6. sinfonia «Patetikoa»
Orkestrarakoak
- Romeo eta Julieta (1869).
- 1812 obertura (1880).
Kontzertuak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Tchaikovsky-research.net
- (Ingelesez) Classic Cat - Tchaikovsky mp3s