Pipaon (Lagran)

Artikulu hau Pipaon herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pipaon (argipena)».

Pipaon Arabako Mendialdeko kuadrillako herria da, Lagran udalerriaren barruan dagoena, Villaverde eta Lagran berarekin batera.

Pipaon
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLagran
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°37′N 2°39′W / 42.62°N 2.65°W / 42.62; -2.65
Garaiera843 m
Demografia

Geografia

Ingurune naturala eta klima

Toloño mendilerroaren azpian dago kokatuta eta Errezilla, Cervera eta Palomares mendietara igotzeko ohiko abiapuntua da herria. Pipaonetik Jugalez ibaia igarotzen da.

843 metroko garaieran kokaturik dago[1].

Historia

XII. mendean sortu zen. Alfontso X.a Gaztelakoak 1254 urtean Trebiñuri foruak eman zizkion agirian Pipaon ere azaltzen da. XIV mendean Sarmiento familiaren jabegoa zen, beranduago Gatzagako kondeena eta ondoren Hijarreko dukeena. XVIII. mendeko ibilbideen gidatan ere aipatzen da.

1977 arte berezko udalerria izan zuen.

Ekonomia

Banaketa administratiboa

Pipaon, Lagran udalerrian dagoen kontzejuetako bat da[1].

Demografia

2022ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, Pipaon herriak 42 biztanle zituen[1].

2023ko urtarrilaren 1eko Eustateko datuen arabera, 40 biztanle horietatik, 26 gizonezko eta 14 emakumezko ziren. Adin taldeei dagokionez, biztanleriaren %7,5a 0 eta 19 urte bitartean zuen, %45,0a 20 eta 64 urte bitartean zuen eta azkenik %47,5a 65 urte baino gehiago zuen[2].

Ondasun nabarmenak

Pipaongo eliza.
  • Gurutzearen goratzearen eliza (XVIII mendekoa)

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
20Urizaharra
Armentia T.
Trebiñu
FaiduPipaonLotzaMontoriaPagoetaMorazaBarojaTaraveroSanmartinzarAranaUrizaharra
Armentia T.
Trebiñu
21Bernedo
Armentia T.
Trebiñu
PipaonLagranVillaverdeVillafriaDurruma KanpezuKintaUrturiAngostinaNavarreteObekuriBaxauriAlbaitaBernedo
Armentia T.
Trebiñu

Azpiegiturak

Kultura

  • Usatxi Museo Etnografikoa dago, herriko XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako ohiturak eta bizimoduak erakusten dituena. Plaza nagusian dago eta sarrera doakoa da.
  • Irailaren 14an ospatzen dira jaiak Gurutzearen omenez, baita Villaverden ere.
  • Jardunaldi etnografikoa: Abuztuaren azken larunbatean bizilagunek XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak erakusten dituzte. Garai horretako jantziak jarri, uzta moztu eta jo, harraskan arropa garbitu, ikatza egiteko ikaztegiak, ogia eta hestebeteak egin, kalamuzko zapatilak egin, koltxoiaren artilea hagaz jo eta abar.
  • Egunsentiko kantuak: Urte berri egunean, Erregeen egunean, San Isidrorenean, Andre Mariaren Sortzez Garbiarenean eta Eguberri-egunean antolatzen dituzte batez ere.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa