San Mixel Garikoitz (pastorala)

San Mixel Garikoitz pastorala Junes Casenaveek idatzitako lana da, 1994ko uztailaren 24an Donaixti-Ibarren, Nafarroa Beherean, lehen aldiz taularatuta. Santu protagonista Ibarren jaio zen. Lan honek berriro ere gai erlijioso bat erabili zuen argumentu nagusi bezala.[1] Pastoral hau Zuberoatik kanpo estreinatu zen lehenengoa izan zen.[2]

Argumentua

Pastoralak San Mixel Garikoitz santuaren biografian oinarrituta dago. San Mixel Garikoitz (Ibarre, 1797-L'Estela-Bètharram, 1863) Kanboko apaiza eta euskal santua izan zen. “Societas Sacratissimi Cordis Jesu Betharram” (euskaraz: Betharramgo Jesusen Bihotzeko Apaizen Elkartea edo ezagunago Baionako Apaizak) ordena sortu zuen. Laborarien familia batean jaioa, 1823ko abenduaren 20an Baionan apaiz ordenatu zuten. Bere lehen misioa Kanboko elizan egin bazuen ere, hiru urte geroago Bètharramgo seminariora bidalia izan zen, non zuzendaria izan zen. Seminarioa Baionara eraman zuten eta Garikoitzek Bètharramen bere ordena sortu zuen bost apaizekin batera. Ordenak misioei eta hezkuntzari ekin zien: Gaskonia, Ipar Euskal Herria eta Bearnoanmzeharisiolariak bidali zituen; eta Maulen, Orthezen, Oloroe-Donamarian eta L'Estela-Bètharramen (azken hirurak Bearnon, Okzitania) zenbait eskola eraiki zituen. Aita Garikoitz 1923ko martxoaren 15 dohatsu bihurtu zen eta 1947ko uztailaren 6an Pio XI.ak aldarera goratu zuen.

Ezaugarriak

Pastoralak hogeita bat jelkaldi ditu. Lehenengo antzezpena 1994ko uztailaren 24an Donaixti-Ibarren egin zen eta bigarrena abuztuaren 4an. Errejenta Jean-Pierra Recalt-Altabe izan zen eta kantuen arduraduna Pier Paul Berzaitz. Aintzin-solasa Jean Iribarne koronelak sinatu zuen.

Bibliografia

  • San Mixel Garikoitz pastorala, Arizmendi irarkola, Donibane Garazi, 1994.

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak