Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundea

Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundea (SKIE) (errusieraz:Организация Договора о коллективной безопасности, ОДКБ) antolakuntza politiko-militar bat da, Europako eta Asia Erdialdeko zenbait herrialdek osatua. Hauek dira kideak: Armenia, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Errusia, Tajikistan eta Uzbekistan.

Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundea
Datuak
Izen ofiziala
Организация Договора о коллективной безопасности
Izen laburraОДКБ, CSTO, OTSC, OTSC, OVKS, ΟΣΣΑ, KGAÖ, ОДКБ, OTSC, KXShT, KTMT, ODKB, PPKK eta ҰҚШҰ
MotaAliantza militarra eta nazioarteko erakundea
Jarduera
KidetzaArmenia, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Errusia, Tajikistan, Azerbaijan, Georgia eta Uzbekistan
Kide kopurua63
Agintea
LehendakariaAliaksandr Lukaxenka
Idazkari orokorraImangali Tasmagambetov (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1992ko maiatzaren 15a
webgune ofiziala
Twitter: CSTO_ODKB VK: odkb_sekretariat Edit the value on Wikidata

Historia

SESB hondoratu zenean, 1991n, sobietar armada desegin eta banatu egin zuten estatu berrien artean, kontingenteen jatorri nazionalaren arabera. Orduan, aginte militar elkartu bat sortu zen EIEko kide guztientzat. Aginte bateratu horrek sobietar tropa zahar guztiak zituen bere ardurapean. 1992an, errepublika independenteetan kokatuta gelditzen ziren sobietar armadaren azken taldeak deseginak ziren, eta 1992 eta 1994 bitartean, sobietar eraginpeko herrialdeetan (Ekialdeko Alemania, Hungaria, Polonia, Txekoslovakia, Errumania, Bulgaria, Lituania, Letonia, Estonia, Mongolia eta Kuba) oinarritutako sobietar armadaren azken hondarrak desegin ziren.

SKIE Estatu Independenteen Erkidegoaren esparruan sortu zen, eta EIEren Segurtasun Kolektiboaren Itunenik abiatuta hasi zen funtzionatzen 1992ko maiatzaren 15ean sinatu baitzuten Armeniak, Kazakhstanek, Kirgizistanek, Errusiak, Tajikistanek eta Uzbekistanek, Taxkent hirian.[1] Azerbaijanek 1993ko irailaren 24an sinatu zuen ituna, Georgiak 1993ko abenduaren 9an, eta Bielorrusiak 1993ko abenduaren 31n. Ituna 1994ko apirilaren 20an jarri zen indarrean.[1]

SKIEk bost urteko iraupena zeukan hastapenean, betiere luzatzen ez bazen. 1999ko apirilaren 2an, SKIEko sei kidek bakarrik sinatu zuten ituna bost urterako berritzeko protokoloa; Azerbaijanek, Georgiak eta Uzbekistanek uko egin zioten sinatzeari eta itunetik erretiratu egin ziren. Era berean, Uzbekistan GUAM taldean sartu zen. Talde hori 1997an sortu zuten Georgiak, Ukrainak, Azerbaijanek eta Moldaviak, Errusiak eskualdean duen eraginari aurre egin nahirik.[1]

Indar azkarrak

2009ko otsailaren 4an, SKIEren erantzun azkarreko indar batzuk sortu zirela jakinarazi zen, kideren bati eraso eginez gero. Erabakia ez zuten kide guztiek sinatu, Uzbekistan abstenitu egin baitzen eta Bielorrusia ez baitzen agertu Moskuko bileran.[2]

Errusiako presidenteak, Dmitri Medvedev-ek, adierazi zuen SKIEren kideren baten aurkako eraso militar bati erantzuteko hedatuko litzatekeen indarra NATOren parekoa izango litzatekeela. Era berean, jakinarazi zuen Errusiako Federazioa prest zegoela dibisio eta brigada batekin ekarpena egiteko, eta adierazi zuen ateak irekita jarraitzen zirela Bielorrusia eta Uzbekistan etorkizunean blokeko tropa kolektiboei buruzko akordioan atxiki zitezen.[2]

Estatu kideak

Nazioarteko beste aliantza batzuetan integratutako SKIEko herrialdeak.

SKIEko estatu kideak:[3]

HerrialdeaAfiliazioaSarrera-urtea
   Armeniaeskubide osoko kidea1994
   Bielorrusia1994
   Kazakhstan1994
   Kirgizistan1994
   Errusia1994
   Tajikistan1994

SKIEko estatu behatzaileak:[3]

HerrialdeaAfiliazioaSarrera-urtea
   Afganistankide ez den behatzailearen egoera2013
   Serbiakide ez den behatzailearen egoera2013

SKIEko kide izandako estatuak:

HerrialdeaAfiliazioaSarrera-urteaIrteera-urtea
   Azerbaijanlehengo estatu kidea19941999
   Georgialehengo estatu kidea19941999
   Uzbekistanlehengo estatu kidea1994 (lehenengoa)

2006 (bigarrena)

1999 (lehenengoa)

2012 (bigarrena)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak