Sporting Clube de Portugal

Sporting Clube de Portugal edo Sporting de Portugal Portugalgo futbol talderik onenetakoa da, "hiru handien" artean baitago. Hiruen artean apalena bera den arren Portugalen txapelketa ugari irabazi ditu eta honetaz gain Europako Errekopa bat ere badu.

Sporting Clube de Portugal
Ezizena(k)Leões, Verde e Brancos
Sorrera1906
Futbol zelaiaJosé Alvalade estadioa
edukiera: 50.000 lagun
inaugurazioa: 2003
PresidenteaPortugal Frederico Varandas
EntrenatzaileaPortugal Rúben Amorim
LigaPrimeira Liga
2022-234.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Sporting Cluberen fundatzaileak.
SC Bragaren aurkako partida 2009an.
Sportingeko zaleak.
José Alvalade estadioa.

Historia

1906an sortu zenean taldeak futbolaz gain hainbat kiroletan hartzen zuen parte, tenisean, cricketean, gimnasian eta belar-hockeyan, besteak beste. XX mendean taldeko atletek hainbat urrezko domina eskuratu dituzte Olinpiar Jokoetan.

Urrezko aroa: 40-60 hamarkadak

Hamarkada hauetan Portugalgo talde handia bihurtu zen. 12 liga eta 6 kopa irabazteaz gain Latindar Kopako finalera ere iritsi zen, baina FC Barcelonak 2-1 irabazi zion partida. Bolada bikain sari gorena 1964ean jaso zuen Europako Errekopa irabaztean, momentuz nazioarte mailako titulu bakarra. MTK Budapest FC talde hungariarra gainditu zuen finalean, kanpoan 3-3 berdindu ondoren etxea 1-0 irabazita. Ordurako Lisboako beste taldea zen SL Benficaren itzalean zegoen, honek Europako bi Kopa lortu baitzituen 60. hamarkadaren hasieran. 1968an UEFA Intertoto Kopa irabazi zuen.

XXI mendea

80 eta 90. hamarkadetan Portugalgo hainbat txapelketa irabazi arren "hiru handien" artean apalena izan zen. 2000 urtean Penintsulako Kopa irabaziz hasi zuen mende berria eta 2005ean UEFA Kopako finalera iritsi zen baina CSKA Mosku taldeak 3-1 garaitu zuen. Portugalgo azken tituluak 2002ko liga eta 2019ko Kopa ditu.

Uniformea

Historikoa

 
1907
 
1908
 
1915
 
1928-tik

Azken urteak

 
2013-2014
 
2014-2015
 
2015-2016
 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Palmaresa

Portugalen: 48

  • Portugalgo futbol liga (19): 1940–41, 1943–44, 1946–47, 1947–48, 1948–49, 1950–51, 1951–52, 1952–53, 1953–54, 1957–58, 1961–62, 1965–66, 1969–70, 1973–74, 1979–80, 1981–82, 1999–2000, 2001–02, 2020/21.
  • Portugalgo futbol kopa (17): 1941, 1945, 1946, 1948, 1954, 1963, 1971, 1973, 1974, 1978, 1982, 1995, 2002, 2007, 2008, 2015, 2019.
  • Portugalgo Txapelketa (Kopa, 1922-1938) (4): 1923, 1934, 1936, 1938.
  • Portugalgo Superkopa (9): 1982, 1987, 1995, 2000, 2002, 2007, 2008, 2015, 2021.
  • Portugalgo Ligako Kopa (4): 2018, 2019, 2021, 2022.

Lisboan: 28

  • Lisboako futbol txapelketa (19): 1914–15, 1918–19, 1921–22, 1922–23, 1924–25, 1927–28, 1930–31, 1933–34, 1934–35, 1935–36, 1936–37, 1937–38, 1938–39, 1940–41, 1941–42, 1942–43, 1944–45, 1946–47.
  • Lisboako futbol kopa (29): 1914–15, 1915–16, 1916–17, 1921–22, 1924–25, 1927–28, 1930–31, 1933–34, 1934–35, 1935–36, 1936–37, 1937–38, 1940–41, 1941–42, 1943–44, 1944–45 1946–47, 1948–49, 1960–61, 1962–63, 1964–65, 1983–84, 1990–91.

Nazioartean: 3

Jokalari ezagunak

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Sportingek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
1982-83Europako KopaFinal laurdenakSporting
Real Sociedad
1-0
2-0
Real Sociedad
Sporting
1985-86UEFA KopaFinal zortzirenakAthletic
Sporting
2-1
3-0
Sporting
Athletic
1988-89UEFA KopaFinal hamaseirenakSporting
Real Sociedad
1-2
0-0
Real Sociedad
Sporting
2011-12Europako KopaFinal erdiakSporting
Athletic
2-1
3-1
Athletic
Sporting

Ikus, gainera

Kanpo estekak


2022-23ko Portugalgo Liga
Arouca | Benfica | Boavista | Braga | Casa Pia | Chaves | Estoril Praia | Famalicão | Gil Vicente | Marítimo Funchal
Paços de Ferreira | Portimonense | Porto | Rio Ave | Santa Clara | Sporting Clube | Vitória de Guimarães | Vizela