Transkarpatiako oblasta

Transkarpatiako oblasta (ukraineraz: Закарпатська областьtranslit.: Zakarpats’ka oblast) Ukrainako hego-mendebaldeko oblasta da. Iparraldean Lviveko oblastarekin du muga, ipar-ekialdean Ivano-Frankivskeko oblastarekin, hegoaldean Errumaniarekin, hego-mendebaldean Hungariarekin eta mendebaldean Eslovakiarekin. 12.777 km²ko azalera du eta 2008an 1.247.350 biztanle zituen[1]. Hiriburua Uzhhorod da.

Transkarpatiako oblasta
Закарпатська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaUzhhorod
Geografia
Azalera12777 km²
Demografia
Biztanleria1247350[1] biztanle (2008)
Dentsitatea97,6 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
www.carpathia.gov.ua/

Historikoki eskualde honi Transkarpatia, Rutenia Transkarpatikoa eta Ukraina Subkarpatikoa deitu izan zaio[2], Karpatoek Ukrainako zabaldi handitik bereizten dutelako.

Hiri nagusiak

Transkarpatiako oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko populazioa[3]):

  • Uzhhorod: 117.028biztanle
  • Mukatxeve: 82.473 biztanle
  • Khust: 28.755 biztanle
  • Berehove: 26.735 biztanle
  • Vynohradiv: 25.597 biztanle

Erreferentziak

Kanpo estekak