San Jose (Costa Rica)

San José (Costa Rica)» orritik birbideratua)

San Jose[1] (gaztelaniaz: San José, saŋ xoˈse ahoskatua) Costa Ricako hiriburu eta hiri handiena da. Errepublikaren erdialdean dago, Talamancako mendilerroaren iparraldean, Torres eta Maria Aguilar ibaien artean. Herrialdeko gune politiko eta ekonomiko nagusia da, eta San Jose probintziako hiriburua. Unibertsitatea eta aireportua ditu. Errepide eta burdinbide gune garrantzitsua da.

San Jose
San José
hiriburua
Administrazioa
Estatu burujabe Costa Rica
ProbintziaSan José probintzia
AlkateaJohnny Araya Monge (en) Itzuli
Izen ofizialaSan José
Jatorrizko izenaSan José
Geografia
Koordenatuak9°55′57″N 84°04′46″W / 9.932511°N 84.079581°W / 9.932511; -84.079581
Map
Azalera44.62 km²
Altuera1.161 m
Demografia
Biztanleria288.054 (2011)
342.188 (2018)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Dentsitatea6.455,71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1737ko maiatzaren 21a
Telefono aurrizkia506
Ordu eremuaUTC−06:00
Hiri senidetuakKfar Saba (en) Itzuli, San Jose, Santiago, Chimbote, Huancayo, Juliaca, Lima, Ahuachapán, Guatemalako Hiria, Quetzaltenango, San Pedro Sula, Okayama, Madril, Santo Domingo, Taipei, Jayapura, Maracay, Miami-Dade konderria (Florida), Pekin, Saltillo eta Rio de Janeiro
msj.go.cr

Geografia

Klima

Sabanako klima dauka, Aw Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (San Jose, Costa Rica)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)31.533.333.434.532.832.131.732.032.031.430.331.5'
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)28.229.129.930.328.828.228.228.327.827.127.227.928.4
Batez besteko tenperatura (ºC)22.623.023.523.722.922.522.622.422.021.821.922.322.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)18.518.718.819.119.219.019.018.818.318.518.318.318.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)11.713.214.514.914.915.815.216.015.815.514.514.2'
Pilatutako prezipitazioa (mm)6.310.213.879.9267.6280.1181.5276.9355.1330.6135.533.51971
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm)33510232220222625178184
Eguzki orduak285.2266.0282.1240.0182.9144.0151.9158.1147.0161.2177.0244.92440.3
Hezetasuna (%)68686670778380838587797476.7
Iturria (1): Deutscher Wetterdienst[2]
Iturria (2): NOAA (sun 1961–1990)[3]

Historia

1738. urtean sortu zuten hiria eta oparotasun handia izan zuen XVIII. mendean tabakogintzari esker. 1815. urtean eraiki zuten unibertsitatea; 1948. urtean istilu latzak izan ziren, gerra zibila zela eta. 2011n 288.054 biztanle zituen.

Ekonomia

Merkataritza (kafea, kakaoa, azukre kanabera, tabakoa) eta industria (ehungintza, janari industria, petrolio findegiak, nekazaritza makineria, eraikuntzarako gaiak, kimika industria, papergintza, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondarea

Hiri ikusgarria da, eta molde klasiko eta modernoetan eginiko eraikuntzak ikus daitezke: katedrala, gobernariaren jauregia, posta-etxea, justizia jauregia. Aipagarriak dira halaber hiriko bi parke handiak, Parke nazionala eta Morazan izenekoa.

Herri eta hiri senidetuak

San Jose ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

San Jose Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [9]

Erreferentziak

Kanpo estekak