U-30 (1936)

Alemaniako VII motatako itsaspekoa
U-30 itsaspeko alemana (1936)» orritik birbideratua)

U-30 edo Unterseeboot 30 itsaspeko alemaniarra izan zen. Kriegsmarineren zerbitzura egon zen Bigarren Mundu Gerran. VII Motakoa zen.

U-30 (1936)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAG Weser (en) Itzuli
Historia
AurrekoaU-29 (1936)
Eskaera 1935eko apirilaren 1a
Gila jartzea 1936ko urtarrilaren 24a
Uretaratzea 1936ko abuztuaren 4a
Esleipena 1936ko urriaren 8a
SS Athenia sinking 1939ko irailaren 3a
Zerbitzuaren amaiera 1945eko urtarrila
Scuttling 1945eko maiatzaren 5a
Inaugurazioa1936ko abuztuaren 4a
KudeatzaileaKriegsmarine
Erregistro-herrialdeaAlemania
GatazkaBigarren Mundu Gerra eta Espainiako Gerra Zibila
Identifikazioa

Eraikuntza

Itsas-gila Bremengo AG Weser ontzioletako harmailetan jarri zuten 1936ko urtarrilaren 24an, 1936ko abuztuaren 4an uretaratu zuten, eta 1936ko urriaren 8an Kriegsmarineri eman zioten.

Historia

Bere ibilbidean zehar, U-30ak 8 patruilatan parte hartu zuen. Guztira 17 ontzi hondoratu zituen eta 86.490 tonako erregistro gordina lortu zuen, 325 tonako desplazamenduko HMS Barbara Robertson itsas kontrako arraste-ontzia barne. Beren itsas-minekin, merkataritza-lurrun bat eta korazatu britainiar bat ere kaltetu zituzten.

1939ko irailaren 3an, Erresuma Batuak Alemaniari gerra deklaratu zion egunean, U-30a Irlandako ipar-mendebaldeko kostaldearen parean zegoen. 16:30ean, ontzi handi bat jazartzen hasi ziren. Ikusitako ontzia SS Athenia zen, 581 tonako transatlantikoa, 1418 tripulatzaile eta bidaiari zituena, horietatik 300 estatubatuar hiritarrak zirelarik, hau da, nazio neutral batekoak. Alemanek torpedeatuta, Bigarren Mundu Gerran hondoratutako lehen ontzia izan zen. Guztira, 118 bidaiari hil ziren. Alemaniako gobernuak ukatu egin zuen Athenia urpekari aleman batek hondoratu zuenik.

Urperatze taula

DataItsasontziaHerrialdeaEdukieraHelburua
1939ko irailaren 3aAthenia  Erresuma Batua13 581 tUrperatuta
1939ko irailaren 11aBlairlogie  Erresuma Batua4425 tUrperatuta
1939ko irailaren 14aFanad Head  Erresuma Batua5200 tUrperatuta
1939ko abenduaren 28aHMS Barbara Robertson  Erresuma Batua325 tUrperatuta
1939ko abenduaren 28aHMS Barham  Erresuma Batua31 100 tKaltetuta
1940ko urtarrilaren 11aEl Oso  Erresuma Batua7267 tUrperatuta (Itsas mina)
1939ko urtarrilaren 16aGracia  Erresuma Batua5642 tKaltetuta (Itsas mina)
1940ko urtarrilaren 17aCairnross  Erresuma Batua5.494Urperatuta (Itsas mina)
1940ko otsailaren 7aMunster  Erresuma Batua4305 tUrperatuta (Itsas mina)
1940ko otsailaren 9aChagres  Erresuma Batua5.406Urperatuta (Itsas mina)
1940ko martxoaren 8aCounsellor  Erresuma Batua5068 tUrperatuta (Itsas mina)
1940ko ekainaren 20aOtterpool  Erresuma Batua4876 tUrperatuta
1940ko ekainaren 22aRandsfjord  Norvegia3999 tUrperatuta
1940ko ekainaren 28aLlanarth  Erresuma Batua5053 tUrperatuta
1940ko uztailaren 1aBeignon  Erresuma Batua5218 tUrperatuta
1940ko uztailaren 6aAngele Mabro  Egipto3154 tUrperatuta
1940ko uztailaren 221aEllaroy  Erresuma Batua712 tUrperatuta
1940ko abuztuaren 9aCanton  Suedia5779 tUrperatuta
1940ko abuztuaren 16aClan Macphee  Erresuma Batua6628 tUrperatuta

Komandanteak

MailaIzenaNoiztikNoiz arte
KapitänleutnantHans Cohausz1936ko urria1938ko urriaren 31a
KapitänleutnantHans Pauckstadt1938ko otsailaren 15a1938ko abuztuaren 17a
KapitänleutnantFritz-Julius Lemp1938ko azaroan1940ko irailan
KapitänleutnantRobert Prützmann1940ko irailan1941eko martxoaren 31a
KapitänleutnantPaul-Karl Loeser1941eko apirilaren 1a1941ko apirila
KapitänleutnantHubertus Purkhold1941ko apirila1941ko apirilaren 22a
OberleutnantKurt Baberg1941eko apirilaren 23a1942ko martxoaren 9a
OberleutnantHermann Bauer1942ko martxoaren 10a1942ko urriaren 4a
OberleutnantFranz Saar1942ko urriaren 5a1942ko abenduaren 16a
OberleutnantErnst Fischer1943ko maiatzan1943ko abenduaren 1a
OberleutnantLudwig Fabricius1943ko abenduaren 2a1944ko abenduaren 14a
OberleutnantGünther Schimmel1945eko urtarrilaren 17a1945eko urtarrilaren 23a

Erreferentziak

Kanpo estekak