Tebas-Muru Artederreta

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tebas».

Tebas-Muru Artederreta[3] ([teβas̺ muɾu aɾteðereta]) Nafarroa Garaiko udalerria da. Izenak erakusten dituen bi herriekin batera, Tebas eta Muru Artederreta, hirugarren gune bat ere dago udalerrian: Arrizabalaga (Campanas). 633 biztanle zituzten 2014. urtean.

Tebas-Muru Artederreta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Tebas-Muru Artederretako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Tiebas-Muruarte de Reta
AlkateaYolanda Obanos Irure
(AITCM, indep.)
Posta kodea31398
INE kodea31228
Herritarratebastar, muruartederretar
Geografia
Koordenatuak42°41′35″N 1°38′25″W / 42.693055555556°N 1.6402777777778°W / 42.693055555556; -1.6402777777778
Azalera21,7 km²
Garaiera575 metro
Distantzia14 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria660 (2023:  25)
alt_left 291 (%44,1)(2019) (%47,7) 315 alt_right
Dentsitatea30,97 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 37,82
Ugalkortasuna[1]‰ 48,61
Ekonomia
Jarduera[1]% 80,68 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,74 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 7,10 (2018: %3,71)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.tiebas-muruarte.es/
Muru Artederreta
Muru-Artederreta-Abadía

Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Zangozako merindadearen ekialdeko herria da, Iruñerriko gune metropolitarraren hegoaldean eta Nafarroako hiriburutik 14 kilometrora kokatua.

Tebas-Muru Artederretak Beriain eta Elortzibarrekin egiten du muga iparraldean, Untzuerekin ekialdean, Biurrun-Olkotzekin hegoaldean, eta Galar Zendearekin mendebaldean.

Bestela, Alaitzeko mendilerroak udalerria zeharkatzen du.

Klima eta landaredia

Klimak ezaugarri azpimediterranenoak dauzka, uda garaian bi hilabete idor, 800 eta 1.000mm arteko prezipitazioak eta 12 eta 13 gradu bitarteko batez besteko tenperatura. Urteroko egun euritsuak 80 inguru izaten dira herrigunean eta 100 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.

Basoak Alaitzeko mendilerroan hedatzen dira eta arteek eta pagoek osatzen dituzte. Dena den, gizakiaren eragina dela eta, asko murriztu da zuhaitz hauen azalera, eta gaur egun 100 hektarea baino gutxiagoko artedia dago Tebasen. Birlandaturiko pinuek (pinu beltza batez ere) 16,8 hektarea hartzen dituzte.

Estazio meteorologikoa

Herrigunearen kanpoaldean Erreniegarako bidean eta itsasoaren mailatik 568 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Historia

Muru Artederreta herrian Murugain, Burdin Aroko herri gotortua dago.

Herriaren sorrera-data zehatza ezagutzen ez den arren, garapen handieneko garaia XIII. mendean bizi izan zuen Tibalt II.a erregearen agintaldiarekin batera. Erregeak bere egoitzetako bat ezarri zuen Tebasen, 1263. urtean Orreagako Kolegiatari Tebasko lurrak erosi eta gero. Erregeak, Badoztainen zituen lur batzuk eskaini zizkion kolegiatari ordain gisa. 1264an erregeak Lizarrako herritarren foru berak eman zizkien Tebasko herritarrei, eta bi hilabete geroago, "eginkizunetatik libre" izateko pribilegioa eman zien.

1283an, berriz, erreinuko gobernadore zen Launayko Clementek, herritarrek jada zeuzkaten pribilegioak kontuan harturik, Lizarrako foruaren berdina ezarri zuen. Tebasek "probestua" zeukan, ordena publikoa mantendu eta gaizkileak zigortzeko boterearekin.

Demografia

Tebas-Muru Artederretako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 29 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,93 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udaletxea

Udaletxea Tebas kontzejuan dago. Tebasko udaleko idazkaria Biurrun-Olkozko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Udal hauteskundeak

2007an Tebas-Muru Artederretako alkate kargurako Agrupación Electoral Amigos de Tiebas-Muruarte de Reta (AEATM) zerrendako Diego Prim Monreal aukeratu zuten. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen eta hortaz gehiengo osoa; Agrupación Independiente Sierra de Aláiz (AISA) taldeak beste hiru hautetsi lortu zituen. Baliogabeko botoak 17 izan ziren (emandako guztien %4,43) eta 21 boto zuri izan ziren (botoen %5,72). Abstentzioa %22,74koa izan zen.

Tebas-Muru Artederretako Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
AEATM1894
AISA1573

2011ko udal hauteskundeetan zerrendarik bozkatuena Agrupación Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta (AITCM) izan zen eta Yolanda Obanos zerrendaburua alkate bihurtu zen. Zinegotzi kopuru bera (3) Agrupación Independiente Ciudadanos de Tiebas (AICT) taldeak erdietsi zuen; Agrupación Independiente Sierra de Aláiz (AISA) hirutik bakarrera jaitsi zen eta Agrupación del Castillo de Tiebas (ACT) udalbatzatik kanpo geratu zen.

Tebas-Muru Artederretako Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
AITCM1533
AICT1323
AISA761
ACT380

Alkateak

Hauek izan dira Tebas-Muru Artederretako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[5]
Manuel Garcia Alvarez[6]19791983Primera Agrupacion de Electores de Tiebas-Muruarte de Reta
Jose Luis Erviti Sanz[6]19831987Agrupacion Popular Sierra de Alaiz
19871991Agrupacion Electoral Independiente de Tiebas[6]
Jesus Oroz Alzorriz[6]19911995Agrupacion Independiente Pro Tiebas y Muruarte de Reta
Jesus Oroz Alzorriz[6]19951999Kudeaketa batzordea
Maria Jose Laguna Sarria19992003Independenteak
Diego Prim Monreal20032007AEIT
Maria Angeles Inchusta Ibiricu20072011Agrupacion Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta
Yolanda Obanos Irure20112015Agrupacion Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta
Yolanda Obanos Irure[5]20152019Agrupacion Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta
Yolanda Obanos Irure[5]2019JarduneanAgrupacion Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta

Azpiegitura eta garraioak

Nafarroako Hiriarteko Garraioa

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 322 eta 334 lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
322IruñeaNoainTebasArrizabalagaUntzueMendibilBarasoainGarinoainPuiuTafalla
334GaresAdiosEneritzUkarAñorbeTirapuOlkotzMuru ArtederretaBiurrunArrizabalaga

Condaren lineak

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Tebas-Muru Artederreta eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,45ek zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Tebas-Muru Artederreta) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustekabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[7].

Urte batzuk beranduago, 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Ondasun nabarmenak

Tebasko gazteluaren irudia.
  • Santa Eufemia eliza, XIV. mendean eginiko eraikina da. Eliza eraikitzeko lehen proiektua Tibalt II.aren erregealdian aurkeztu bazen ere, hau hiltzean, proiektua bertan behera geratu zen. Azkenik, eraikuntza XIV. mendean hasi eta XVI. mendearen hasieran amaitu zen, estilo nekazal-gotikoan. Eliza barruan, Santa Eufemiaren 1612 egurrezko irudi bat dago eta urtero irailaren 16an erromeria antolatzen da, irudia herriko kaleetan prozesioan aterata.
  • Tebasko gaztelua XIII. mendeko eraikin gotikoa da, ziurrenik Tibalt II.a Nafarroakoaren ekimenez eraikia 1253 eta 1270 urteen artean. Gazteluan Nafarroako hainbat errege bizi izan ziren, eta horrez gain, errege agiritegia, altxorzaintzaren egoitza, koroaren kartzela eta exekuzioen tokia ere egon ziren gazteluan. Gaztelua 1378an birrindu zen, Gaztelaren aurkako gerra batean, eta ordutik bertan behera geratu zen. Beaumontarrek jauregia dohaintzan jaso eta berreraiki egin zuten, baina berriro ere XVIII. mende amaierako Independentzia gerran (1808 eta 1812 urteen artean, egitura kaltetu eta gaztelua hutsik geratu zen.

Herritar ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa