Sarah McBride

Sarah McBride (Wilmington, Delaware, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko abuztuaren 9a) estatubatuar LGBT kolektiboaren aldeko ekintzaile eta politikaria da. LGBT eskubideen aldeko Human Rights Campaign taldearen prentsa-idazkari nazionala da.[1] McBride American University unibertsitateko ikasleriaren presidente izan zen. Bere agintaldia amaitu eta hurrengo egunean, Mc Bridek iritzi artikulua argitaratu zuen unibertsitateko egunkarian bere burua emakume transgenerotzat zuela esanez.[2]

Sarah McBride

(2016)
member of the Delaware State Senate (en) Itzuli

2021eko urtarrilaren 12a -
Harris McDowell III (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaWilmington1990eko abuztuaren 9a (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWashington
Wilmington
Familia
Ezkontidea(k)Andrew Cray (en) Itzuli  (2014ko abuztuaren 24a -  2014ko abuztuaren 28a)
Hezkuntza
HeziketaAmerican University (en) Itzuli
Cab Calloway School of the Arts (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakLGBT ekintzailea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Center for American Progress (en) Itzuli
Beau Biden
Jack Markell (en) Itzuli
Human Rights Campaign (en) Itzuli
Office of Public Liaison (en) Itzuli  (2012 -  2012)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

sarahmcbride.com
IMDB: nm7185815 Facebook: SarahEMcBrideDE Twitter: SarahEMcBride Instagram: sarahemcbride Edit the value on Wikidata

Enpleguan, etxebizitzan, aseguruan eta establezimendu publikoetan genero nortasunaren araberako bereizkeria debekatzen duen Delawareko legearen onespena neurri handi batean McBrideri aitortzen zaio.[3][4] 2016ko uztailean Demokraten Konbentzio Nazionalean parte hartu zuen hizlari, Ameriketako Estatu Batuetako historian alderdi politiko nagusi baten konbentzio nazional batean jendeari zuzendu zitzaion lehen pertsona transgeneroa izan zen.[5][6][7][8]

2020ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan senatari hautatu zuten Delaware estatuan aurkeztuta. Horrenbestez, AEBtako lehen senatari transgeneroa bihurtu zen.[9]

Erreferentziak