Iruñeko autobus geltokia

Nafarroa Garaiko autobus geltokia

Iruñea Euskal Herriko Nafarroa Garaiko autobus geltoki bat da, Iruñea udalerriko Bigarren Zabalgunean kokatuta dagoena.

Iruñea
Map
Kokapena
HelbideaYanguas Miranda kalea, 2; 31002
UdalerriaIruñea,  Nafarroa Garaia
Geltokiaren datuak
Irekiera2007ko azaroaren 9a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
AldageltokiaAutobusa Taxi Bizikleta 
Nasak28
JabeaIruñeko Autobus Geltokia, ABE
Eragileakzerrenda ikusi
Garraio zerbitzuak
NBuszerrenda ikusi
Araba Bus Bilbo ↔ Iruñea

Geltokia 2007ko azaroaren 9an ireki zen, autobus geltoki zaharra ordezkatuz.[1]

Egoera

Yanguas Miranda kalean dago, Iruñeko Bigarren Zabalgunean eta Iruñeko Ziudadelaren alboan. BI sarrera ditu, bat Bakearen plazan eta beste bat Nafarroako Foruen plazan.

Sarbideak

  •       Yanguas Miranda kalea
  •       Bake enparantza
  •       Foruen enparantza

Historia

Geltoki zaharra

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko autobus geltoki zaharra»

Iruñeko autobus geltoki zaharra, Oliveto kondearen etorbidea kokatzen zen. 1930eko hamarkadan eraikia, Espainia mailan autobusak eta autobusean joateko txartelak ateratzeko txarteldegiak eraikin berean bildu zituen lehen hiria izan zen Iruñea. Geltokia altxatu zen orubeak 4.900 metro karratu zituen guztira, eta geltokiaren eraikuntza errentagarria egiteko, etxebizitzak altxatu ziren orubearen alboetan. Horrela, autobus geltokia, orubearen erdigunean eraiki zen, etxebizitzen utzitako patioan alegia.

Geltokiaren eraikuntzan 175.000 pezeta gastatu ziren, eta 1934ko azaroaren 17an zabaldu zuten.

Geltoki berria

1990eko hamarkada hasieran Iruñeko udalak geltoki berri baterako proiektuaren prestaketa hasi zuen, eta ideia lehiaketa bat antolatu zuen, Yanguas eta Miranda kalean eraiki beharko zen geltoki berrirako diseinua aukeratu nahiean. 2004ean lehiaketa hartan irabazle irtendako proiektuaren behin betiko diseinua erabaki zen. Eraikitze lanak 2005. urteko uztailaren 20ean hasi ziren. Geltokiaren diseinuaren proiektua 2006ko martxoan aldatu behar izan zuten, orubean aurkituriko aztarna arkeologikoak zirela eta.

Proiektuaren azken aldaketa horrek, geltokiaren eraikuntza garestitu zuen eta guztira 38 milioi euroko inbertsioa egingo da. Guztira lurpeko hiru solairu eraikiko dira. Lurpeko bi solairu, autobus geltokiaren ihardueretarako izango dira, hau da, autobusen joan-etorrietarako. Hirugarren solairuan, autoentzako aparkaleku bat egokituko da, guztira 598 kotxerentzako edukiera duena. 2006ko martxoan proiektua aldatzean, aparkalekua handitu zen.

Geltokia 2007ko azaroaren 9an inauguratu zen. Geltokia Azysa eraikuntza enpresa nafarrak eraiki du.

Geltokia

Lurpeko geltoki berriak guztira hiru solairu dauzka. Kanpoaldean lurpean geltoki bat dagoela adierazten duen bakarra, autobus eta kotxeen sartu irtenerako eraiki den arrapal da. 35 000 metro karratuko gune berdeen azpian eraikia, geltokiak 28 autobusentzako nasak dauzka (behar izanez gero beste 24 autobusentzako tokia dagoelarik). Autobusentzako dartsena honen berezitasun nagusia daukan forma biribila da.

Geltokiak dituen baliabideen artean, aire girotudun itxaron gela, eta bidaitxartelak ateratzeko 18 leihatila, informazio bulegoa, autobusen joan-etorria adierazten duten pantaila elektronikoak, kontsigna automatikoa eta taxi eta autoentzako lurpeko aparkalekua dira aipagarri. Horrez gain, geltokiarekin batera, merkatal-gune txiki bat eraiki da, guztira 18 denda eta bi jatetxerekin, merkatal-gune honek sarbide zuzena dauka kanpoaldetik.

Geltokiak trafikoa kontrolatzeko zentrua dauka, segurtasun kamerak eta segurtasun arduradunak eguneko 24 orduetan, orain arte geltoki zaharrean gertatu ez bezala. Lurpeko aparkalekuak 17 000 metro karratuko azalera dauka, eta guztira 400 kotxerentzako edukiera dago. Kanpoaldea eta aparkalekua (-3 solairuan kokatua) zuzenean komunikatzen dituen igogailu bat eraiki da.

Eragileak

Geltokiak 18 eragilearen zerbitzu erregularrak hartzen ditu. Hauek dira:

Konpainiak eta Helmugak

Nafarroako Hiriarteko Garraioa

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
300IruñeaTafallaAlfaroCorellaCintruenigoFiteroValverdeAgredaMatalebrerasSoria
301IruñeaTafallaTuteraCintruénigoSoria
320Iruñea Tafalla
321IruñeaTafallaErriberri
322IruñeaNoainTebasArrizabalagaUntzueMendibilBarasoainGarinoainPuiuTafalla
350IruñeaTafallaErriberriKaparrotsuAlesbesMilagroCadreitaCastejonValtierraArguedasTuteraMallenZaragoza
370IruñeaIrurtzunEtxarrenZuhatzuHiriberriIhabarIrañetaUharte ArakilArruazuLakuntzaEtxarri AranatzBakaikuIturmendiUrdiainAltsasuOlatzagutiaZiordiaAgurainGasteiz
371IruñeaAltsasuOlatzagutiaGasteiz
372IruñeaIrurtzunEtxarrenZuhatzuHiriberriIhabarIrañetaUharte ArakilArruazuLakuntzaEtxarri AranatzBakaikuIturmendiUrdiainAltsasuOlatzagutiaZiordiaZiordia

Araba Bus

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
20BilboAltsasuIruñea
(geltokia)


Bertzeak

EnpresaJatorriaHelmugaBertze geldialdiakErf.
Autocares Rio Irati-ArtiedaIruñeaJaurrietaOrreaga[2]
Autocares Rio Irati-ArtiedaIruñeaEugiZubiri[3]
Bilman BusIrunLa Manga del Mar MenorDonostia, Teruel, Valentzia, Benidorm, Alicante, Murtzia, Santa Pola, Guardamar, Torrevieja, Campoamor, San Pedro del Pinatar, Santiago de la Ribera, Los Alcázares[4]
CondaIruñeaLodosa[5]
CondaIruñeaMilagro[5]
CondaIruñeaOtsagabia[5]
CondaIruñeaOrbaizeta[5]
CondaIruñeaIrunberri[5]
CondaIruñeaTutera[5]
CondaIruñeaFitero[5]
CondaIruñeaGarraioaren Hiria[5]
CondaIruñeaDonostia[5]
CondaIruñeaZaragoza[5]
CondaDonostiaCastelló de la PlanaIruñea[5]
CondaDonostiaSalouIruñea[5]
CondaDonostiaBartzelonaIruñea, Zaragoza[5]
CondaIruñeaDonibane GaraziLuzaide[5]
CondaIruñeaBaionaDonibane Garazi[5]
CondaIruñeaLourdesPaue, Tarbe[5]
EDSAIruñeaEibarSoraluze, Bergara, Zumarraga, Beasain, Lazkao, Lakuntza, Uharte Arakil, Irurtzun, Berriobeiti[6]
La BaztanesaIruñeaErratzuElizondo[7]
La BaztanesaIruñeaDonostiaOronoz-Mugairi, Doneztebe, Irun[7]
La BurundesaIruñeaGasteiz[8]
La BurundesaIruñeaBilbo[8]
La BurundesaIruñeaDonostiaLesaka, Irun[8]
La BurundesaIruñeaUbarmin Klinika[8]
La BurundesaIruñeaSantander[8]
La BurundesaIruñeaZarautzOrio[8]
La BurundesaIruñeaAltsasuEtxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Uharte Arakil, Irurtzun[8]
La BurundesaIruñeaJaka[8]
La EstellesaIruñeaLogroñoLizarra, Gares[9]
La EstellesaIruñeaAzagraLizarra, Kalagorri[9]
La EstellesaIruñeaSartagudaLizarra[9]
La MugiroarraIruñeaAldatzLekunberri[10]
La PamplonesaIruñeaBidaurretaEtxauri, Ororbia, Asiain[11]
La PamplonesaIruñeaArraizko bentakUltzama[11]
La TafallesaIruñeaUztarrozeZangoza[12]
La Veloz SangüesinaIruñeaZangoza[13]
La Veloz SangüesinaIruñeaKasedaZangoza[13]
Leizaran MariezcurrenaIruñeaDoneztebeLeitza[14]
PLMIruñeaMadrilLogroño[15]
PLMIruñeaJaenLizarra, Logroño, Madril[15]
MonBusIrunBartzelonaDonostia, Tolosa, Iruñea, Tutera, Alfajarin, Lleida[16]
MonBusIrunSalouDonostia, Andoain, Iruñea, Tutera, Alfajarin, Lleida, Tarragona[16]
Union IvkoniLisboaSofiaGasteiz, Donostia, Bordele, Tolosa, Montpelhièr, Marseilla, Padua[17]

Irudiak

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak