Pruden Gartzia

gipuzkoar liburuzaina

Pruden Gartzia Isasti (Oñati, Gipuzkoa, 1964ko maiatzaren 13a) euskal liburuzain eta euskaltzain urgazlea da. 1997. urteaz geroztik Euskaltzaindiaren Azkue Liburutegiko eta Artxiboko zuzendaria da.[1] Udako Euskal Unibertsitateko liburugintza batzordeko kidea eta Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kidea ere bada.[2] Haren kezka intelektual eta profesionalak Bibliotekonomia, Artxibistika eta Historiaren esparruetakoak dira.[3] Egun, Gasteizen bizi eta Bilbon lan egiten du.

Pruden Gartzia

Bizitza
JaiotzaOñati1964ko maiatzaren 13a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina
Enplegatzailea(k)Euskaltzaindia
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Euskaltzain urgazleen zerrenda
Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia

Inguma: pruden-gartzia-isasti

Gazte-gaztetatik ari da euskal kulturan ekarpenak egiten, Jakin aldizkariko harpidedun eta kolaboratzailea da hogei urte zituenetik.[4] Historia ikasketak egin zituen Donostian, Gasteizen eta Madrilen. Filosofia eta Letretan doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (2002).[5]

Nazionalismoen ikertzailea

Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Filosofia eta Letretan doktorea da 2002tik. Gartziak Ramón Menéndez Pidalek erabiltzen zuen Espainia kontzeptua aztertu zuen bere tesian, Espainiako Errege Akademiako buruak 1891tik 1936ra bitarte idatzi zuen guztia arakatuta.[6] Tesian bezala, haren idatzietako gai nagusi bat nazionalismoen azterketa da, alegia, nazionalismo zehatz hau, hori edo hura nolakoa den zehaztea.[7]

Espainiar nazionalismoan gutxiagotasun-konplexu bat sumatzen du, gutxienez azken ehun edo berrehun urtean. Espainiaren historia begiratuta, ezintasun handia ikusten da frantsesak bezalakoak izateko, edo ingelesak edo alemanak bezalakoak. Gartziak uste du gaur egun ez dagoela horretarako arrazoirik, Espainia herrialde edo estatu europar bat da, eta ez daukala lotsarako besteek baino arrazoi gehiago edo gutxiago, baina gutxiagotasun konplexu hori azaltzen denean, agresibo bihurtzen dela.[8][7]

Euskal abertzaletasunean ere gutxiagotasun-konplexua ere ikusi du, batez ere kulturarekin lotuta, euskara hizkuntza menperatua izan delako. Munduko hizkuntzarik zaharrena dela beste argudiorik ez badago, zera adierazten da, ez dugula geure buruan sinisten. Baina euskararen arazoak sozialak dira, historikoki azaltzen direnak; eta ez da erraza hori gainditzea. Haren ustez, frankismoan abertzaletasun politikoak integraziorako aukera eman zuen. Euskal Herrian, integraziorako aukera zen, azken finean, borroka antifaxista batekin identifikatzea. Espainiatik etorritakoak antifaxistak baziren, nahiko erraz identifikatzen ziren euskaldunekin. Giro horretan gustura senti zitezkeen eta, gainera, ez zuten euskara ikasi beharrik. Euskal abertzaletasuna baztertzailea dela dioen mito hori munduko tontokeriarik handiena dela uste du, zerbait izan bada, integratzailea izan dela.

Hala ere, bide horretan zailtasun batzuk ikusten ditu. Batetik, orduan euskaldun batzuek uko egin behar izan zioten euskarari. Auzia atzeratu egin zen. Orduan ikastolak antolatuta, hurrengo belaunaldia euskalduna izango zela uste zen, baina hurrengo belaunaldia heldu da eta ikusten da apustuak ez duela guztiz funtzionatzen, edo horren funtzionamendua nahiko mugatua dela. Bestetik, integraziorako bide hori apur bat eten egin dela ikusten du, 1990eko hamarkadaz gero, batez ere. Nazionalismoa inklusibo bihurtu zuten klabe sozialek, batez ere antifaxismoak, jada ez dutela funtzionatzen. Gazte etorkin berriak jendartean integratzeko bide berriez galdetzen du Gartziak.[8][7]

Udako Euskal Unibertsitateko kidea

Udako Euskal Unibertsitateko Historia saileko kide da 1985tik. Elkarte horretan hainbat ardura izan ditu, besteak beste, zuzendaritzako eta liburugintza batzordeko kidea. Uztaro aldizkariko erredakzio-kontseiluko kide da 1993tik eta Inguma datu-basea diseinatu eta gidatu duen taldeko kide da 2000tik.

Euskaltzain urgazlea

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2006ko maiatzaren 26an. Euskaltzaindiako argitaratzen duen Euskera agerkariaren batzordean parte hartu izan du 2009tik.[1][9]

Euskara erabiltzeko testuinguruak Lazarraga eta Larramendiren artean

Manuel Larramendiz geroztik (XVIII. mendea), euskarak bazterreko erabilera izan du Hego Euskal Herriko eliteetan, eta lehenagoko garaietan ere Hegoaldean erabilera molde hori nagusi zela uste izan zen. Lazarragaren eskuizkribua aztertuta, Pruden Gartziaren ustez eskema hori hautsi egin zen:

«Larramendik gauza garrantzitsuez gaztelaniaz idazten zuen, eta herri xehearentzako gauzak euskaraz. Ez zen hori Larramendi baino lehenagoko idazleen joera. Lazarragak jende ikasiarentzako literatura idatzi zuen euskaraz, eta erdaraz kronika historikoa batez ere. Zer klabe dago banaketa horretan? Oraindik ez dakigu, baina argi dago ez dela Larramendiz geroztik egin izan den banaketa.»

—Pruden Gartzia[10]


Idazlanak

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 70 lan baino gehiago erakusten ditu.[11] Azkue Liburutegiko datu-baseak ere haren 35 lan baino gehiago erakusten ditu.[12][13]

Hona haren liburu aipagarrienak:

Sariak eta errekonozimenduak

Erreferentziak

Kanpo estekak