Salomon Uharteak

Salomon Uharteak[1] (ingelesez: Solomon Islands) Ozeaniako uharte-estatu burujabea da, Melanesiako 990 uhartez baino gehiagoz osatua, Papua Ginea Berriaren ekialdean eta Vanuaturen ipar-mendebaldean dagoena. Salomon uhartediko uharte guztiak hartzen ditu, Bougainville eta Buka izan ezik. 28.400 kilometro koadroko eremua dauka, eta 599.419 biztanle zituen 2016an.[2]

Salomon Uharteak
Solomon Islands
Ereserkia: God Save Our Solomon Islands (en) Itzuli
Goiburua: To Lead is to Serve
("Gidatzea zerbitzatzea da")

flag of the Solomon Islands (en) Itzuli

coat of arms of the Solomon Islands (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaHoniara
9°26′0″S 159°57′0″E
Azalera28.400 km² (139.)
Punturik altuenaPopomanaseu (2.335 m)
Punturik sakonenaOzeano Barea (0 m)
KontinenteaOzeania
MugakideakFiji, Papua Ginea Berria, Vanuatu, Australia eta Frantzia
Administrazioa
Salomon uharteetako monarkaCharles III.a Erresuma Batukoa
Prime Minister of the Solomon Islands (en) ItzuliManasseh Sogavare (en) Itzuli
LegebiltzarraNational Parliament of Solomon Islands (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria611.343 (2017) (162.)
50.112 (2013)
Dentsitatea21,53 bizt/km² (200.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa3,966 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak48.080 (2007)
Bizi-itxaropena70,726 (2016)
Giniren koefizientea37,1 (2012)
Giza garapen indizea0,564 (2021)
Ekonomia
BPG nominala1.303.453.616,1197 $ (2017)
70.754.475,7481 (2016)
BPG per capita2.132 $ (2017)
76 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa1.483.682.119 nazioarteko dolar (2017)
73.347.902 (2016)
BPG per capita EAPn2.426,923 nazioarteko dolar (2017)
74,088 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala3,2 % (2016)
Erreserbak574.230.569 $ (2017)
60.269.618 (2016)
Inflazioa−3 % (2016)
−3 (2015)
Historia
Sorrera data: 1978
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+677
ISO 3166-1 alpha-2SB
ISO 3166-1 alpha-3SLB
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.AS/NZS 3112 (en) Itzuli eta BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.sb
solomons.gov.sb

Geografia

Kokapena

Melanesian dago. Iparraldean Papua Ginea Berria eta Nauru ditu; ekialdean, Tuvalu; hego-ekialdean, Fiji; hegoaldean, Vanuatu; hego-mendebaldean, Australia; eta mendebaldean, Papua Ginea Berria.

Erliebea eta hidrografia

Salomon Uharteak ipar-mendebaldetik hego-ekialderako norabidean aurrez aurre jarritako bi uharte-ilara edo kate dira: Vella Lavella, Kolombangara, Georgia Berria eta Guadalcanal hegoaldean, eta Choiseul, Santa Isabel eta Malaita iparraldean. Bi ilarek bat egiten dute hego-ekialdean, San Cristobal uhartean. Uharte nagusi horiez gainera, beste uharte txiki eta atoloi asko daude.

Sumendi jatorriko uharte menditsuak dira gehienak. Mendi garaiena Guadalcanal uharteko Popomanaseu da: 2.330 metro. Sumendiak ere daude, horietako batzuk aktiboak. Batzuetan lurrikarak izaten dira. Uharte handienetan ur emari lasterreko ibai txikiak daude.

Klima eta landaredia

Salomon Uharteek klima bero hezea dute, urtean zehar ia gorabeherarik ez duena: 27 °C eta 3.000 mm euri. Haize-erauntsiak izaten dira. Klima mota hori dela-eta, basoak lurraldearen %90 hartzen du. Ustiatutako basoak hazkunde bizkorreko zuhaitzez landatzen dira.

Historia

Garai koloniala

Salomon Uharteetako gerlariak 1895ean.

1568an iritsi zen lehen europarra, Alvaro Mendaña de Neira, Espainiako erregeren zerbitzura ari zen esploratzailea. Erreketan urrea aurkitu zuelarik, izen bibliko bat ezarri zien huharteei: urre meategiak zituen Salomonen irlak.[3] Espainiarrak ez ziren uharteetan finkatu; laster galdu zuten uharteekiko interesa, uste zituzten aberastasunak aurkitu ez zituztelarik. Geroago, herbehereetar, frantses eta britainiar esploratzaileak joan ziren. Lehenik misiolari katolikoak joan ziren eta, geroago, misiolari anglikanoak. 1870 ingurutik XX. mendearen hasiera arte, blackbirder-ek uharteko jatorriko biztanleak lanera behartu zituzten Fiji eta beste uharte batzuetako lursailetan. 1886an, alemaniarrek eta britainiarrek hitzarmen bat izenpetu zuten, eta iparraldeko uharteak Alemaniaren babespean geratu ziren eta hegoaldeko uharteak Britainia Handiarenean.

Estatubatuar marineak 1942ko Guadalcanalgo Kanpainan.

1899an, Alemaniak Britainia Handiaren babesean utzi zituen iparraldeko uharteak, Bougainville eta Buka izan ezik, hari Mendebaldeko Samoa uharteak utzi izanaren ordainez. Lehen Mundu Gerran, Australiako gudarosteek gainerako uharteak hartu zituzten. 1942an, Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek hartu zituzten Salomon uharteak, eta Ozeano Bareko gudu latzenetako batzuk, Guadalcanalgo gudua esate baterako, izan ziren inguruko uharte eta itsasoetan. Protektoratuko hiriburua, Tulagi, suntsitua geratu zen. Gerra amaitu ondoren, hiriburu berri bat eraiki zen Guadalcanal uhartearen iparraldean: Honaira. Handik aurrera, pixkanaka, uharteei gero eta autonomia zabalagoa eman zitzaien, eta 1978an burujabetza osoa erdietsi zuten.

Salomon Uharteak independenteak

Burujabetasuna lortu zuenez gero, lehen ministroen aldaketa etengabea izan da Salomoneko ezaugarri nagusietako bat; izan ere, hiru urte inguru iraun izan dute beren karguan, eta politikako harremanak gorabehera pertsonaletan oinarrituak dira, alderdi politikoen arteko gorabeheretan baino areago. 1981ean, Peter Kenilorea lehen ministroaren kontrako zentsura mozioa sartu ondoren, Salomon Mamaloni izendatu zuten gobernuburu. Mamalonik arma nuklearrak garraiatzen zituzten edo energia nuklearrez zebiltzan itsasontzi edo hegazkinak herrialdean sartzeko debekua ezarri zuen. 1986-1989 bitartean Ezekiel Alebua egon zen agintean, baina 1989an berriro ere Mamalonik hartu zuen kargua. Bigarren agintaldian, Estatu Batuetako konpainia batek hondakin nuklearretarako biltegi gisa Salomoneko eremua erabiltzeari ezetza eman zion. 1994an, Francis Billy Hilly izendatu zuten lehen ministro, baina urrian legebiltzarrak kargutik eraitsi zuen, eta Mamalonik hartu zuen berriz kargua. 1997an, Bartholomew Ulufa'alu aukeratu zuten lehen ministro; ekonomia eta finantzen alorra eraberritzeko eta arrazionalizatzeko neurriak hartu zituen, eta helburu horiek izan ziren bere politikaren ardatzak. Nazioarteko politikari dagokionez, 1992an, istiluak izan ziren Salomonen eta Papua Ginea Berriaren artean, Bougainvillek Papua Ginea Berriarengandiko burujabetasuna aldarrikatu zuela-eta. Bestalde, garrantzi handiko zeregina bete zuten Salomon Uharteek Ozeano Barearen hegoaldeko politikan eta, azkenik, babesa eman zioten Kaledonia Berriaren burujabetasunaren aldeko mugimenduari.

Etnien arteko gatazka (1998–2003)

2007ko tsunamiak eragindako kalteak.

1980ko hamarkadan, Guadalcanalera lekualdatu ziren beste uharteetako jende asko, jaiotze tasa sendoa eta aldi berean ekonomia oso atzeratua dituen Malaitako biztanleak batik bat. Baina 1990eko hamarkadan mundu osoan lehengaien prezioek behera egin zutenean, liskarrak sortu ziren. Guadalcanalgo biztanleek kanpora bidali nahi izan zituzten gainerako herritarrak, batzuk hil eta askoren ondasunak kixkaliz. Ondorengo istiluetan bi milizia gorpuztu ziren: Isatabu Freedom Movement, Guadalcanal uharteko jatorrizko herritarren haserrea biltzen zuena, eta Malaita Eagles Force, besteek hildako herritarren mendekua eta bortxaz etxea eta ondasunak utzi behar izan zituzten 20.000 herritarren itzultzeko eskubidearen alde ari zena.[3]

2000an, Malaita Eagles Force-ko kideek lehen ministroa bahitu aurrena eta agintetik bota zuten gero. 2000ko urrian sinatu zuten bi miliziek eta Honiarako gobernu zentralak bake akordioa, baina hori paperetik egia izatera iristerik ez zen lortu.[3] 2003an, zikloi batek uharteak erraustu zituen. Urte berean, gobernatzaile jeneralak laguntza deia egin zion nazioarteko komunitateari estatuaren agintea berrezartzeko. 2.200 polizia eta militar iritsi ziren gehienbat Australia eta Zeelanda Berritik, baita Ozeano Bareko 20 nazio desberdinetatik. Helpem Fren izenez ezagutzen da operazio hau. 2007an, tsunami batek 20 hildako, ehunka zauritu eta kalte handiak eragin zituen.

Gobernua eta administrazioa

Politika

Salomon uharteek monarkia konstituzionala osatzen dute, Commonwealth erakundearen barruan. Estatuburua, beraz, Britainia Handiko errege edo erregina da, eta gobernadore batek betetzen ditu haren ordezkoak. Aginpide betearazlea lehen ministroaren esku dago, eta lau urtez behin aukeratzen da kargu hori, legegintza ahalmenak dituen legebiltzarreko 38 kideren botoen bidez.

Banaketa administratiboa

Administrazioari dagokionez, herrialdea bederatzi probintziaz eta hiri nagusi batez osatua dago. Hona hemen egungo probintziak:

Zbk.ProbintziaHiriburuaAzalera
(km²)
Biztanleria
1999ko errolda
Biztanleriaren
dentsitatea (2009)
Biztanleria
2009ko errolda
1 Erdialdeko probintziaTulagi61521.57742,426.051
2 Choiseulgo probintziaTaro Island3.83720.0086,926.371
3 Guadalcanalgo probintzia1Honiara5.33660.27517,593.613
4 Isabelgo probintziaBuala4.13620.4216,326.158
5 Makira-Ulawako probintziaKirakira3.18831.00612,740.419
6 Malaitako probintziaAuki4.225122.62032,6137.596
7 Rennell eta Bellonako probintziaTigoa6712.3774,53.041
8 Temotuko probintziaLata89518.91223,921.362
9 Mendebaldeko probintziaGizo5.47562.73914,076.649
- Hiriburu-lurraldeaHoniara2249.1072.936,864.609
 Salomon UharteakHoniara28.400409.04214,7515.870

Oharra: 1 Honiara Hiriburuaren lurraldea izan ezik.

Demografia

Biztanleria

Tuo herriko haurrak, Fenualoa.

2016an 599.419 biztanle zituen.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %34,6 dira, 15-24 urte bitartekoak %20, 25-54 urte bitartekoak %36,5, 55-64 urte bitartekoak %4,6 eta 65 urtetik gorakoak %4,3. Bizi itxaropena 75,6 urtekoa da; 72,9 urtekoa gizonezkoena eta 78,3 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak). 3,16 haur emakumeko da ugalkortasun-tasa osoa.[4]

Banaketa etnikoa

Uharteetako biztanle gehienak, %95,[4] melanesiarrak dira. Polinesiarrak gutxiengoa dira, %3, eta uharte nagusietatik urrun dauden atoloietan bizi dira.

Hizkuntzak

Hizkuntza ofiziala ingelesa da, baina biztanleen %1-2k bakarrik erabiltzen du; biztanle gehienek ingelesa oinarri duen pidgina erabiltzen dute, eta beste 80 melanesiar hizkuntza eta dialekto baino gehiago ere mintzatzen dira.[3]

HizkuntzakHiztunakEskualdea
Pijin24.390 (1. hizk.)307.000 (2. hizk)
'Are'are17.800Malaita
Arosi6.750Makira
Baeggu5.900Malaita
Baelelea8.800Malaita
Bauro3.420Makira
Birao5.900Guadalcanal
Bughotu4.048Santa Isabel
Dori'o2.406Malaita
Fagani902Makira
Fataleka6.703Malaita
Gela11.876Nggela uharteak
Ghari12.119Guadalcanal
Gula'alaa1.568Malaita
Kahua5.170Makira
Kwaio13.249Malaita
Kwara'ae32.433Malaita
Lau16.937Malaita
Lengo13.752Guadalcanal
Longgu1.894Guadalcanal
Oroha38Malaita
Owa3.069Makira
Sa'a11.519Malaita
Talise12.525Guadalcanal
Toqabaqita12.572Malaita
Wala6.978Malaita
Malango4.135Guadalcanal
Kiribatiera1.230Gizo, Choiseul
Tanema1Vanikoro
Asubuo10Utupua
Amba593Utupua
Äiwoo8.400Reef uharteak
Lovono4Vanikoro
Nanggu210Nendö
Natügu4.280Nendö
Nalögo1.620Nendö
Tanibili15Utupua
Teanu800Vanikoro
Rennellera3.191Rennell eta Bellona probintzia
Luangiua2.367Ontong Java
Sikaiana731Sikaiana
Tikopia3.324Tikopia, Vanikoro
Vaeakau-Taumako1.142Duff uharteak, Reef uharteak
Anuta267Anuta uhartea
Lungga2.767Ranongga
Marovo8.094New Georgia
Mono3.337Shortland uharteak, Treasury uh.
Ririo79Choiseul
Roviana9.871New Georgia
Babatana5.600Choiseul
Blablanga1.772Santa Isabel
Cheke Holo10.840Santa Isabel
Dororo0New Georgia
Duke2.312Kolombangara
Ghanongga2.508Ranongga
Guliguli0New Georgia
Hoava459New Georgia
Kazukuru0New Georgia
Kokota530Santa Isabel
Kusaghe2.395New Georgia
Simbo2.701Simbo
Ughele1.202Rendova
Vaghua1.960Choiseul
Vangunu907Vangunu
Varisi5.161Choiseul
Gao1.215Santa Isabel
Laghu15Santa Isabel
Zabana3.355Santa Isabel
Zazao10Santa Isabel
Lavukaleve1.783Russell uharteak
Savosavo2.415Savo
Touo1.874Rendova
Bilua8.740Vella Lavella

Erlijioa

Erlijio nagusiak protestantea, %77,5 (%34 anglikanoak) eta katolikoa, %19,2, dira, baina bietan agertzen dira bertako erlijioen ezaugarriak eta eragina.

Hiri nagusiak

Honiara hiriburua da hiri bakarra; Ginzo, Auki eta Kira Kira dira beste herri aipagarriak.

Ekonomia

Honiarako merkatu nagusia, 2013.

Salomon herrialde txikia da, azpigaratua. Bertako biztanle gehienak nekazaritzatik, arrantzatik eta basoak ustiatzetik bizi dira. Esportaziorako lantzen dira kokondoa, olio-palmondoa eta kakao arbola, baina bizibidea ateratzeko batata, taroa, ñamea, arroza, bananak eta barazkiak lantzen dituzte. Arrantzari dagokionez, atun txikia da gehiena harrapatzen dena, baina aipagarria da Salomonek bere eskumenean duen itsas eremuan arrantza egiteko Ozeano Bareko potentziei, eta batez ere Japoniari, baimenak saltzetik ateratzen den dirua. Industria jarduera nagusia zuraren lanketa da, eta zura da, hain zuzen ere, gehien esportatzen den gaietako bat. Lurpeko aberastasun handiak daude, batez ere beruna, zinka, nikela eta urrea, baina ez dira behar bezala ustiatzen.

Galera handiak izan ziren Asiako hego-ekialdeko krisiaren eraginez , eta ekonomiak %10eko beherakada izan zuen 1998an (bertako diruaren balioa %20 murriztu zen). Gobernuak neurri gogorrak hartu behar izan zituen egoera kontrolatzeko, zerbitzu publikoen gastua eta beste gastu batzuk murrizteko. Dena dela, gobernuak defizita du, eta arazoak sortzen ari dira basoen soiltzearen eraginez. Atzerriko jabeen esku daude, bestalde, bertako ekoizpen eta finantzagune nagusiak. Biztanleko barne produktu gordina oso txikia da, 2.100 dolar ingurukoa 2017an.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak